Besaulkiko tronutik

Aiala Elorrieta Agirre @aialuski
2018ko uztailaren 15a

Ezkerrekoak gara, langileak. Tira, langileak bai, baina klase ertainekoak. Hori bai, kontsumitzen dugunean, kapitalista gara. Lanegun luze baten ostean, hozkailua ireki eta ganorazko afaririk prestatzeko ezertxo ez. Gaur ere astirik ez dugu izan erosketak egiteko. Auzoko denda txikiak goizegi ixten dituzte eta!

Eskuko telefonoa hartu eta errazena egingo dugu. Astea gogorra egiten ari da eta hainbeste lan egin ostean... delivery bat eskatuko dugu. Zerk tentatzen nau gehien? Zer arraio, aspaldian ez dugu sushirik jan. Menua begiratu, atzamarra pantailan gora, behera, klik, birentzako afaria eskatuta. Janaria heldu bitartean, interneten lasai ibiltzeko aukera daukat. Egunkariak begiratu, bideo barregarriren bat, biharko eguraldiaren aurreikuspena... Erlojuari begira, luze egiten ari zait itxaronaldia. Non sartu ote da banatzailea? Kargurik ez diot hartuko, gizajoa... Gure iloba gazteenak pizza-jatetxe batentzat lan egin izan du motorrarekin. Ez zioten askotxo ordaintzen, baina bateragarria zen unibertsitateko ikasketekin. Eskerrik asko, prekarietate, eskerrik asko, flexiguritate. Alde positiboari begiratu beharra dago: azken batean, jatetxe hauek enplegua sortzen dute.

Txirrina jo dute. Eskaileretan gora, hasperenka pausu arin eta azkarrak entzuten dira. Janaria poltsatik ateratzen digula, barkamena eskatzen digu tardatu izanagatik, bere bizikletan egiten duela banaketa lana. Karteratik dirua atera eta eskupeko bat utziko diot gizajoari. Kubo itxurako poltsa horiak atentzioa deitu dit bereziki, hori ote da ditxosozko Glovo famatua?

Piramide esplotatzaile baten barruan ikusi dut nire burua: besaulkiko tronutik, eskuan zartailua dudala. Kontsumitzaile kapitalista bai, baina langile bat esplotatzen duen
langile naizela.
Lehengo langilearen
–klase ertainekoa–
lanordu bakoitza hobeto ordainduta dago, eta bere aisia-ordu batek ere balio handiagoa dauka. (...) Bigarren langilearen
–edo autonomo faltsuaren– lanorduak gutxiago
balio du, eta bere aisiarako eskubidea erabat urratuta geratzen da

Bikoteak aipatu dit glovo-aren inguruko erreportajeren bat irakurri duela  berriki eta sushiaren kutxatxoak ireki bitartean, sarean bila hasi naiz. Testigantza latzak irakurri ditut telefono pantailan. “Autonomo faltsuak gara eta azkenean gure lanaren esklabo bihurtzen gara. Jendeak pentsatzen du honetan bizikletan ibiltzea maite dugulako gabiltzala. Hau gure lana da eta soldata duin bat eskatzen dugu”.

Kontsumitzaile, kapitalista, zapaltzailea: gure etxean afaria guk geuk egin ordez, zerbitzua kanporatzen dugu, preziorik merkeenean eta atzean gertatzen denari axolagabe, langile prekarioak edo autonomo-faltsuak gure zerbitzura lanean jarriz. Inolako lan-hitzarmenetatik kanpo geratzen badira ere, sindikalizatu eta haien eskubideak era antolatuan defendatzeko aukerarik geratzen bada ere, gaueko hamarretan gose garenean guri bost: aisialdirako gure eskubidea gauzatzeko unea dugu.

Piramide esplotatzaile baten barruan ikusi dut nire burua: besaulkiko tronutik, eskuan zartailua dudala. Kontsumitzaile kapitalista bai, baina langile bat esplotatzen duen langile naizela. Lehengo langilearen –klase ertainekoa– lanordu bakoitza hobeto ordainduta dago, eta bere aisia-ordu batek ere balio handiagoa dauka. Aisialdiaz gozatu eta afaria etxeraino ekar diezaioten ordaintzeko adina badu karteran. Bigarren langilearen –edo autonomo faltsuaren– lanorduak gutxiago balio du, eta bere aisiarako eskubidea erabat urratuta geratzen da.

Egongelako besaulkian ipurdia harrapatuta daukadala, atsegin dut, retweet eta elkarbanatzeak egiteari ekin diot. Bitartean Whatsapp-eko jakinarazpen bat heldu zait, bihar goizerako premia handia duen txostena egin dezadan. Zast! Nagusiaren emotikonoak ez du leundu nire bizkarraren gainean sentitu dudan zartailuaren kolpea. Piramidearen gailurrean poltsikoak betetzen dituena enpresa pribatu bat da. Eztarria kontraesanez trabatuta,  zapaltzaile zapalduak lanari ekin dio, gaueko hamaiketan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Kontsumismoa

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Migrazioak eta garapena? Win-win eszenatokia posible ote?

Azken aste hauetan, berriz ere, migrazioei loturiko gaiek indarra hartu dute agenda politiko europarrean. Hartu behar diren neurrien artean migrazio guneak diren lurraldeen garapena bultzatu behar dela entzun da behin baino gehiagotan. Horrela, fluxuak baretzeko –baina ez hori bakarrik– migratzaileek beraiek garapen hori bultzatu dezaketela azpimarratzen da. Bitxia bada ere, diskurtso hori migrazioen inguruko eztabaidan kokatzen diren muturretan entzun dezakegu. Frantziako Fronte... [+]


Indar aurrerakoien borroka Latinoamerikan

Latinoamerikako bataila gogorra izaten ari da. Inflexio puntua, Lula da Silvak azaldu bezala, 2009an gertatu zen Barack Obamak kargua hartu zuen unean: “Brasilekiko harremanetan George W. Bush eta Condoleezza Rice askoz ere demokratagoak izan ziren Obama eta Hillary Clinton baino”. Obamak, 2009ko ekainaren 28an, kargua hartu eta sei hilabetetara, Hondurasko estatu kolpe militarra babestu zuen. Ondoren, hainbat herrialdetan esku-hartze edota desegonkortze estrategia anizkoitzak jarri... [+]


2018-07-22 | Edu Zelaieta Anta
Gol mundiala

Bukatu da, ederra kostata hori bai, munduko futbol txapelketa. Gauzak zer diren, baina, munduko txapelketaren ondotik ikusi dut nik gol mundial bat, telefono konpainia baten kaleko iragarki batean. Jokalaririk edota belarrik ez bazegoen ere, marketinaren gol bikaina iruditu zait, erretorika saltzaileak maite dituen letra handitan, gazteak erakartzeko asmoz: “Gu gara beti konektatuta egoten direnak”.

Konpainiak “eskaintzen” duen produktua gehiago saldu nahian,... [+]


2018-07-22 | Irati Elorrieta
Lorategi birtualak

Txakurrak jabearen antza izaten du. Lorategiak ere bai. Batek atzeko patio batean, zementu artean, pintura poteak, baldeak, tinak asto-kakaz bete ditu eta kalabaza, tomate, kaputxinak, kolore askotariko loreak nahasian landatu ditu. Alboko patiotik bereizten duen hesiaren beste aldean, terraza minimalista batean, etzaulki bat, liburu bat mahaitxo gainean. Auzokoak zeramikazko lorontzi erraldoi batean sartu du, pintatu egin duela dirudi, kaktus erraldoi bat. Besoak bihurrituta ditu landareak,... [+]


Fauna publikoa
Kanpolarrosa festival

Asteburu osoa pasa dut BBK Live jaialdiaren txioak ikusten festibalaren kontu ofizialean eta, dirudienez, Euskaraldiarekin gure hizkuntza normalizatzeko sortzen ari den kolorinetako kontsentsua ez da Kobetamendira iritsi.


2018-07-16 | Iñaki Etaio
Iruñeko zezenketak: momentua heltzen ari da

Zezenketak debekatzeko borroka luzea bada ere, ez dago zalantzarik sanferminetan ere gero eta protagonismo gehiago hartzen ari dela. Eztabaidan, maiz entzuten eta irakurtzen da zezenketen kontrako jarrera bultzatzen dutenak nagusiki kanpokoak direla, hori pisuzko argudioa izango balitz bezala.


2018-07-15 | Jon Alonso
German 40 urte

Ez  dakit zehatz artikulu honek noiz ikusiko duen argia, baina imajinatzen dut ateratzerako eginda egongo dela 2018ko uztailaren 8ko ekitaldia, German Rodríguez hil zuten 40. urteurrena gogoratzeko egin behar dena.

Udaletxe plaza leporaino beteko dela ez daukat zalantzarik; izan ere urtea emankorra izan da, eta makina bat ekitaldi, mota askotako, egin izan dira urtean zehar azken omenaldi hau arrakastatsua izan dadin; ez alferrik, prestaketa lanak duela urte eta erdi hasi ziren,... [+]


Emakumeak, arraza eta klasea

Angela Davisek Emakumeak, arraza eta klasea liburuan AEBetako emakumeen aurkako azpiratzea aletzen du, beltzak eta langile-klasekoak izateagatik areagotua. Liburuak badakar Lorea Agirrek Davisi eginiko elkarrizketa, non “beltzak” eta “euskaldunak” alderatzen dituen; hango azpiraketan arrazakeriak eta Euskal Herriarenean hizkuntza-zapalkuntzak duen zentraltasunagatik. Davisek ohartarazten du, dena den, ezin dela herri bateko errealitatea zuzenki bestera pasa, tokian... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude