Arropak kentzea baino zerbait gehiago

  • Strip-teasea
    Martxoaren 24an, Bilboko Loraldia jaialdiaren barruan, Arriaga Antzokian eskainitako ikuskizuna.
    1. Strip-tease: Orduan, ez naiz biluztuko? Aktoreak: Ane Pikaza, Olatz Ganboa, Lander Otaola eta Getari Etxegarai. Egile eta zuzendaria: Jokin Oregi.
    2. Strip-tease: Lady Godiva, ikusten ez dena, ez da. Aktoreak: Klara Mendizabal, Aitor Beltran eta Asier Hernandez. Gidoia: Garbi Losada eta Jose Antonio Vitoria.
    3. Strip-tease: Zutaz blai. Aktoreak: Telmo Irureta, Eneko Balerdi, Haritz Morras eta Oskitz Gorrotxategi. Gidoia: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo. Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
    4. Strip-tease: Begirunea. Aktoreak: Sara Cozar eta Iñaki Rikarte. Eszenografia eta zuzendaritza: Fernando Bernués.


2017ko apirilaren 16an

Ohikoa baino jende gehiago eserita Arriaga Antzokiko besaulki gorrietan. Loraldia omen eta antzerkia ere loratzen hasi dela dirudi. Gaurkoa berezia izango dela diote inguruko ahotsek baina nik neuk berezia baino gehiago ezberdina izango dela pentsatzen dut, gogotsu nago; lau zuzendari eta lau aktore talde gai bakarraren inguruan, txandaka, eszenatoki berean, bakoitza 15 minutuz. Gaia, strip-tease-a, anitza eta sentsuala.
    Egungo bizimodua eta miseriak ekarri ditu taula gainera lehenengo ikuskizunak. Umetan bizitako trauma antzekoaren zama, beharrizana, bizitzeko lanaren premia, norbaiten begirunea edo begiradaren beharra agerian utzi dituzte mikrofono aurrean. Azkenerako barnea biluztuta alde egin dute eta guztien galdera hauxe: Orduan, ez naiz biluztuko?
    Lady Godiva XI.mendeko emakume kementsu eta indartsuaren biluztearen istorioa kontatu digute, egungo errealitatearekin haserre dauden bi aktoreek bigarren tartean. Ipurdia ere estaltzen ez dien amantala eta esku soinua hartuta azaldu dira ikusleen artetik Aitor Beltran eta Asier Hernandez. Kondaira ederra izan da, gaur egungo Europa eta agintean dagoen sistemarekin lotzeko saiakera baina, pobrea eta azalekoa begitandu zait niri. Zirraragarria, berriz, Klara Mendizabal sopranoak Lady Godivari jarritako doinua.
    Hunkitu, barre eragin eta hausnarketara eraman nau hirugarren antzezlanak; aulkiari eta beste hainbat ezintasuni lotuta bizi beharra egokitu zaion Telmo Iruretaren strip-teaseak. Sentsualitatea eta desira nola bizi dituen ulertarazteko saiakera. Zerbait ulertu dugunontzat, gogorra baina aldi berean hurbila izan da protagonistaren bizipena. Azkenean gainera, strip-teasea ikusteko aukera izan dugu, sentsuala eta umoretsua azken hau ere. Emanaldi honetatik zer edo zer gustatu ez bazait, umorea eta barrea eragiteko gaztelerako aipu edo esamoldeak erabili beharra izan da, baina nire kontraesanak agerian laga, eta nik neuk ere barre egin dudala aitortu behar dut.
    Biluztasun erromantikoari egindako keinu ederra azken tartean ikusi duguna. Gerra garaian bizi izandako maitasun istorioa. Biluztasunaren lotsa eta bekatuaren esanahiak albo batera laga eta gudan, mendian zebilen gizonari eskainitako maitasun keinu zintzoa. Gu geu ere ikusmira eta desioa gorde, eta begiak estaltzera eraman gaituena. Biluztasuna eta arropak eranztearen magia berreraikitzeko lagungarria izan zaiguna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


“Maite dut Iparraldean antzerkia egitea, uste baitut hemen kodeak ulertzen direla”

Azkainen aurkeztu du Ander Lipusek bere ibilbide artistikoaren inguruko gogoeta jaso duen liburua: Antzerkiaren labirintoan I. Bigarren partea ere badu liburuak, “antzerkilariei gehiago zuzendurikoa” dena bere esanetan, baina Azkaineko irakurle taldeak lehenbizikoa... [+]


2024-05-07 | Estitxu Eizagirre
Ziburuko Liburu eta Disko Azokak aurten Daniel Landart omenduko du

Ziburuko Baltsan elkartean aurkeztu dute antolatzaileek euskara hutseko liburu eta disko azokaren 5. edizioa. 41 argitaletxe izango dira bertan (inoizko gehienak), 120 metro erakusmahai beteko dituzte denen artean (inoizko gehienak) euskarazko irakurgai eta musikarekin eta... [+]


2024-05-05 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


Eguneraketa berriak daude