Existentziaren balantzak

Dorrearen eta penduluaren arteko ituna. Amaia Iturbide. Erein, 2016. Poesia

Dorrearen eta penduluaren arteko ituna poema-liburuan ugari dira Amaia Iturbideren poetikaren arrastoak: tematikari begira, giza existentziaren zauriak eta ezinegonak ditu hizpide nagusi; sinboloen esparruan, izan badira erromantizismoan maizturiko imajinarioak (desertua, itsasoa, ibaia eta zuhaitza), bainabadira abangoardiak xehaturiko irudiak ere (ausiabartza, hondakinak, harea eta espazio urbanoak). Halaber, komunitate zein nortasun hautsiak bihurtu ohi ditu poesia-gai Iturbidek. Baina, liburu honetan puskek edo atalek ez dakarte gogora osotasun galdu bat, edo errealitate hautsi bat, baizik eta mundua antzemateko modu jakin bat: “Mundua iragarriz bezala atalez atal antzeman”. Puska edo ataletan arreta jarriz, ikusmen angeluak biderkatzera jotzen du. Azken batean, puska urratuekin mosaikoa osatzeko deia egiten du, puskak sormenerako osagai funtsezko bihurtuz.

Iturbidek kezka existentzialak gorpuztera jo du berriro ere; baina, oraingoan nortasun ibiltari, zalantzati zein balantzakorrak hauskor baino sortzaileago irudikatu ditu. Zentzu horretan, itunaren eta orekaren ikuspegi berriak eraiki ditu. Ituna puskak josteko edo elkartzeko ariketa sortzailea da, baita orekari eusteko etengabeko borroka ere: oreka ez baitu zerbait egonkor eta estatiko gisa irudikatzen, balantzaka sorturiko gune ezegonkor gisa baizik. Balantza horretan, munduaren formetan bilatzen ditu bere ibiliak, bere urratsak, bere nortasuna eraikitzeko apurrak: nork bere urratsekin espazioan utzitako arrastoez dihardu, eta baita espazioek zein objektuek jendearengan utzitako arrastoez ere. Ibilbide horretan paisaia urrunak irudikatzen ditu (esaterako, Egiptoko paisaiak zein mitologia egiptoarra ere bihurtzen ditu nortasunean arakatzeko bide); baina, baita paisaia hurbil eta garaikideak ere (besteak beste, Bilboko arkitektura garaikidea ispilu du poetak).   

Halaber, poema-liburu honetan behaketan zein ikusmenean oinarrituriko ezagutza-bidean arakatu du: “Bizitza arkatzez idatzitako eskuizkribua bailitzan/ irakurtzen duten begiez”. Ikusmena gailentzearen ondorioz, arte bisualek garrantzi handia hartzen dute poema hauetan, eta esaterako, ugariak dira pinturaren inguruko erreferentziak (joera artistikoak, marrazketa-teknikak…). Are gehiago, nortasunaz eta existentziaz aritzeko, mapa bat edota kartografia bat eraiki du, barne-ezinegonak ikusgarri eta ukigarri bihurtzeko asmoz. Min eutsiei forma eman die, eta hain zuzen ere, existentziaren oinazeak arkitektura eta kartografia bilakatzeko trebetasuna erakutsi du beste behin.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko otsailaren 05a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude