Astelehenean, 55 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean etxekide zuen emakumeari ukituak egitea egotzita. Egun berean, 27 urteko gizonezko bat atxilotu dute Berrizen, bikotekideari labanaz eraso egiteagatik. Bi lagunek behin-behineko kartzela zigorra jaso dute asteburuan Gijonen bi emakume bortxatzea egotzita. Biktimetako bat Bergarakoa da.

2016-06-27 | Anboto
Xabier Amurizari eskerrak emango dizkiote Berrizko jaietako txupinazoa botatzeko ardura emanda

Xabier Amurizak bertso-plazak utzi ditu, eta azken egunetan berari eskerrak emateko, hainbat ekitaldi egin dira Durangaldean. Izan ere, lan oparoa egin du bertsogintzan, literaturan eta beste hainbat jardueratan, eta jende askoren estimua irabazi du, maila profesionalean zein... [+]