Emantzipaziora bizikletan

  • New York, 1851. Elizabeth Smith Miller emakumeen eskubideen aldeko ekintzaileak bere ustez arrazionalagoa zen janzkera erabiltzen hasi zen: orkatiletan edo belaunetan biltzen ziren galtza zabalak eta gainetik soineko eta gona laburra.

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2018ko ekainaren 10a
Elliman igurtziak egiteko ukenduaren 1897ko iragarkia, emakume txirrindulariekiko jarrera urte gutxitan nola aldatu zen erakusten duena. (Arg.: The Graphic)
Elliman igurtziak egiteko ukenduaren 1897ko iragarkia, emakume txirrindulariekiko jarrera urte gutxitan nola aldatu zen erakusten duena. (Arg.: The Graphic)

Amelia Bloomer ekintzailea berehala hasi zen horrela janzten eta joera The Lily emakumeentzako aldizkarian bultzatzen. Horregatik, galtza horiei bloomers esan zitzaien handik aurrera. Baina Bloomerrek berak moda hori 1859an baztertu zuen, merinakea asmatu ondoren, haren beharrik ez omen zegoelako.

Ordurako belozipedoa asmatuta zegoen, baina tramankulu garestia eta gidatzen zaila zen. Belle Époque hasieran, 1870eko hamarkadan, bizikleten gurpilen tamaina berdindu zen, pedalak erantsi zizkioten eta prezioek behera egin zuten. Emakume batzuk ere animatu ziren horretan; leku batetik bestera askatasunez eta azkar joateko aukera zuten bat-batean.

Mehatxu berri hari aurre egiteko, medikuek berehala nabarmendu zuten bizikletan ibiltzea oso kaltegarria zela emakumeentzat: antzutasuna eta nerbioetako arazoak eragiten omen zizkien. Eta neurri batean egia zen emakumeei, kortse estu eta soineko astun haiekin, bizikletan ibiltzeak ez ziela mesederik egiten. Arazoa jantzietan zegoenez eta ez bizikletan, bloomers galtzak erabiltzen hasita konpondu zuten.

Orduan, Frantziako irakasleei eskolara bloomersak jantzita joatea debekatu zieten, Londresen Emma Eades-i harriak botatzen zizkioten bizikletan irteten zenean, Lady Haberton-i ez zioten kafetegietan sartzen uzten bizikleta kanpoan utzi eta zerbait edateko asmoz hurbiltzen zenean...

Jarrera horiek nabarmen aldatu ziren mendea amaitu baino lehen. 1894an Annie “Londonderry” Kopchovsky ez zen txirrindularia, ezta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea ere. Baina bi gizonezko entzun omen zituen esaten emakumeentzat ezinezkoa zela bizikletan munduari bira ematea, eta desafioa eduki zuen. Bostonetik irten eta 15 hilabetera itzuli zen abiapuntura, emakumeen eskubideen bultzatzaile eraginkorrenetakoa bihurtuta.  1891ko uztailean Chicago Tribune egunkariko zutabe batek hala zioen: “Lehen uste nuen emakume batek egin zezakeen gauzarik okerrena erretzea zela, baina iritzia aldatu dut. Inoiz ikusi dudan gauzarik okerrena da emakume bat bizikletan ibiltzen”. Anniek munduari bira eman ondoren, ordea, halaxe deskribatu zuen balentria The New York World-ek: “ Emakume batek inoiz egin duen bidaiarik harrigarriena”.

Hurrengo urtean, 1896an, Maria E. Ward-ek Bicycling for Ladies gida praktikoa argitaratu zuen. Bizikletan ibiltzen, aukera egokiena erosten eta matxurak konpontzen irakasten zuen gida hark eta, hala, handik aurrera emakume txirrindulariek ez zuten gizonezkoen beharrik izango. Urte berean Susan B. Anthony sufragista ezagunak garbi adierazi zuen bizikletaz zuen iritzia: “Munduan beste ezerk baino gehiago egin du emakumeak emantzipatzeko”


Feminismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Mugimendu feministaren beste garaipen bat

Maiatzean Irlandan egin bezala, Argentinan ere mugimendu feminista garaile atera da Eliza Katoliko atzerakoiaren presioen gainetik. Diputatuen ganbera abortu legearen alde agertu da, hamaika urtean sei aldiz baztertu ostean.


2018-06-22 | ARGIA
Mobilizazioak deitu dituzte gaur, 'La Manada' auziko bost bortxatzaileak aske utzi ostean

Justizia patriarkala jo-puntuan eta 'Ez dago gure hitza epaituko duenik!' lemapean, herri eta hirietan mobilizazioak deitu ditu mugimendu feministak.


2018-06-21 | Nahia Ibarzabal
"Ama, handitan Pipi Galtzaluze izan nahi dut eta ez printzesa"

Duela 70 urte, Astrid Lindgren idazle suediarrak  Pipi Galtzaluze  pertsonaia sortu zuen.


Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala gainditzeko proposamenak egin dituzte ELAk eta LABek

ELA sindikatuak uste du posible dela norabide egokia hartzea eta horretarako beharrezkoa dena, borondatea dela. LABek gaineratu du beste eredu berri baten beharra dagoela, pertsonen beharrei erantzuten duen sistema bat eta ez irabaziak maximizatzeko sistema bat.


Emakumeak zergatik ez dira joaten irratira eta telebistara?

Lengoaia, errespeturik eza, solaskideen hautaketa, larderia eta eztabaida-mota: horra hor, besteak beste, emakumeok zergatik egiten diogun uko ikus-entzunezko solasaldietan parte hartzeari.


2018-06-18 | Hala Bedi
Judimendiko jaiak ikuspegi feministatik; erasoen aurkako plangintzatik haratago

Aurreko urteko esperientziatik abiatuta, aurtengo Judimendiko jaiak lantzeko neska* gazte tade bat biltzen hasi zen  orain dela hilabete batzuk. Hausnarketa eta planteamendu askoren ostean, datozen egunetarako ekimenak eman dituzte jakitera.


2018-06-14 | ARGIA
Argentinako diputatuen ganbera abortu legearen alde agertu da

22 orduz luzatu da diputatuen arteko eztabaida, hauek zer esango, kongresuaren aurrean jende andana bilduta zegoen bitartean.


2018-06-13 | Plaza Hutsa
"Politikotasunaren mugak zabaldu behar ditugu"
MULTIMEDIA - Plaza Hutsa

Bilgune Feministako bi kide gonbidatu dituzte Plaza Hutsera: Amaia Zufia eta Saioa Iraola. Gugintzaz, botereaz, zentralitateaz, artikulazioaz, burujabetzaz... finean feminismoaz jardun dute.


Zergatik ez arraunean?

40 urte betetzekotan ziren eta modu berezian ospatu nahi zuten urtebetetzea. Bazkaria? Asteburu pasa ez dakit non? Ez, beste zerbait izan behar zuen, harrotasunez gogoratuko zutena, barrukoa, beharbada betiko amets bete gabea.


"Ipurdiak garbitzeaz harro nago"

“Gaur berriz entzun dut ‘lan egin, baita ipurdiak garbitzen ere’, eta ez da ez lehenengo ez zortzigarren aldia entzuten dudana. Eta nire lana aldarrikatzeko beharra sentitu dut, nire lanaz harro nagoela oihukatzeko beharra. Bai, jaun-andreok, ipurdiak garbitzeaz harro, azkazalak mozteaz, buruak garbitzeaz, janzteaz, dutxatzeaz, elikatzeaz eta pertsonak zaintzeaz, bai bai PERTSONAK, euren kabuz moldatu ezin daitezkeenak. Baina laburbildu dezagun ‘ipurdiak garbitu’... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude