Oskorri: Kantari Talde Berria

  • Orain hilabete bat dela, OSKORRI deritzon talde berri batek bere burua agertu zeukun Deustuko Unibertsitatean. Taldea osotzen zutenak hauxek ziren: Itziar, Natxo, Imanol eta Juanma. Itziar eta Natxo lehendik ezagutzen genituen, baina beste biak ez, eta honez gero zinez esan dezakegu besteak bezain onak direla. Talde honetako guztiok, Itziarrek ezik (lehendik daki eta), euskera ikasi edo ikasten dute, beren buruak zin zinez Euskalgintzan margilduta daduzkatela nabariro erakusten daukutelarik.
    Berauen presentazioan elkarrekin egon ginen, eta ondorengo galderok egin genizkien.

Nola sortu da OSKORRI? (Itziarrek erantzun).
Talde bat eratzeko asmoa aspaldian genian. Natxo eta biok ihazdanik ari neintuan elkarrekin kantatzen, eta gerotxoago Juanma eta Imanol etorri zitziaizkigun, guk geuk baino jende gehiago etortzea nahi genikek, gure ideia ez baita kantatu besterik egingo ez dukeen talde bat lortzea, baizik eta musikazko teatro talde gisako bat eratzea.

Guti gora behera, ezaguna ziaigun Natxoren jokabidea. Oraingo talde oso hau ere bide beretik segituko da?
Bai, baietz uste diagu behintzat. Gainera, elkarrekin ari bagara, horrexegatik besterik ez duk, alegia, helburu berbera dugulako. OSKORRIK, kultur talde bat den aldetik, gure Euskal Herriaren egiazko problemak adierazi nahi ditu eta talde bezala ahalik eta gutien aldenduko garela uste diagu.

Zuen kantetarik batzuk herri xehearentzat agian gaitz eta zail xamar direla uste dinagu. Egia esateko, zer moduzko jendeengana heldu nahi duzue?
Gure kantak jende guztiek adi ditzaten nahi genikek beraz, errazak izan daitezen. Gure nahia injustizia ondoenik sentitzen dutenei kantatzea duk: hik aipatzen duan zailtasun eta eragozpen hori egiaz balego, segitu nahi dugun bidera bihurtuko gintuzkek berriro.

Zer da zuentzat euskaraz kantatzea? Euskaraz kantatzea bera nahiko zaitzue? hau da, hitzak euskaraz egonez gero, zentzugabeko gaiak ere kantatuko zenituzkete?
Gurekiko, euskaraz kantatzea, Euskal Herriak bere kultura propioari iraupen eta jarraipen bat emateko duen premiari egiten diogun erantzuna besterik ez duk. Gai hutsak kantatuaz ez genikek euskal gizona lapunduko oraingo gizarte honek jarri dizkion oztopo injustiziazkoak gainditzera, eta honela, ez diagu uste jokabide zintzo bat litzatekeenik gure aldetik funtsik gabeko kantak egitea, berauk euskaraz eginda egon arren.

Guztiok diakinagu euskal musika kreatze gabeko sasoi luze batetatik pasatua dela. Oraingoan ere euskal kantari asko errentetatik bizi ditun, lehengo aire zabarrak behin eta berriro kantatuaz, bat ere berririk ekarri gabe. Nolako lana da OSKORRIK Euskal Herriari eskaini nahi diona?
Memento honetan kantategi herrikoiak estudiatzen ari gaituk honela, euskal kanta jatorraren trajektoria sakonki ezagutu eta gero, egiazko euskal kanta moderno bat krea dezagun, kanta zaharretan itota gelditu gabe. Hala ere, gure melodia batzuk Azkueren kantategitik atera dituk, baina oraingo modura moldatu ditiagu pixka bat, puntu berriak gehituaz eta oraingo instrumentuekin jotzeko saioak eginaz.

Zer diozue kantariari zor zaion diru-ordainez?
Gehienetan euskal musika "jaiak ikastola" eta honelako gauzetarako diru-laguntasunak biltzeko antolatzen dituk, beraz, oso gutitan pagatzen ziaiok zerbait kantariari (gure kasua, behintzat, hauxe duk). Duda gabeko gauza duk, ordea, kantariak halako premia batzuk dituala, gero eta aurrerago joango bada, hala nola liburuak, instrumentuak, ikastaldiak eta abar..., hau gertatu arren, kantariak ez likek ukatu behar jaialdi hauetara joatea, baina, bide batez, gauza ona lukek baldin eta jaialdi berauen eratzaileek ere kantarien premiak ere kontuan hartuko balituzte.

Zenbait euskal kantariri buruz kritika asko entzuten ditun batzuk dirua dela eta, beste batzuk gai eta beste gauzez ere, zer deritzozue zuek guzti honi?
Kanten mamiaz den bezain batean ba dituk kantari batzuk bat ere sakonak ez direnak, batzutan kezka askorik ez dutelako, eta beste batzutan kantari komertzialak direlako. Euskal kanten komertzializazio hau herriaren premien kontra doala uste diagu. Ba dituk beste batzuk beren lana serioskiago planteatzen duten arren, agian, Herriaren ulermenetik urrun geldi daitezkeenak, bai beren formengatik edo bai mamiagatik ere. Baina, jakina, berau kantari guztien gainetik dagokeen arrisku jrneral bat dukek, eta beronetatik ihes egiteko ezin beharrezkoagoa diagu jendearekin harramanetan ibiltzea.


Azkenak
Hezkuntza publikoko irakasleek akordioa lortu dute Jaurlaritzarekin

Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]


Menopausian elikadura lagun izateko tresnak

Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu.


Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


Maiatzaren 18an ospatuko dute Sortzen jaia Takoneran

Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia.  Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


47 milioi euro gehiago Esako urtegiaren segurtasuna bermatzeko

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47 milioi euro gastatuko dira.


2025-05-09 | Arabako Alea
Gasteizko lorezainak udalarekin bildu dira lehen aldiz

Gasteizko Udalak esan du enpresa negoziatzera deitzen ari dela. Sindikatuek eskatu diote Gasteizko langileak defendatu ditzala Enviserren jabea den AEBetako inbertsio funtsaren aurrean.


“Txosnak eta herri jaiak defendatzeko” ekimena egingo dute maiatzaren 31n Bilbon

Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.

 

 


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


Robert Prevost estatubatuarra izango da aita santu berria, Leon XIV

"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.


Hezkuntza publikoko irakasleen eta Jaurlaritzaren arteko negoziazioak ostiralean jarraituko du

“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]


Eguneraketa berriak daude