Lacq: kea, 136 heriotza eta agintariek gordetako ikerlan epidemiologikoa

  • Mende erdiz, Biarnoko Lacqeko biztanleak kutsatu dituzte gas hobiak ustiatzean. Bailaran 1968tik 1998ra artean heriotza tasa %14 handitu zela demostratu zuen Bordeleko unibertsitateak, baina agintariek txostena ezkutatu eta ez diote jarraipenik eman ikerketa epidemiologikoari. SEPANSO elkarte ekologistak salatu berri du eta gordetako agiriak interneten jarri.

 ‘La Republique des Pirenees’ egunkariaren argazkian, Lacqeko industrigunea ketan 2016 hasieran; inguruko herritarrak kexu azaldu dira azken boladako ihesek eragin dizkieten kalteengatik.
‘La Republique des Pirenees’ egunkariaren argazkian, Lacqeko industrigunea ketan 2016 hasieran; inguruko herritarrak kexu azaldu dira azken boladako ihesek eragin dizkieten kalteengatik.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lacq esanda euskalduna oroitzen da Pirinio frantsesean eskiatzera doalarik, edo Lourdeseko Andra Mariarengana erromes, Paue aurretik autopistatik ikusten diren gas tximiniez. Orain gehienak itzalita dauden arren, duela urte gutxi estanpa berezia egiten zuten sua dariela, Biarnoko artasoro eta behiz betetako larreen artean, Zuberoatik 20 kilometrora.

1951n aurkiturik, lurpean datzan gasa 1959an hasi ziren ustiatzen orduko zalaparta mediatiko handiarekin, 1965etik aurrera gas-hodietan zabaltzeko Frantziako hirietako etxeetaraino. Inbertsioak ekarri zituen gasak Biarnora, dirua usainak berotu zuen makal zebilen Paueko ekonomia.

Hogeita bost urte iraungo zuen zoramenak, 1987rako produkzioa motelduta –orduan inork ez zuen aipatzen erregaien peak edo gailurrik– Parisko gobernuak inguruko industriaren birmoldaketa antolatu behar izan zuen.  2013an amaitu zen azken gas hodiaren produkzioa. Orain Total multinazionalak dio bertan esperimentatzen dutela klima hondatzen duen gehiegizko CO2a metatzea gas hobi agortuetan.

Hasieratik Lacqeko urre kirastunak ere bazuen ipurdian zuloa: %16 hidrogeno sulfuro (azido sulfidriko) eta %12 CO2. Hain gas korrosiboa ezin zenez etxeetan erabili, Totalek teknologia oso bat antolatu zuen metildietanolamina erabiliz egunean milioi bat tonari sufrea erauzteko. Baina edozein arriskuk zirudien pazientziaz eramateko modukoa, Biarno XX. mende amaierako Eldorado berria bihurtu behar zuenez.

1960an Paris-Match astekariak erreportajea eskaini zion Lacqeko mirariari, Maurice Jarnouxen argazkietan erakutsiz –internetez ikus daitezke– herriko agintariak eskolako haurrei banatzenmaskarak, herritar guztiak etxean bezala kalean edo ostatuan beti aldean daramatzatela… Gasa fintzeko teknikak puntuan jarri bitartean, edozein unetan egin baitzezakeen ihes %16an sufrea zeraman lurrin hilgarriak. Baina munduak Paris-Matchen erreportaje txokantea hurrengo asterako ahaztua zuen.

Urte luzez egunean 700 tona sufre isuri zuten Elf eta Totalen birfindegiek. Eta 2002an, Bordeleko medikuntza fakultateko ISPED Osasun Publikorako Epidemiologia eta Garapen Institutuak ikertu zituenean 1968tik 1998ra arte isuriok herritarrei eragindako kalteak, aurkitu zuen 31 urtetan Lacq eskualdeari zegokiona baino 136 pertsona gehiago hil zirela.

60.000 lagun inguru biltzen duen Lacq eskualdea ikertu zen hiru zirkulu kontzentrikotan banatuta, bakoitza 22.000 biztanlekoa. Emaitzetan ikusi zenez, zenbat eta kutsaduraren iturritik hurbilago orduan eta gehiago ugaritzen ziren heriotzak. Gainera, denborak larriagotzen zuen arazoa: lehen hamarkadan arnasbideetako kantzerrak %34 ugaritu ziren baina 1990etik aurrera heriotzen kopurua %56 handitu.

Kantzerren kasuan, gas industriaren gertueneko zonan 31 urtetan heriotzak pasatu ziren beste zonaldeetakoak baino gutxiago izatetik %30-%40 ugariagoak izatera.

Nola ez zuen horrek eskandalurik eragin? SEPANSOko Michel Rodesek idatzi duenez, Gobernuak bezala lekuko hautetsiek nahiago izan zuten afera isiltasunean lurperatu, ondorioak larriegiak zirelako iritzi publikoaren aurrean. Baina 13 urte beranduago, 2015ean, Frantziako Kontu Auzitegiak bere txosten batean bildu du 2002an Bordeleko unibertsitateak esana: 136 heriotza gehiegizko gertatu zirela 65 urtez azpiko jendeen artean, heriotz tasa %14 handituz. Eta ekologistek gaiaren inguruko omertá giroa hautsi nahi izan dute bi agiriok interneten plazaratuz.

Ez ikertu, jendea ez asaldatzearren

Kontua da ikerlanari agintariek informazioa herritarren begietatik ezkutatzeaz gain osasun arriskuaren ikerketari jarraipenik ez diotela eman 1998tik aurrera. Aldiz, Frantziako Estatuak eta industriak BURGEAP konpainiari –besteren artean zentral nuklearrak desmuntatzen berezitua– enkargatu diote aztertzea zer arrisku daukaten herritarren osasunean Lacqen isuritako 140 edo gehiago kutsagarrien arteko bostek.

Gaur Lacqeko lurpeko gas gehienak ahiturik, airera ez dira jaurtitzen garai zaharretan bezala urtero 800 tona sufre eta 900 tona fluor. Baina eskualdean lanean darraite SEVESO katalogatutako 23 enpresa handik eta denetara badira 210 kutsadura iturri baino gehiago.  ISPEDek ikerlana entregatuz geroztik kutsagai batzuk asko ugaritu dira: konposatu organiko lurrunkorrak, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak eta abar luzea.

Ikertzen jarraitzea proposatzen zuen 2002an Bordeleko unibertsitateak. Aldiz, Biarnoko ARS Eskualdeko Osasun Erakundeak –haien Osakidetza-Osasunbideak– adierazi zuen: “Ikerketa epidemiologikorik egitea baztertu egin da, gizartearen eskaririk ez dagoelako, erabilgarritasuna garbi ez dagoelako eta garestia delako”. ARSeko goi funtzionarioaren beste argudio bat: “Horrelako azterketa bat abiatzeak bake soziala urratzeko arriskua pizten du”. Eta perla ilun hau: “Gogorarazi behar da Lacq inguruan nahiko jende gutxi bizi dela”. Herritarren biziak industriari sakrifikatzeko formula lotsagarriagorik...

SEPANSOk frogak internetez zabaldu arren, ez Parisko gobernuak eta ez Biarnoko hautetsiek ukitu nahi izan dute pozoinketaren afera. Bostek bakarrik sinatu dute idatzi bat eskatuz gobernuari ikerketa epidemiologikoari segida emateko, Laa Mondrans, Artix, Lasseube eta Billère herrietako zinegotzi banak eta David Grosclaude kontseilari erregionalak, bai, Okzitaniako hizkuntzarentzako gutxienezko laguntzak lortzearren gose greba egin zuen Grosclaude hura bera.

2016ko martxoaren 6an Paueko La Republique des Pyrenees egunkariak zabaldu du: “Kiratsa Lacq bailaran: auzotarrak berriro eztulka dabiltza”. Eta aurreraxeago: “Herritarrak kexu dira usain oso bortitz horiek osasunean dauzkan eraginez: buruko minak, goragaleak, azaleko eta begietako erresuminak, arnasketa arazoak…”.

Egunkariaren informazio berean Induslacq konpainiak herritarrei jakinarazten die egun batzuetan luzatuko dela beren tortura, “BP4/3 tximinian” su lama ikusiko dutela gau eta egun, galdara bat garbitzearren gasak isuri beharra dagoelako. Jende ahulentzako kalte.

SEPANSOk salatzen du: “Administrazioaren, hautetsien eta industriaren arteko konplizitatea dago auzitan. Orain artean ez dute egin hau besterik: denek batean kantatu ‘arrisku industrialaren kultura’ daukagula eta urtetik urtera batak besteari pasatu Lacqeko gasaren dossier beroa”.

Baina goi funtzionario hark esan bezala, zertarako ikertu, egia jakiteak bake soziala urratu lezake eta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


2025-07-09
Plastikoari oratuak

220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Petronor findegiak du ingurumen inpaktu handiena Euskal Herrian

EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Donostiako Udala vs. Ekologistak Martxan: nork du arrazoi?

Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan atzeman dute

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak

Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.


Eguneraketa berriak daude