La Verna, espeleologia denen eskura

  • Espeleologoek atzeman zuten leizean argindarra ekoizteko parada ikusi zuen EDF Frantziako energia enpresa publikoak behinola. Mendian bidea egin eta tunel bat zulatu zuten, baina xedea bertan behera gelditu zen, SHEM enpresa pribatuak zentrala egin arte. EDFk garai batean ireki bidetik pasatzen dira gaur egun bisitariak munduko leize handienetarikoan sartzeko. Santa Grazitik bi ordu eta erdiko ibilbidea eginez iristen da La Vernara.

Gaur egun La Vernara sartzen denak eskala begi-bistan du, leizeko xoko guztietan ezarriak diren 1,80 metro goratasuneko manikiei esker. Halere, La Vernaren tamaina ezin da esplikatu datuekin, harrigarria da.
Gaur egun La Vernara sartzen denak eskala begi-bistan du, leizeko xoko guztietan ezarriak diren 1,80 metro goratasuneko manikiei esker. Halere, La Vernaren tamaina ezin da esplikatu datuekin, harrigarria da.

La Verna leizea, eta San Martiko amildegia oro har, espeleologoek dute hobekien ezagutzen. La Verna bera ez litzateke publiko zabalean ezagutuko lur azpiko hainbat espediziori esker ez balitz. Leize erraldoia atzeman aitzin, 1952an, Marcel Loubens espeleologoak bizitza galdu zuen harako bidean. Eta ez zen bakarra izan. Gaur egun, autobusean edo autoan ere iritsi daiteke sarrerara, bi ordu eta erdiko ibilaldia oinez egin nahi ez bada, edo egin ezin bada. Gunea ezinduei ere egokitua baitzaie. 660 metroko tunela zeharkaturik bisitatu daiteke, kaskoa buruan baina lasai-lasai, munduko leizerik handienetako bat.

Sei Notre-Dame sartzeko adina

194 metro goratasun, 240 metro zabalera, haren handitasunaz ohartzeko aipatu ohi da Pariseko sei Notre-Dame katedral sartzen ahal liratekeela leizean. Gaur egun bertaratzen denak eskala begi-bistan du, leizeko xoko guztietan ezarriak diren 1,80 metroko goratasuneko manikiei esker. Halere, La Vernaren tamaina ezin da esplikatu datuekin. Harrigarria da. Globo gidatu bat puztu eta hegan jartzeraino –2003an–. Handitasunaz gain, leizea noiz eta nola sortu zen, Pirinioak sortu aitzineko arroken presentzia... lur azpiko gela erraldoiak badu interesa.

Interes pribatua ere bai. SHEM enpresa frantsesak La Vernako ur jauziaren indarra baliatuz argindarra ekoizten du bertan, eta gela guztia argiztatzeko baliatzen dute, besteak beste. 2.000 bat etxetara ere iristen da argindarra bertatik. Zentral elektrikoa egitearen ideia EDF enpresa publikoarena izan zen hasieran. Hain zuzen, EDFk zuen, helburu horrekin, mendian gaindi bidea ireki leizearen sarreraraino, baita harrian tunela zulatu ere. Xedea bertan behera utzi eta zentrala enpresa pribatuak egin zuen azkenean. Bidea eta tunela bisitariek baliatzen dituzte egun.

La Verna bisitatzeko manera desberdinak badira, erosoenetik kirolarienera. Oren bateko bisitan, tunela zeharkatu eta bazter batean dauden terrazetatik gela osoa ikus daiteke. Oren bat edo biko bisitetan aldiz, talde handiak joan daitezke, 30 pertsona arte, leizearen isiltasunak duen magia desagerraraziz gehienean. Argibideak ere, espeleologoen abenturetatik leizearen formazioraino, zale-zale egiten dira, datu andana bat asimilatzea eragotzirik. Beste formulak ere proposatzen dituzte Santa Graziko harrera gunean. Eta prezioak, araberakoak: ordu bateko bisita hamazazpi eurotan, bi ordukoa 27 eurotan eta abentura deitzen dutena, hots esplorazioa, 230 eurotik aitzina bosteko talde batentzat, nahi den denboraren arabera.

Informazioa

www.laverna.fr webgunean


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoa
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Ertzaintzak herritar bati Irunen egindako erasoak haserrea eragin du

Ostiral goizean sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikus daiteke nola pertsona bat eztabaidan ari den udaltzain eta ertzain talde batekin. Une batean, ertzainetako batek zartako indartsu batekin lurrera bota du, eta ondoren, lurrean utzita joan dira. Bideoa Irungo San Migel... [+]


Eguneraketa berriak daude