Belarrak beti egiten du aurrera

Haztearen izerdia
BELARMIÑAK
Bonberenea Ekintzak, 2016

Barrena behar da, handia, gaur egungo albistegiak ikusteko zein egunkariak irakurtzeko; eta oro har egunero kalera irten eta herritar askok bizi dugunaren aurrean bidea jarraitzeko. Urdaila ere arriskuan jarriko dugu ziur eguneroko erritmo zoro honen gurpilean etenik gabe jarraitzen badugu. Zapaldu beharko dugu frenoa halako batean! Bada, zakur zahar hauek erabaki dute egunerokoari bizkarra eman gabe, belarmiñaren laguntzarekin barrenak zaindu eta bizitzari beste erritmo bat jartzea, pausatuagoa, arinagoa eta soilagoa. Hitzetan, baina, soil-soil kritika latza egiten diote lotuta gaituzten ohitura eta mekanismoei.

Hazteak dakartzan ajeei abesten diete publikora zabaldu duten lehen lan luzean (aurretik Lehenengo pausoak izenpean hainbat kantu eman zituzten argitara ia oharkabean), Bonberenea Ekintzak-ek kaleratutako 10 hatz beteko disko dotorean, CDa opari duena.

Proiektua sortu zenetik taldea sendotzen eta egonkortzen doa, eta hala egin dute beraien kantuek ere, ñabardurak gehitzen eta hazten dihardute-eta. Tortura Sistematika, Lobo Electrico, Bukaera, Perlas, Iratzar eta bestelako taldeetan ibiliak dira gaur egun taldea osatzen duten lau lagunak. Eta aurrekariekin alderatuta dezente goxotu badira ere, belarmiñak bezala, beraien ahalmenak jantzi koloretsuen barruan gordeta dituzte. Izan ere, taldea Lehenengo pausoak bildumatxoan nagusi zen folka uxatzen joan da. Eta horren lekua hartu dute gogoz power-popak eta pop gitarreroak. Horretan zeresan handia du Iki gitarra jotzaileak, besteak beste, gustuz ateratzen dizkio-eta gitarrari soinuak.

Arteriak luzatu nahi dizkigute aipatutako lan hartatik berreskuratu dute. Guk geuk aitzurtu dugun hilobiari, hipotekari, abesten diote eta Ikik lan handia egin du gitarrarekin. 80ko hamarkadatik edaten du, pop-etik, rocketik eta baita post-punketik ere, eta tarteka poperoagoa bada ere, gitarrek indar handia hartzen dute.

Hain da estua positiboagoa da musikaz, ez horrenbeste hitzetan. Jostariagoa da, baina badu lo-kantatik, errezitatutik eta tempoan Igor Arzuaga Mara-ren antzik ere. Jai daukazu talde-aitorpena da, errendituko ez denaren ikurra. Zamalka dator zaldia, distortsio eta guzti, eta ez du brit-pop talde borobilenen inbidiarik, koro eta guzti, nahiz eta bukaeran kontrola galduta (edo utzita) basakerian hiltzen den.

Eta, bukatzeko, Izena eta izana pieza: kantu borobil, energiadun eta baikorrena, koro eta guzti. Pop distiratsu eta bizia, noise-popa ere gustuko duena eta hurbiletik The Clash ere arnasten duena.


ASTEKARIA
2016ko azaroaren 06a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


2024-04-26 | ARGIA
Iparragirreren musika entzungo da Kantabriako auditorio nagusian

Larunbat honetan Jose Mari Iparragirre urretxuarraren musika entzungo da Santanderren, Kantabrian, bi urretxuarren eskutik: Gorka Hermosa konpositorea eta Juan Luis Escudero aktorea.


"Gazteok zutik eta mugimenduan gaude, errealitate gordin baten aurrean"

Askotariko erresistentziak gorpuzten eta aldarrikatzen ditu Aiert Alberdi kantautore oñatiarrak oholtzan zein egunerokoan: gaztea, genero disidentea, euskalduna, langile klasekoa eta herri txikikoa… Musika eta feminismoa ditu indarkeria patriarkalari aurre egiteko... [+]


Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.


Eguneraketa berriak daude