Jakoba Errekondo
2015eko abenduaren 13a
Nekazaria eta haren alaba, idi parearen alboan geldirik angelusa errezatzen, 
XX. mende hasieran.
Nekazaria eta haren alaba, idi parearen alboan geldirik angelusa errezatzen, XX. mende hasieran.

Zenbat ordu eman ote dute gure nekazariek zerutik datorrenaren peskizan? Eta igaro beharko dituztenak. Sekula santan ez da eguraldiarekin letorkeenaren beldur hori galduko; ezkutatu, aldendu, haizatu bai, baina betirako uxatzea ezinezkoa. 

Baratzeetako musika eta doinuak entzunez herriko ortuetatik bira polita osatu dugu Beran; 16. ERTZ ekimenak antolatu du, eta ikaragarri aberatsa izan da, herriero beharko lukeen eskola horietakoa. Musikariak baratzea janzten, landareen komunikazioaren doinuak, lurpeko soinuen baratzea, baratzean landatutako argazkiak, barazki gordinak hozkatu eta ahoko errotan txikitzearen kontzertu erromatarra eta ezkilak jotzea. Kanpaiak jotzea bai. 

Ezkila jole laukote ederra bildu zen Kaxernako gaineko herri baratzeetan: Aramaiotik, Aixolako Lantoko Pedro Azkargorta, Aretxabaletako Areantza auzoko Etxebarriko Julen Abasolo eta Arabako Lautadako Burgeluko Boni Jausoro eta Nati Lopez de Munain.

Nekazaritzari lotutako joaldiak eskaini zituzten. Bakoitzak bere ekosistemako joaldiak. Jo aurretik, dangako bakoitzaren nondik norakoak azaldu, bi kanpaien mingainei motzean heldu, bakoitza esku banatan, eta kanpai deiak dan-danba. Bertatik bertara, oilo ipurdia jartzeko modukoak; bailarari begira, hotsa nola hedatzen zen ikus zitekeen. 

Garbantzu-kanpaia entzun genuen, larunbatetan jotzen dena; igandean txitxirioa (Cicer arietinum) jaten den eguna izanik, bezperan gogoratzea, beratzen jartzea ez ahazteko ote? Hodei-kanpaiak zerua belztu eta ekaitz beldurra denean jotzen da, hodeiak ura besterik ez zezan utz eta harria eta txingorra urruntzeko. Kanpaion lagungarri, apaizak eliz atarian konjuruak egingo ditu eta baserrietako larrainetan, sanjoanetan bedeinkatutako belar sortako ale batzuk erreko dira, pala gaineko surtako brasetan. Letxuga-kanpaia ere jo zuten, maiatzeko eta iraileko santikurutzeen artean eguerdiko angelusean jotzen dena; garai batean hori zen letxuga edo uraza (Lactuca sativa) izaten zen sasoia. Angelusa abemarietarako unea da, eta lana, edozein dela ere, bere horretan utzi eta errezatzera jarri behar. Idi pare batzuek ezagutzen omen zuten doinua, eta lanean ari baziren, entzun orduko geratu. Errezatzen ari zenari barre ttikia egingo zioten... 

Kanal hauetan artxibatua: Bestelakoak  |  Eliza Katolikoa

Bestelakoak kanaletik interesatuko zaizu...
2016-01-17 | Jakoba Errekondo
Beldurrari muga

Gero eta material modernoagoak ikusten dira baratzeetan. Udaberrian azak jateko asmoz, neguan aldatu ditu baratzezain honek. Landaretxo guri-guriak pagotxa dira barraskilo eta bareentzat, jaki samurra. Baina plastikozko tutu izurtuak, bost litroko ur-botilak... Dena egokia da gasteropodo gosetiei landaretxotik urrun eusteko. Itsatsi eta indar pixka bat hartu artean, behinik behin. Era berean, haize zakarretatik eta eguraldiaren trakeskerietatik babestuko du. 

Paisaia lan bikainak egiten... [+]


2015-11-15 | ARGIA
Irauntza eta iraultza
Jon Sarasua

Jakobaren baratzearen baztertxo batean jarri dut begia. Joxean Artzek egiten digu kuku kontrazaletik, eta Nemesio Etxanizek haren tolesduratik. Koldo Izagirre, Lauaxeta, Montoia, Juan Kruz Beloki, Borges edo Xabier Leteren aleak ere hortxe daude, ortuaren ertzeko barazki. Belar artean, Mixel Elizanburu Robert A. Millikanen ondoan, eta atzeraxeago Pello Mari Otaño.  

Baratzea bizitzeko asmo horretan, esango nuke pista bat ematen digula idazle-aipuen bazter horrek... [+]


2015-11-08 | Jakoba Errekondo
Roman Martinez Uribarren eta Arantza Ozaeta Elortza, Aramaiotik: "Landaguneratu den kaletarrak gauzen zergatien munduan ase gura izan du jakintza"

Landaguneratu garen kaletarrok, mundu berri baten atarian, hainbat zailtasun laketgarriri aurre egin behar izan diegu. Landareei hitz egiten dien amona baten faltan, aro egokia denean zopizartzen ari den aitonaren irudiaren faltan… Idatzizko erreferentzia garbi baten premia sentitu dugu. Eta bitartean, landaguneratu den kaletarrak intuizioz jokatu behar izan du sarri askotan.

Intuizioa nahikoa izan ez duen egoeretan, mahoizko fraka eta  alkandora koadrodunei galdetuz egin du... [+]


2015-07-19 | Jakoba Errekondo
Harrak har

Baratzean lagun kuadrilla ikaragarria dugu. Zorri eta kotxinila janez egiten duen garbiketa asarrea dela eta, amona mantangorria hizpide izan dugu azkenaldi honetan. Ez da bakarra, ordea, ezta bakana ere. Antzeko lana egiten duen lagun mordoa dugu.

Ipurtargiaren kumearen dieta baratzezainaren gustukoa da: bareen eta barraskiloen kumeak janez hazten da. Kume kumejaleak. Ipurtargitxoak listu berezia sortzen du; harekin baretxoak eta barraskilotxoak sorgortzen eta desegiten ditu. Ondoren,... [+]


2015-02-08 | Jakoba Errekondo
Baratzea

Baratzea eskola paregabea da. Bertan gauza mordoa ikas daiteke. Baratzerik gabeko eskolarik ez litzateke ametitu behar. Ariketa, elikadura, biodibertsitatea, paisaia kulturala, genetika, garaian garaikoa, belaunaldien arteko trukea, lurraren eta gure osasunaren arteko loturak, estetika, gastronomia, ekosistemaren oreka, ikerketa... Izan ere, zer ez da ikasten baratzean?

Argazkikoa Orioko ikastolako baratzea da. Haiek harago doaz: espiralak, artea, biodinamika, permakultura... Igarriko zaie,... [+]


2014-12-14 | Jakoba Errekondo
Lekitto-belarra eta sorkia

Udazkeneroko dolarez dolareko ibileran, aurten geldialdi berri bat egitea egokitu zait. Ustekabean topatu dut dolarea. Txakolin dolarea. Lekeitiora gonbidatu naute, baratze batera. Gezurra badirudi ere, lurrekotik lotu naute Lekeitiora, ez itsasokotik.

Garai batean txakolina erruz egiten zen Lekeition, milaka litro asko eta asko. Egun oso gutxi egiten da, baina txakolin polita. Nik Itziar Goienetxeak Pipas izenarekin egiten duena dastatu dut: ederra!

Usotegin ezagutu nuen txakolin hori... [+]


2014-07-20 | Jakoba Errekondo
Bardajea

Lekak eta babarrunak aihena eskubiz aurrera luzatu eta haz daitezen, parda jartzen zaie geurean, Beterri alde honetan. Makila, haga, zurkaitza, arba... Izen asko du. “Parda” hitza inongo hiztegitan topatu ezinik nabilela “pordoi” aurkitu dut. Bai, Tolosako Pordoi-dantza edo Zardai-dantza sonatuko pordoia. Ibon Sarasolak bere Hauta lanerako euskal hiztegia mitikoan honela definitzen du pordoia: “Erromesak edo bidaztiak eraman ohi duen makila luzea”. Eta... [+]


2014-04-20 | Jakoba Errekondo
Elkar jan

Lagun premian izaten da baratzezaina. Agronomo jarrera hagintaria maiz ikusten da: ni ingeniaria naiz, eta lurrak nik nahi dudana, nahi dudanean eta nahi dudan bezala emango du. Lagunak behar ditugula onartzea baino errazagoa da. Agronomiaren harrotasunetik, zaputza zaputzaren gainean besterik ez dator. Halako porru haziak egin ditugu azken hamarkadetan. Baratzezainak behar dira. Landareari berari, landareei, landare komunitateei, ekosistemei eman behar zaie harrotasuna. Kultura ez al da ba... [+]


2014-04-13 | Jakoba Errekondo
Uzta ospatzeko

Baratzezaintza puri-purian da. Baten batek esana du: zoriontsu bizi nahi baduzu, baratze bati ekin eta heldu. Zoriontsuago bai, baina nekatuago ere badabiltza nire inguruko baratzezain berriak. Ni, jakina, gustura nabil, bizigarri ederra da noranahi zabaltzen ari den giro hau. Lurra lantzea lanbide duenaren duintasunari bultzada bat emateko ere ez da txarra baratzera itzultze hau...

Heldu, bada, aitzurrari. Baratzean nondik nora abiatu behar duen galdezka datorkidanari hitz bat gordetzeko... [+]


2013-12-08 | Jakoba Errekondo
Baratzea, iraultzaileena

Ospakizun bat dela tarteko, ardo botila bat ireki dut. Ardoa Sarako baserri batean egiten dute, etxerako. Sagardo botilan sartzen dute, eta gustuz ere badu sagardoaren antza: ahoan dantzaria, alkohola labur, zur gustu arrastorik ez eta amaiera... hori bai kategoriako amaiera, egundokoa! Sagardoa bezala, mahatsaren ardoa ere gero eta gehiago egiten da etxean etxerako. Osasuna eta bizitza-kalitatea uztartzen dakienak ederki asko daki etxean egindako gaien mailaren berri.

“Ihitia”... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude