Katastrofismo ekonomikoa eta independentzia

Eskoziako herritarrek erabaki ahal izan dute eta Erresuma Batuari lotuta jarraitzea bozkatu dute. Madrilek kontsulta eragozteko mehatxua egin arren, Kataluniaren erabakia ere noizbait iritsiko da, baita Euskal Herriarena ere. Gobernuen, nazioarteko erakundeen, banku eta enpresa handien eta euren terminal mediatikoen jarrera ikusita, ondorio batzuk atera litezke bai Eskozia eta bai Kataluniaren kasuentzat. Ondorio berak balioko luke Euskal Herriarentzat.

Hain zuzen, gobernuek, NDF gisako erakundeek, konpainia handiek eta euren hedabideek independentziaren kontra erabilitako argudioa izan da katastrofe ekonomiko bat gertatuko dela. Artileria astuna jaurti dute, manipulatzeko lotsarik gabe, herritarren sabeletan eta eguneroko bizitzan eragina izango duela esateko, independentziaren kontra bozkatu zezaten. Argudio katastrofistok bota dituzte: independentzia lortuz gero herrialdea isolatuta geratuko da; ekonomiak ezingo luke iraun; banku eta enpresa handiek herrialdea utziko dute; bizi-kalitate okerragoa izango dute; pentsioak ezin izango dira mantendu; Europar Batasunak (EB) ez ditu beste estatu batetik bereizitako estatu berriak onartuko; “batuta indartsuago, toleranteago eta irudimen gehiagokoak izango gara bananduta baino” (The Economist-en); eta abar. Baina kontraesan asko daude. Hala, Eskoziaren kasuan adibidez, EBk herrialde honen aberastasuna galdu nahi izango luke klubetik kanpo utzita? Arrantza erreserben %20, balizko energia berriztagarrien %25, eta petrolioaren %60 daukate eskoziarrek.

Egoera honek guztiak erakusten duena da, funtsean, gobernu, erakunde, enpresa eta hedabide horiek beldurra diotela demokraziari. Ez dago ezer samurrago eta demokratikoagorik herritarrei beren etorkizunaz erabakitzen uztea baino. Katastrofismo ekonomiko eta sozialik gabe. Manipulazio eta mehatxurik gabe. Askatasun osoz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2014ko irailaren 28a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude