argia.eus
INPRIMATU
Uretan hondoratzen ez den metala asmatu dute
Joxerra Aizpurua Sarasola 2015eko maiatzaren 26a
New Yorkeko Eskola Politeknikoa

New Yorkeko eskola politeknikoko eta Deep Springs enpresako ikerlariek oinarri metalikoa duen konposatua sortu dute. Material berriak magnesiozko oinarria du, eta hartan txertaturik ditu siliziozko esfera hutsak.

Material horren dentsitatea 0,92 g/zm3koa da, urarena baino txikiagoa, eta beraz ez da elementu horretan hondoratzen. Gainera, siliziozko esferei esker, suhiltzaileen ur-mangeretatik atera ohi den urarena baino 100 aldiz presio handiagoa jasan dezake puskatu aurretik.

Material berriak erabilpen ugari izan ditzake ontzigintzan, automobilgintzan eta industria militarrean, ibilgailuen blindatze sistema arintzeko. Izan ere, AEBetako armada proiektuaren finantzazioan parte hartzen ari da.