Grisa eta iluna dela, futbolak protagonismo larregi duela, natur gune gehiago nahi dituztela… Haurrek beraiek eskolako jolastokia aztertu eta eraldatzeko proposamenak egin dituzte Durangoko Kurutziaga ikastolan. Jolaserako eta harremanetarako espazio anitzak eta aberatsak lortzea da helburua.
Ibaizabal ikastola durangarrarekin batera, aurtengo Ibilaldia antolatzeaz arduratu dira Kurutziagan. Horrez gain, proiektu interesgarria dute martxan: jolastokia birpentsatzea. Azken finean, eremu hezigarri bat gehiago dela eta haurren arteko harremanetan eragin handia duela argi dute ikastetxean. Kurutziagako kanpo-espazioak ohiko ereduari erantzuten diola ikusi zuten: futbol eta futbito zelaiek –eta bigarren maila batean saskibaloi kantxak eta frontoiak– hartzen dute leku gehien, eta harreman desorekatuak eragiten ditu: mutilek espazio nagusia okupatzen dute –batez ere beraiek dira futbolean aritzen direnak– eta bazterretan geratzen dira neskak, harmailetan, eskaileretan…
Ikasleei galdetuta ere, ondorio berdinetara iritsi ziren. “Eremua nola antolatzen dugun, horren araberakoa da jarduna: futbito eta futbol zelaiak baldin badituzu erdigunean, horiek gailenduko dira beti. Futbolik gabeko eguna dugu, baloirik gabekoa, bestelako jolasak egin ahal izateko margotu dugu futbito-kantxa… baina alferrik. Futbol eremuan umeak beste zerbaitetan ari badira, alde egingo dute futbolean jokatu nahi duen talde bat agertu bezain pronto”, kontatu digu Gaizka Uriarte irakasle eta egitasmoaren bultzatzaileak. Egoera aldatzeko espazioa aldatu behar, eta horri ekin diote, aukera baliatuz jolastokian naturarekiko harremana ere handitzeko.
1.000 ikasle inguru ditu Kurutziagak eta ikasleen beraien parte-hartzea funtsezkoa izan da proiektuan (batik bat Lehen Hezkuntzakoak aritu dira buru-belarri). Egoeraren azterketa deskriptiboa eta kritikoa haurrekin batera egin dute –ea nahikoa espazio al duten txikienek, ea neskek eta mutilek hartzen duten esparrua orekatua den…–, eta gero amesteko tenorea iritsi da: desiratutako guneak marraztu dituzte haurrek, gelaka eta mailaka elkarren artean adostu dute kanpo-espazioaren diseinua, eta maila bakoitzak amestutako jolastokia irudikatu du, mural batean, maketa bidez, plastilinarekin, argazkiak erabiliz… “Gure lana izan da proposatu dituzten gauza horiek teknikoki errealitatera nola eraman aztertzea, eta eskaeraren bat edo beste izan ezik, egingarria da proposatu duten guztia”, diote Iratxe Txintxurreta eta Celia Imaz gurasoek. Izan ere, gurasoak ere egitasmoaren parte dira.
Espazio anitzak eskura jarrita gehiago nahastuko dira denak, jolas mistorako aproposa izango da eta neska-mutilen arteko harremanak aberastuko dira, baita adin ezberdinekoen artean ere
Eta zer da ikasleek amestu dutena? Lehenengo kritika izan da oso grisa eta iluna dela jolastokia, bizitasuna eta kolorea behar dituela. Natur gune gehiago eskatu dituzte, naturari lotutako ekintzak, ortuak protagonismo handiagoa hartzea; “marrazkietan argi ikusi dugu: berdea da nagusi”. Zuhaitzetara igotzeko sokak edota zubi tibetarrak eskatu dituzte eta jolastokia inguratzen duten berdeguneak eta arbolak aprobetxatzea izango da gakoa. Natur guneak ikerketa gune ere izatea gura dute, jolastuz, landareak aztertuz… Baita bizitza islatzeko modua ere, jolastokia aldatzen joango delako urtaroekin batera, hosto berri eta galduen bidez, koloreen bitartez… Gainera, egurra izango da nagusi, ahal dela plastikoa baztertu eta elementu naturalak nahi dituztelako inguruan.
Ikasleen beste eskaera bat da futbolari eskainitako eremua murriztea eta beste kirol batzuei aukera ematea (eskalada, ping-pong, boleibola, patinetea…). Futbito eremua mantendu eta futbol-zelaia kenduko dute, zelaia belarrez bete eta gune anitzak sortzeko, tartean lasai egoteko espazioak eta aterpetxoak (mahai-jolasetan aritzeko adibidez), baloiak jotzeko arriskurik ez duten txoko lasaiak eskatu dituztelako ikasleek. Ez da egon mutil bakar bat ere, ezta neskarik ere, futbol-zelaia kentzeagatik kexatu denik. “Aldiz, desadostasunak guraso batzuen aldetik iritsi zaizkigu, eskolaz kanpo haurrak futbolean dituzten gurasoengandik; baina ezin dute halako egitasmo baten aurka joan”.
Jolas librea –eta ez bideratua– sustatzeko gune ugari izango dira: enbor batek adibidez askorako eman dezake, berdin txukundu egingo duten hareatza gune zabalak, hondarrarekin nahieran aritzeko, edota urak. Izan ere, urak presentzia nabarmena izango du eta drainatze-sistema on batekin, batez ere udaberri eta udan urarekin dibertitu ahalko dira.
Jesarlekuak jarriko dituzte, eguzkitik babesteko gerizpe gehiago egongo da –itzala emango duten zuhaitz sendoak– eta anfiteatro modukoa sortuko dute gain batean, klaseak emateko, ikuskizunak egiteko… “Antzerkiak garrantzi handia du gure ikastetxean”, azpimarratu du Uriartek. Txirrista berriak ere izango dituzte haurrek, luzeak eta zabalak, kolektiboak, ume bat baino gehiago sartzeko, halakoak eskatu dituztelako. “Jolastokia ez da guztiz laua, erliebeak ditu eta hainbatentzat arazo izan daiteke, baina guretzat erronka da; esaterako txirrista eta tirolina jartzeko aukera errazten digu pendizak”, dio Txintxurretak.
Gune eta eskari guztiak lotuz, ibilbide bat trazatuko dute, bidegorriaren gisakoa, eta testura, material eta kolore ezberdinak izango ditu ibilbideak: harea, hartxintxarra, asfaltoa… Erabilera anitzak izan ditzala da asmoa, leku batetik bestera mugitzeko, jolasteko, patinetan edo lasterka aritzeko… Bide nagusiak 375 metroko luzera eta bidezidor ugari izango ditu. Zentzumenen ibilbidea izatea ere gura dute, bidean zehar zentzumenak lantzeko aukera egotea. Zarataren kudeaketa nabarmendu dute elkarrizketatuek, zarata saihestuko duten gune lasaiak tartekatuko baitira ibilbidean zehar.
Behin amestuta, Udalarekin hitzarmena lotzeko eta aurrekontua zehazteko garaia da. Horretan ari dira eta gurasoen laguntza ezinbestekoa da; Celia Imaz eta Iratxe Txintxurreta arkitektoak dira eta ingeniaria eta paisajista ere badituzte taldean. Lehenengo obrak egin, eta ondoren espazioa auzolanean eraikiko dute, heldu eta haurrek batera. Bizpahiru urtetan oinarri nagusiak finkatuta izatea aurreikusten dute, baina egitasmoak ez du amaierarik, urtero berrikustea eta nahi eta beharren arabera moldatzen joatea baita xedea, zerbait malgua, irekia eta bizia izatea.
Ziur daude gure hiru elkarrizketatuak: espazio anitzak eskura jarrita gehiago nahastuko dira denak, jolas mistorako aproposa izango da eta hartu-emana zabaldu eta harremanak aberastuko dira, neska-mutilen artean, eta baita adin ezberdinekoen artean ere.
Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira, eguzkiak ez du hainbeste berotzen baina azken izpiak aprobetxatuz, bazkalostean mendi bueltatxoa ematera irten gara. Mendiaren soinuetan barneratuta, bat- batean tronpetak diruditen “kru-kru-kru” hotsak entzuten dira. Begirada... [+]
Silurikoan sortu omen ziren, kontuak atera! Duela 400 milioi urte edo gehiago. Beraz, planetako lurretan azaldu ziren lehenetako animaliez ari gara, ez da txantxetarako kontua. Eta oraindik txantxa gutxiago, garai hartako espezie batzuek luzeran bi metro ere bazituztela jakinda... [+]
Pirinioetako eta Iberiar Penintsulako mendien katalogoa gehitu dugu Mendiak aplikaziora. Abuztuan hazi zen mendi katalogoa, eta dagoeneko igoera mordoxka bat erregistratu dituzte erabiltzaileek. Webgune gisa kontsulta daiteke Mendiak.eus, baina erabilpen aproposerako, app bidez... [+]
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]
Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]
"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]
Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]
Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]
Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]
Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz.
Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.
Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]
Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]