Diru laguntzen inguruko eztabaidaz

Onartu behar dut, Gasteizko alkateak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI delakoa) hobetzeko planteatu dituen baieztapenekin ados nago. Hau da, iruzurrari aurre egin behar zaio eta ahal den neurrian gutxienekora ekarri. Inefizientziei –egon badaude– aurre egiteko erreformak egin behar dira. Sistema hobetzeko eztabaida sustatu behar da. Ados nago.

Beraz, eztabaida hemen bukatu beharko litzateke eta nire artikulua ere. Ordea, argudio horiek aitzakiak baino ez dira nire ustez, arazoa eta eztabaida pizte horren helburua beste testuinguru batean kokatzen baitira. Benetan, lehen aipatutako ideiak balira gakoa, eztabaida ez zen komunikabideen bidez plazaratuko eta are gutxiago sinadura bilketa baten proposamena egingo. Eztabaidagunea teknikoa eta politikoa da, hortaz, Gasteizko alkateak eztabaida-mahai tekniko eta instituzio-artekoa proposatu beharko luke. Egia esan, ez dakit sinadura bilketa baten bidez eta eztabaida taberna-kalean kokaturik nola egingo diogun aurre prestazio ekonomiko horretan ematen diren inefizientziei. Era berean, joko garbitik nahiko urrun dago Eusko Legebiltzarrean ordezkagarritasuna duen alderdi bat izatea Herri Ekimen Legegilea bultzatzen duen erakundea, bereziki tresna hori herritarrek alderdietatik at legegilean parte hartzeko pentsatuta dagoenean.

Argi dago zein den zurrunbilo guzti horren helburua: alderdi guztiek erabaki ahal izatea zein den euren aldarrikapen politikoen ardatza eta justifikazio morala. Dena den, neurtu dezatela euren proposamenekin zein den bultzatu nahi duten eredua eta eman daitezkeen emaitzak eta ondorioak.

Euskal Autonomi Erkidegoak gizarte bazterketari aurre egiteko duen sistema Estatuko hoberena da –zalantzarik gabe– eta Europako eredu garatuenekin konparatu daiteke. Horri esker gure pobrezia tasak beste erkidegoetan baino baxuagoak dira. Hauteskunde estrategiarengatik sistema zalantzan jartzeak merezi al du? Oso arriskutsua da sistema bera deslegitimatzea eta hori da hain zuzen ere zabaldu den mezua.

Orain arte gainontzeko alderdi nagusi guztiek tentuz jokatu dute,  argi erakutsi dute ez daudela prest PPren musikarekin dantza egiteko, elkarkidetzaren eta kohesioaren aldeko apustu nabaria egin aldera. Poztekoa eta zoriontzeko jarrera da eurena. Horrekin batera, susmoa dut PPk ez duela ondo neurtu bere estrategia eta bere kontra bihurtu daitekeela eztabaida hau. Udal hauteskundeetan ikusi beharko nire pitoniso-momentua.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude