Kapitalismoaren soldata-politika

Inguratzen gaituen kapitalismo basatienaren adibide diren Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Banku Zentralak, Europako Batzordeak eta Espainiako CEOE patronalak, langileei soldatak murriztea eskatu dute azken egunotan. Euren arabera, lehiakortasuna handituko da, baita enplegua ere. Lotsagarria eta eskandalagarria da soldata milioidunak dituztenek soldata-politika hori inposatu nahi izatea. Hain justu, Europan soldaten arteko desberdintasun handiena duten estatuen buru da Espainia. Krisiak ezberdintasun hori handitu baino ez du egin: 2008a baino lehen aberatsenen %20ak pobreenen %20ak baino 5,3 bider gehiago irabazi zuen. 2011n datu hori 7,5 bider izatera igo da.

Diferentzia handitzen ari da CCOO eta UGT gisako sindikatuei esker, 2012an soldaten moderazioa hitzartu baitzuten Espainiako Estatuan. Datu ofizialak kontraesankorrak dira: soldaten murrizketak ez du enplegurik sortu. Hala, enpresa handiek soldatak izoztu zituzten 2013an, baina enplegua deuseztatu zuten (163.000 lanpostu gutxiago). Inposatu diguten soldata-politika kapitalistak ez du enplegua sortzea helburu, etekin handiena lan kostu txikienarekin lortzea baizik. Dena den, politika horrek jasanezinezko egoerara eraman dezake, kapitalismoak bere produkzioa saldu beharra baitauka, produzitzen eta etekinak pilatzen segitzeko. Zeinek kontsumituko ditu bere produktuak, herritarrek dirurik ez badute eta langabezia gorantz badoa? Lanaren Nazioarteko Erakundeak mundu mailako hitzarmena eskatu du soldaten jaitsiera eragozteko, hazkunderik ezin baita izan doikuntza politikak eta soldaten murrizketak abian jarrita. Kapitalismoak ordea, egungo soldata-politika muturrera eramango du. Langileen eta herritarren erasoaldi gogor batekin baino ez du atzera egingo, etekinak arriskuan ikusten dituenean, alegia.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude