Europa, entzun

  • Independentismoak berriz erakutsi du gehiengo dela Katalunian. Errepresioaz gain, eta mehatxuak, gerra zikina, preso politikoak, erbestea eta 78ko erregimenaren zerbitzura dagoen justizia egonagatik ere, Parlamenta Rajoyk bahituta izan duen arren, JxCAT, ERC eta CUPek gehiengo osoa dute.


2017ko abenduaren 22an - 17:01

Ciudadanosek behin eta berriz esango du, temati, galtzaileen arteko paktu bat dela eta Arrimadas dela presidente legitimoa. Faltsua: Cs-ek, IBEXen eta Espainiako Gobernuaren alderdiak –Albiolek PP eraman baitu erabateko hondamendira–, PP eskuinetik aurreratu baizik ez du egin. Baina ez du Katalunian irabazi, onartu behar den arren emaitza indartsuak izan dituela. A-21eko boto-kutxek nabarmentzeko hainbat mezu utzi dituzte: Cs-en gorakadak kezka sortzen du, eskuin kontserbadoreena ordezkatzen duenak hiri langileenetan irabazi baitu modernotasunez mozorrotua. Baina bereziki, boto-kutxek bloke errepublikarra eta bere presidente eta Govern legitimoak are gehiago legitimatu dituzte, urriaren 27an independentzia aldarrikatu zutenak hain zuzen. Errepublika katalana eraikitzen hasi behar dira, baina testuingurua ez da erraza izango.

Gorenak independentismoaren kontrako auzi orokorra zabaldu du, sorgin ehizak amai dezake buruzagi guztiak espetxeratuz, orain giltzapean daudenez gain. Auziak bere baitan dauka pieza nagusia harrapatzea: Kataluniako presidente legitimoa Belgikan dago eta Kataluniara itzuliz gero seguruenik atxilotua izango da berehalakoan. Egoera horretan, Europak entzun egin behar du. Europarik gabe, demokrazia Katalunian bideraezina izango da. Halaxe izan da 155arekin. Katalanek ez dute sobera motibo Europar Batasunaz fidatzeko, itsu eta gor dauden estatuen klubaz. Baina ez dute beste aukerarik. Edo fidatzen dira, edo garaitua izan den 155aren blokeak Kataluniako nazioa deuseztatuko du hamarkada askoan.

Independentismoak, bere aldetik, Governa azkar osatu eta hasi beharra dauka lanean zatiketarik eta interes alderdikoirik gabe. Eskuzabaltasuna eta inteligentzia beharrezkoak izango dira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


Eguneraketa berriak daude