Hamazazpi urte geroago

LOTHIAN ROAD kale zentrikoa da Edinburgon, han bizi izan nintzen hiru hilabetez 1996aren amaieran. Gure etxeko egongelatik hiri-buruzagiaren gaztelu zaharra tente eta arro ikusten zen; eta sarri, bandera britainiarra ere bai, guztiaren zaindari. Hego hemisferioko bost anglofonorekin bizi nintzen, Zelanda Berriko bikote Grant eta Shara,  gelakide australiar Scott eta Tom, eta Helen neska hegoafrikarra. Eta haiekin euskaldun bat. Txisteetan bezala, erabateko normaltasunez.

Hiru hilabete ez da asko eta, gainera, ikasle giroan eta mundu osoko atzerritarrekin, ba ezin esan eskoziarrekin harreman sakon handiegirik izan nuenik. Baina apur bat bai eta, adibidez, Jabier kuadrillakoaren etxeko nagusi Margaretek Eskoziako bandera eta ikurrinarekin apaintzen zituen gure afariak. Bai, ikasle partyetan batzuetan ateratzen ziren batzuk, haiek ez zirela brithisak, eskoziarrak baizik. A ze borrokaldi izan zuten behin hori zioen Nick eskoziarrak eta Sevillako gazte batek. Baina oro har, nonahi entzun eta begiratu, niretzat ere ikusi eta entzuten nuen ia guztiak zerikusi handia zuen brithis horrekin.

Bistan da hizkuntzari eta honen inguruan eratzen den kultura eta ikusmolde osoari begiratzen niela nik batez ere, bestelako izaera eta desberdintasunei ez niola asko erreparatu. Eskoziaz eta SNPri buruz nahikotxo irakurrita joan banintzen ere, haien independentziak eta gureak zerikusi gutxi zutela pentsatzen nuen. Oso gertu sentitzen nituen, baina edozein kasutan ere, gu independentistagoak ginela. Nekez pentsa nezakeen orduan 17 urte geroago haiek independentziaren atarian egon zitezkeela eta gu…

EZ GAUDE oraindik 2014an, baina Independentziarako Liburu Zuriaren aurkezpenarekin, azken txanpari heldu dio SNPren Gobernu eskoziarrak. Inkestek oraingoz unionistei ematen diete abantaila, baina gorantza ei doaz independentistak. Helduko ote?

Batek daki, eta ez lortzea etsigarria izan badaiteke ere, ez da garrantzitsuena. Funtsezkoena, erreferenduma egiteko eskubidea baita, britainiar gobernuak eta eskoziarrak elkarrekin negoziatu duten prozesua. Ez baitago eskubideetan oinarritzen ez den hauteskunde prozesurik. Hori da Eskoziako ikasgaia, lehenago Quebecekoa izan zen bezala. Herritarrek hala nahi badute, estatuek topatu behar dituztela bideak haien nahiak bideratzeko, demokraziaren ardatza ez baita legea, herritarren borondatea baizik.

Orain mundu osoak, eta bereziki Europak, ikusi ahalko du Eskoziak egin dezakeela bere erreferenduma lasaitasun osoz, adostasunez eta bakean, eta Espainian Kataluniak ez. Espainian, Aznar gobernuburu ohiaren ustez, Alex Salmond eta Artur Mas modukoak espetxean sartu behar direla entzungo dute. Legea ere egin zela horretarako, Ibarretxe lehendakaria espetxean sartzeko, eta PSOEk Jose Luis Rodriguez Zapateroren garaian lege hori desegin ez balu, Masek hanka bat espetxean lukeela esaten duen gisan erreferenduma deituko balu.

Ikusiko dugu zer egiten duen bere oinordeko Mariano Rajoyk abenduan Kataluniak erreferenduma egitea eskatzen dionean. Lehen erantzuna badakigu: ez. Eta gero Kataluniako Gobernuak erreferenduma deitzen badu? Zuzenean bederen ez du deituko, hori ere iragarria du Artur Masek, eta orduan, zurrumurruen arabera beti ere, katalanek erabaki beharko dute, edo maiatzeko Europako hauteskundeak baliatuko dituzten  edo irailaren 14rako deituko dituzten herritarrak.

Eta euskaldunak? Independentistok pozik Eskozia eta Kataluniakoari so eta unionistak estu Espainiak Katalunian eman dezakeen irudiarekin. Baina lasai, Tonia Etxarrik El Correon (2013-11-27) dioen bezala, haien historiak eta gureak desberdinak dira. Euskal soberanismoa independentzia eta historiarena gainditzen hasten denean, unionismoak lehen lerrora dakar historia. Bere baitan goxo egoteko Trantsizioan eratutako Espainia batu eta bakar honek ez dauka ezer eskaintzeko. Hori da unionismoaren ahulgunerik handiena, eta independentismoaren abantaila esanguratsuena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


Eguneraketa berriak daude