Azpiproduktua

Maitasunaren indarra. Gabriel Korta. Autoedizioa, 2017

Zazpi poema liburu ditu onduak honez gero Gabriel Kortak: Isiletik (1980), Okaranak (1986), Harri hautsiak (2002), Laugarrenak Lau (2010), Elurra galtza motzekin (2012), Diot (2013). Berauetara eta azken honetara isuri ditu zenbait maitasun, zenbait salaketa, zenbait tristura. Oraingo honetan ere maitasunaz ari da, agerikoa da, “bi lagunek topo egiten dutenean elkarri indarra emateko, bultzada egiten diote, aurrera esateko modua da, detaile horietaz ari naiz”.

Detaileak. Liburua detaileekiko sentibera da. Baina baita galdera handiekiko ere, beharbada gauza txikien bidez bilatzen dielako erantzuna. Ze leku dauka lekurik ez daukanak gure gaur egungo gizarte sorgortuan? Ze paper jokatzen du poesiak bakoitzaren orekan, bakoitzaren desorekan?

Gabriel Korta ez da autore bat lehen ahapalditik hasita harrapatuko zaituena. Ez da dotoreziaren paradigma. Bene-benetan idazten du, ordea: “Poesia ez da nirekin hasten, bukatzen ere ez... Datozela poetak beren poemekin! Diosala egiten dizuet denoi lanbide gogor hau loriatzeko. Onartu behar dut urteen nekea, udazkenean bizi naiz, zahartzen ikasi behar dut. Aranondoaren gerizpera itzuli, lagunarteko zirkulu errespetatura... asko sentitzen dut baina ezin dut ahantzi psikiatriak izan duen oinatz mikatza nire poesiagintzan”.

Poema gehienak di-da ebazten dituzte auziak. Zentzu horretan iluminazioen antzekoak dira. “Baditut hezur konponduak/ Baditut ebakiondoak/ Bakardadea eta sarrerak ospitaleetan/ 64 urte ditut”. Eta korrontean gora doa, gure senean ez gauden guztiok bezala. Igo eta jaitsi bizitzan aurrera egin ahala. Existentzia literarioa eta bizitza bera nahasten dira Gabriel Kortaren obran. Ederra da irakurtzeko, astuna da irakurtzeko. Interesgarria da sano, eta baita arina ere uneka. Definitzeko gaitza, edozelan ere, Maitasunaren indarra, begi bistakoaren erreinu ezkutua: “Zuek zarete nire musak/ Pertsonak/ Nostalgiazko kaleetan”. Burmuina puzzle bat dela frogatzen du beste behin liburu sakonki pertsonal honek. Eta betiko tipo arraroaren egia berriro argitaratzen duela ematen du, aurreko liburuen jarraipena eginez.

Azken liburua beraz, Maitasunaren indarra. Denen antzera azkena. Esandakoa errepikatzen du, esandakoa berritzen du. Berriro utzi digu Gabriel Kortak zuriaren eta beltzaren, argiaren eta itzalaren, justiziaren eta ilunpearen azterketa, esperimentu askoz handiago baten emaitza literarioa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude