Edison eta tatuajeak

  • Thomas Alva Edisonek (1847-1931) 1.000tik gora patente lortu zituen. Batzuk oso ezagunak: fonografoa, bonbilla goriak, kinetoskopioa... Beste batzuk ez hain ezagunak, hala nola, stencil-pen edo txantiloiak egiteko makina elektrikoa, 1876an patentatua.

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2017ko maiatzaren 07a

Gailuak papera zulatu eta zuloetan tintadun zigilua jartzen zuen. Kopiak egiteko balio zuen, baina, zenbait egokitzapen eginda, azala tindatzeko ere erabil zitekeen. Hala, tatuatzeko makina elektrikoaren aitzindaria izan zen Edisonen arkatza. Gainera, badakigu Edisonek tatuaje bat zuela eskuineko besaurrean, bost puntu soilek osatua, baina ez dakigu nola egin zioten. Bere buruari egin ote zion, asmakizunaren erabilera berria probatzeko?

Kanal hauetan artxibatua: Teknologia  |  Historia

Teknologia kanaletik interesatuko zaizu...
Euskarazko itzulpengintza automatiko neuronalari buruzko jardunaldiak EHUn

Itzulpengintza automatikoan pauso garrantzitsuak eman dituzte azken urteetan. Hainbat erakunde berrikuntza horiek euskarazko itzulpengintzan txertatzen ari dira, Modela proiektuaren bitartez. Orain arte izandako lorpenak aurkezteko jardunaldia egingo dute maiatzaren 29an.


ZientziHerria jaio da, zientzia herriaren esku uztea helburu

“Gutxi batzuen esku dagoen zientzia herriaren esku uztea eta pribatizaziotik at, zientzia eredu berri bat sortzea”. Horra EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko ikasleek abiatu berri duten ZientziHerria ekimenaren helburua. “Zinez uste dugu zientziak bere alea jar dezakeela iraultza integral baten mesedetan”, diote.


Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?

Gaurdaino sakelekorik gabe irautea lortu baduzu The Last of the Mohicans moduko filma baten protagonista izan zaitezke. Txoko honetan errespetua eta kasik miresmena ere zor dizkizugu.


Bost arrazoi Hewlett Packardi boikota egiteko

Hewlett Packard (HP) munduko informazio teknologia enpresarik handienetarikoa da. Denbora luzez Pentagonoaren hornitzaile militarra izan da; eta ordenagailuak, inprimagailuak eta beste hainbat informatika-produktu saltzen ditu munduan.


2017-04-28 | Librezale
Mozilla Firefox, euskal komunitatearen nabigatzaile librea

Web nabigatzaile asko dauzkagu aukeran; batzuk libreak, beste batzuk ez; batzuk euskaraz, beste batzuk ez; batzuk hainbat sistema eragile eta gailutan dabiltzanak, beste batzuk ez. Mozilla Fundazioaren Firefox nabigatzailea harro egoteko modukoa da. Izan ere, software garatzaileen komunitateak musutruk garatu eta mantentzen duen nabigatzaile arin eta erosoa da, web teknologia berrienei euskarria ematen diona eta, hainbat kasutan, estandar berriak sortzen ere laguntzen duena.


Hazte Oír elkarte transfoboa hackeatu eta datu ugari publiko egin dituzte

Hazte Oír elkarte transfoboa hackeatu dute, elkarteko kideek aditzera eman dutenez. Ignacio Arsuaga presidenteak euren mezua “isilarazteko” saiakera berri bat dela esan du.  


2017-03-26 | Unai Brea
"Guk gure gailuak etengabe berritzeko, beste batzuen eskubideak zapalduta daude"

Mugarik Gabeko Ingeniaritzako kidea da Izaro Basurko (Donostia, 1981), baina Ingurumen Zientziak ikasi zituen. “Elkartean oso beharrezkoak dira ingeniariak ez direnak ere”, azaldu digu. Energia berriztagarrietan eta lankidetzan aditua da, baita militante ekologista ere. Teknologiaren garapenari lotutako kontraesanez hausnartu dugu harekin.


Apple-ko erakusleihoak zuriz margotu dituzte, multinazionalaren gardentasun eza salatzeko

Attac mugimenduko militanteek Applek Parisen dituen bulegoak margotu dituzte, enpresaren opakutasun finantzarioa salatzeko. Aktibistek adierazi dute 2016an sagarraren multinazionalak 215.000 milioi dolar zituela paradisu fiskaletan.


2017-03-12 | Jon Torner Zabala
Internetekoa ez da bizitza birtuala

Litekeena da inoiz telebistak saltzen dituzten denda batera sartu eta ume bat ikustea hatza pantailaren gainean irristatzen, belaunaldi berriek teknologiarekin duten harremanaren erakusgarri. Koxkortzen doazen heinean, arriskuak etengabe errepikatzera mugatzen gara askotan helduok, kontziente izan gabe adin txikikoen identitate digitala eraikitzeko prozesuan gure jardunak zuzeneko eragina duela. Interneten zu zeu izaten jarraitzen duzula barneratzea, funtsezkoa.


2017-03-10
Kopiatu madarikatuak!
MULTIMEDIA - dokumentala

Iraultza digitalak planteatzen duen erronka etiko eta moralari buruzko eztabaidan sakondu nahi du, egile baimenak eta lizentzia libreen ikuspegitik.

Iraupena: 58 minutu.
Zuzendari, gidoilari eta ekoizlea: Stéphane M. Grueso


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude