Ausardia eta musika ezagutza

  • CABEZAFUEGO :: Camina conmigo

    Folk records / Happy place records, 2014

Iñigo Garces Cabezafuego-ri buruz liburu bat idatzi daiteke eta baita comic erraldoi bat ere. Iruindarra ipurterre hutsa da, nekaezina eta sortzaile gisa ez dauka parekorik, musika sortzen, hitz errepikaezinak idazten zein aurrera ateratzen dituen proiektuei irudimena eta umorea borborka gehitzen.

Oso gazte hasi zen hardcoretik haragoko bidea egin zuen Half Foot Outside taldean. Handik gutxira, ia muturrera, Los Bichos iparra zuen Jugos Lixiviados taldean zenbait instrumentu apurtuko zituen, nahita ziur. 90eko hamarkada erdian, baina, goitizena jarri zion orrazkera ezagun bihurtu zen Euskal Herriko rockzaleen artean, Mermaid taldearekin stonerrari eta psikodeliari (eta gerora estilo eta eskola zaharreko rock gogorrari) bidea zabaltzen. Taldea utzi zutenean gutako asko umezurtz utzi gintuzten.

Gerora, pop-rockerantz egindako hurbilketa ezohikoak etorri ziren: Royal Canal proiektu eder zein ausarta eta Black Lagun bizarroagoa. Eta ia aldi berean plazaz plaza aritu zen Bizardunak zein Atom Rhumba talde entzutetsuetan; batzuetan serio eta besteetan etengabeko trufa barrenean, egoeraren eta taldearen arabera.

Hori guztia gutxi balitz, orain dela pare bat urte bakarka emanaldiak egiten hasi zen gitarra alboan, Cabezafuego izenpean. Grazia bazuen, ikaragarria, baina kantuak biluziegiak ziren niretzat. Baina orain gutxi, biolin-jotzaile eta bateria batek lagunduta zuzenean berriro deskubritu dut, eta abestiei gorputz handiagoa gehitu die.

Orain hirukote gisa aritzen bada ere, honako diskoa grabatzeko hurbileko lagun asko batu ditu inguruan, eta ez edonolakoak: Joseba Irazoki, Felix Bluff, Nacho Beltran… Eta aitortu behar dut emaitzak onerako harritu nauela. Egia da aspaldian Cabezafuegorekiko aurreiritziak alde batera utzi behar direla, eta ildo berean onartu behar da azalean ematen duen etorri handiko mutila baino askoz harago doala, alegia kantuak sortzerakoan oso ausarta dela.

Lan honek badu folkik, rockik eta bestelakorik, baina pop-rocka da nagusi. Modu oso gardenean batzuetan, baina horren guztiaren azpian irudimen eta ñabardura handiekin. Resaca de un bohemio eta Camina conmigo, esaterako, hit-ak dira, hitzek kantatzen dituzten egiengatik, eta batez ere, melodia itsaskorren erruz. Nostalgia kutsua darie kantuei eta baita gustu zein musika ezagutza erabatekoa. Bada Josetxo Ezponda inspirazio duen Bichos-en gisako zingira kutsuko kanturik, baina psikodelia finena eta surfaren dotorezia ere erraz antzematen dira. Eta esango nuke Arthur Lee Love ere estudioan ezkutatuta egon zela grabazioko asteburuan. Baina diskoak perla asko ditu, norberak aurkitu beharrekoak, eta ez ditut guztiak azalera ekarriko. Nahiz eta, lehen aipatu bezala, sartu aurretik aurreiritziak kanpoan utzi behar diren.

A, eta biniloen karpetak Cabezafuegok berak eskuz eginak dira, barruko kantuen pareko mimoz eginak.

 


Azkenak
2024-09-24 | ARGIA
Libanon “ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadak

Asteartean Beirut hiriburua bonbardatu du Israelek, aurreko egunetan erasoak nagusiki herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ostean. “Ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadako burua Herzi Halevik. Gerra “eskualde osora” zabaltzeko... [+]


NBEko Batzar Orokorrak gehiengo zabalez agindu dio Israeli okupazioa amaitzeko urtebeteko epean

181 estatu kideetatik 124k babestu dute neurria, eta hamalauk soilik bozkatu dute kontra. Ez da erabaki loteslea, eta ez da espero honen ondorioz Israelek jarrera aldatzerik.


2024-09-24 | Mikel Aramendi
Mintegi akademiko batek astindu ote dezake potentzien geoestrategia?

Tximeleta efektua deituaren bertsio eguneratua ematen du: unibertsitate-mintegi arrunt eta ziztrin samarra baino asko gehiago ez lirudikeenak belarri guztiak tentetu arazi ditu Asia Ekialdean, bereziki Japonian. Baita gugandik gertuago ere.


2024-09-24 | ARGIA
6.000 emakume ari dira prostituzioan Hego Euskal Herrian, gehienak hegoamerikarrak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 5.158 emakume eta Nafarroan 817 ari dira prostituzioan, orotara 5.975, Espainiako Gobernuaren Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritzak emandako datuen arabera. Espainiako Estatuan, 18 urtetik gorako emakumeen  %0,56 ari da prostituzioarekin... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita

Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik... [+]


2024-09-24 | Gedar
Foruzainei ere emango dizkiete taser pistolak

Araudi-aldaketa bat egitean, Foruzaingoan taser pistolak modu progresiboan hedatzea espero da: oraingoz, 150 ematea aurreikusi dute. Beste polizia-indar batzuetan ere ari dira arma hori zabaltzen, tartean, Nafarroako hamaika udaltzaingotan eta Guardia Zibilean.


Ehunka sare komunitarioa martxan da Bilbon

Larunbatean aurkeztu dute Ehunka San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako sare komunitarioa, hiru auzoetako bizi baldintzak hobetzearen alde lanean dabiltzan eragileek osatua.


Palestinarekin elkartasunean manifestaziora deitu dute urriaren 5ean Iruñean

Su etenaren aldeko kolektiboek, osasun langileek, suhiltzaileek, kirolariek…bat egin dute Golem zinemetatik irtengo den protestaren deialdian. Duela urtebete gogortu zen sarraskia salatu eta 76 urtez luzatu den Palestinarren borrokari elkartasuna adierazteko manifestazioa... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


2024-09-24 | Euskal Irratiak
Bost urte euskara hutsezko lehen haurtzaindegia sortu zela Baxe Nafarroan

Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.


Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko eskatu diote guraso taldeek Jaurlaritzari

Ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izan daitezen araudia sortzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari hainbat guraso taldek, gutun bidez eta sinadura bilketa abiatuta. Gaur gaurkoz, eskola bakoitzaren bizkar dago erabakia: mugikorra onartu ala ez eta zein baldintzatan... [+]


Eguneraketa berriak daude