Uretan hondoratzen ez den metala asmatu dute

New Yorkeko Eskola Politeknikoa

New Yorkeko eskola politeknikoko eta Deep Springs enpresako ikerlariek oinarri metalikoa duen konposatua sortu dute. Material berriak magnesiozko oinarria du, eta hartan txertaturik ditu siliziozko esfera hutsak.

Material horren dentsitatea 0,92 g/zm3koa da, urarena baino txikiagoa, eta beraz ez da elementu horretan hondoratzen. Gainera, siliziozko esferei esker, suhiltzaileen ur-mangeretatik atera ohi den urarena baino 100 aldiz presio handiagoa jasan dezake puskatu aurretik.

Material berriak erabilpen ugari izan ditzake ontzigintzan, automobilgintzan eta industria militarrean, ibilgailuen blindatze sistema arintzeko. Izan ere, AEBetako armada proiektuaren finantzazioan parte hartzen ari da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Material berriak
2022-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Afektuen ekologia

Eraikin bat gorputz bat bezala irudikatzea datsegit. Instalakuntza-hoditeriak zainak bailiran, zutabeak eta habeak hezurdura gisa, fatxada, azal-zuntza bat. Eta eraikinaren arima eta bizi-taupadak pertsonek eragiten dute, espazioa erabiltzen eta zaintzen duten... [+]


2019-06-30 | Edu Zelaieta Anta
Guru gehiegi

Zorionekoak gu: erabilgarri jarri dute 5G-a. Hango eta hemengo adituek azaldu diguten moduan, telefoniaren bosgarren belaunaldiak sarearen hobekuntza nabarmena ekarriko du. Ez omen da nolanahiko aldaketa izango. Izan ere, dagoeneko zenbait lekutan irakurri duzunez, iraultza... [+]


Bere burua istant batean osatzeko gai den materiala

Michiganeko Unibertsitateko (AEB) eta NASAko ikerlariek sateliteetan eta abioietan agertzen diren zuloak estaltzeko gai den materiala sortu dute.     

Material berria erretxina tankerakoa da, eta sandwich bat bezala kokatzen da, hau da, bi geruzaren artean... [+]


Ur azpian bustiko ez den materialaren bila

Euri urak bustitzen ez duen gainazalen inguruko berria aipatu izan dugu sail honetan. Oraingoan, are zailagoa dirudien zerbait aipatuko dugu: ur azpian ere lehor mantentzen den materiala.     

Northwestern Unibertsitateko (AEB) Neelesh A. Patankar ingeniariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude