Orratzak


2014ko otsailaren 16an

Diferentea baina ez bakarra, Espainia, abortatzeko eskubideari trabak ezartzen. AEBetan, Polonian, Suitzan... ere oztopoak hazten. Irlandan, hobekuntza ñimiñoa sartu dute abortua debekatzen duen legean, neska bat septizemiaz hil ondoan. EBn sexu eta ugalketarako eskubideak bermatu nahi zituen Edite Estrelaren txostena egotzi du berrikitan Estrasburgoko Parlamentuak, eskumenak estatu bakoitzaren esku utziz.

Aurrerapenak ere egiten dira. Frantziako Estatuan, engoitik, abortua egin ahal izateko ez da beharrezkoa larritasun egoeraz hel egitea. Haatik, bertako feministek badakite lortu direnak oso erraz galtzen direla eta, hori gabe ere,  oraingo egoera ez dela bikaina. Planning familial-ek gogorarazi du leku zenbaitetan konplikatua izan daitekeela abortatzea zentroen eskasiagatik, gainera haietarik batzuk ixten ari direla azken denbora hauetan, Italian legez. Emazteen eskubideen aldeko kolektiboak (Collectif national pour les droits des femmes), Espainian pentsa ezina zen atzerapausoa deitoratzearekin batera, ohartarazi du Frantzia ere ez dela holako arriskuetatik kanpo, homosexualen ezkontzen aurkako manifestazioetan ageri diren indar atzerakoiak indartsuak baitira. 

Baiki. Azken aste hauetan eskola publikoari eraso zaizkie “genero teoria” erakusten duelakoan. Manifestazio jendetsuak egiten dituzte, besteak beste abortuaren aurkako bat Parisen, zenbaitek arrosarioa eskuan zutela –Antsoaingo klinika aurrean bezala– eta hantxe zen Baionako apezpikua, holakoetan aditua: iazko azaroan ere Washingtonen ageri zen, txapela jantzita, abortuak egiten dituen zentro baten aurrean otoitzen, For life mugimenduko kideekin.

Hala ere, ez da esana Gallardonek bere legea erraz esportatuko duela. Frantziako Gobernuaren bozeramaileak, Vallaud-Belkacem andereak, berehala adierazi zion gaitzespena, eta gero elkarren segidan etorri dira ihardukitzeak, Espainiako emazteentzako elkartasun mezuak: urtarrilean manifestazioak Marseillan, Okzitaniako Tolosan, Bordelen eta Nantes-en; otsailaren 1ean Europako hiriburu askotan, Parisen eta beste hogeita hamar bat hiritan. Pankartetan galtzorratzak ageri dira berriz, etxeko abortu klandestinoetako tresna septizemikoak, eta haien azpian idatzia: “Sekula ez gehiago holakorik!” Ba, arrosario-aleak ereinda galtzorratzak hozitzen badira, birziklatu beharko da antzinako slogan zaharra: “Aparteu els vostres rosaris dels nostres ovaris”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


2024-05-05 | Diana Franco
Teknologia
Nora begiratu?

Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]


Eguneraketa berriak daude