Tom Hardyren intimitatea

Cinemanía zinema aldizkariak Tom Hardy aktoreak, Mad Maxeko protagonistak, prentsaurreko batean LGTB aldizkari bateko kazetari batekin izandako tirabiraren bideo bat eskegi du. Hau izan zen euren arteko elkarrizketa:
    – Kazetaria: Pelikulan [Legend] zure pertsonaia, Ronnie, bere sexualitatearen inguruko jarrera oso irekia du [bisexuala da]. Iraganean emandako elkarrizketen arabera, zure sexualitateak anbiguoagoa dirudi ordea. Pertsona ospetsuek euren sexualitateari buruz hitz egitea zaila dela esango zenuke?
    – Tom Hardy: Zer demontreri buruz ari zara?
    – K.: Orain dela urte batzuk Attitude aldizkarian izan zenuen elkarrizketari buruz [gizonekin sexu harremanak izan zituela esaten zuen, baina ez dela gustukoen duena].
    – T.H.: Baina zein da zure galdera?
    – K.: Ea uste duzun, ospetsuentzat euren sexualitateari buruz hitz egitea zaila den.
    – T.H.: [Ironia doinuz] Ez dut uste ospetsuentzat euren sexualitateari buruz hitz egitea zaila denik. Nire sexualitateari buruz galdetzen ari zatzaizkit?
    – K.: Noski.
    – T.H.: Zergatik? [kazetariari erantzuten utzi gabe] Eskerrik asko.
    Pikarako Facebook orrialdean bideoa partekatu genuen eta 657 atsegin dut jaso zituen. Komentario gehienek aktorea txalotzen zuten: inori ez zaiola inporta norekin oheratzen den. Niri, ordea, ez zitzaidan erreakzio hori batere gustatu.
    Hona hemen nire argudioak:
    – Testuinguru argi bat dago: kazetaria LGTB aldizkari batekoa da, Hardyren pertsonaia bisexuala da eta bera ere bere zaletasunei buruz ari izan da hedabideetan. Gainera, Toronton Ellen Page bere neskalagunarekin alfonbra gorrian agertu izana albiste izan zen.
    – Ospetsuentzat erraza balitz euren sexualitateari buruz hitz egitea, “armairutik atera” esaerak zentzua galduko luke eta Page ez zen albiste izango. Erantzun horrek LGTB artistekiko elkartasun urria adierazten du.
    – Sexualitatea ez da gai intimoa. Heterosexualentzat zeharo publikoa da nor maite duten, nor desiratzen duten, zein familia eredu eraikitzen duten. Arlo sexuafektiboak garrantzi handia du eta heterosexuala ez izateagatik sekretuak gordetzen eta hitzak neurtzen ibili behar izana indarkeria era bat da.
    – Kazetari berberak Page, Evan Rachel Wood eta Susan Sarandon aktoreak elkarrizketatu zituen eta hirurek jarrera jatorra izan zuten, armairuei, bifobiari buruz edota genero rolei buruz gustura hitz egin zuten. James Francok, ordea, aurreko batean gay kulturari buruzko galdera bat arbitrarioa zela esan zuen eta ez zekiela zer erantzun. Zergatik Franco eta Hardy ez dira horrelako galderak lasaitasunez erantzuteko gai? Homofobiak gizonen generoaren polizia bezala funtzionatzen duelako. Gizonek bere gizontasuna etengabe frogatu behar dute, marikoia izatearen susmopean ez jartzeko. Hori da maskulinotasun hegemonikoaren urrezko legea.
    Cinemaníako albistean diote kazetariak aktorea “estutu” nahi zuela, marikoi izatea, pentsaera matxistaren arabera, sasi gizona, kasik emakumea izatea baita. Hardyk bere ospea aprobetxatu zezakeen sexu askatasunaren eta aniztasunaren alde egiteko; artista gay, lesbiana, bisexual eta transexualen adorea txalotzeko; erreferente anitzen beharra onartzeko, (Andrea Momoitiori irakurri diodan metaforari jarraituz) zinema heterosexualen ispilu baita. Hardyren erreakzio ozpina ikusita, badirudi hau guztia ez duela ulertu, ezta homofobiaren mamua astindu ere. Tira, Hardy, ez estutu, aurkituko ditugu zu baino ispilu ederragoak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Eguneraketa berriak daude