"Ehiza ez da debekatu behar, arrazionalizatu baizik"

Itsas Enara ornitologia elkarteko kide Hector Gonzalezen arabera,
Itsas Enara ornitologia elkarteko kide Hector Gonzalezen arabera, "ehiztariena presio talde indartsua da eta horregatik geldirik daude negoziazioak Gipuzkoako Diputazioarekin. Bozka asko daude jokoan".

2012ko apirilean, ehiza debekualdien foru agindua argitaratu baino lehen, Itsas Enarak eta beste hamabost ornitologia, natura eta ekologia elkartek 35 orrialdeko dokumentua aurkeztu zioten Gipuzkoako Diputazioari, ehizaren kudeaketari buruzko hainbat proposamen biltzen zituena. Laburrean, dozena erdi eskaera egin zituzten: oilagorraren ehiza denboraldia urtarrilaren 31n amaitzea, gainerako hegaztien kasuan bezala –gaur egun otsailaren 16an ixten da–, oilagorren ehizaldian astean atseden egun bat edo bi jartzea, ehiza egunaren irekiera ordu erdi atzeratzea, hotz olatuen protokoloa zorrotz aplikatzea, basa faunaren aurkako delituen aurrean Diputazioa eta Ingurumen Fiskaltza elkarlanean aritzea, eta ehizaren aholku batzordean elkarte kontserbazionisten ordezkari batek parte hartzea. Gonzalezek dioenez, 2012-13 denboraldiko foru aginduak ez zuen eskaera bakarra aintzat hartu, ezta aurtengoak ere.

Ehiztariek lobby indartsua osatzen dutela esan zenidan elkarrizketa lotzeko hots egin nizunean.

Hala da, beste arrazoi batzuen artean horregatik daude geldirik negoziazioak Gipuzkoako Diputazioarekin. Bozka asko daude jokoan. Lehen EAJ zegoen agintean eta orain Bildu. Gauzak desberdinak izan beharko liratekeela pentsa daiteke, baina Bilduren barruan hainbat alderdi dago eta… Ehiztariena, oro har, presio talde indartsua da, botere ekonomiko handia duena. Diru asko mugitzen duen negozioa da: armagintza industria, ehiza-barrutien kudeaketa, postuen enkanteak…

Ehizaren kudeaketa Ingurumen Sailak hartzea eskatu duzue.

Gaur egun Iñigo Mendiola buru duen Basa Animalien eta Landareen Zerbitzuak kudeatzen –eta laguntzen– du ehiza. Mendietako eta Natura Inguruneko bulegoaren parte da zerbitzu hori, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren barruan. Ehizaren kudeaketa sail horren barruan sartzeak interes gatazka sortzen du: zur industriaren eta ehiztarien interesak nagusi izan dira, naturaren kalterako. Ingurumen Sailaren esku balego, basa-fauna zorrotzago babestuko litzatekeela uste dugu.

Lurraldeko ehiza-batzordea dago.

Kontsultarako organoa da. Diputazioak, ehiza federazioak eta Aranzadi elkarteak osatzen dute. Oilategi berean jabea eta azeria sartu dituzte. Ehiza debekualdia argitaratu aurretik elkartzen dira. Gehienetan ehiztarien desioei egiten die men Diputazioak. Agian ez die kontrapasa baimenduko, baina oilagorraren ehizaldia luzatuko dute. Aranzadi entzule hutsa da, ez du presiorik egiten, zientzia elkartea baita, ez kontserbazionista. Noizbait eskatu izan du ahotsa guri emateko, baina ez diote jaramonik egin.

Zuk ez duzu ehiza debekatzeko eskatzen.

Kontserbazionisten artean korronte desberdinak daude. Nire ustez ehiza ez da debekatu behar, arrazionalizatu baizik. Esaterako, basurde eta orkatz uxaldiak arriskutsuak dira, ez soilik ehiztarientzat, baita mendizale eta txirrindularientzat ere. Segurtasun-eremua hobeto markatu beharko litzateke, ehiztari batzuek uste baitute mendia eurena dela. Iaz 1.000 basurde ehizatu ziren Bizkaian. 4.000 tiro botako ziren gutxi gorabehera; bada zerbait. [2012-13an 950 orkatz hil zituzten Gipuzkoan; eta 930 basurde, aurreko urtean baino 200 gehiago].

Beharrezkoa al da hainbeste basurde akabatzea?

Gizakia basoa abandonatzen ari da, eta gainera basurde eta orkatzek ez dute harraparirik inguruan. Foru Aldundiak otsoak jazarri zituen, jarduera ekonomikoak (Idiazabal Latxa) eskatzen zuelako ardiak mendian libre ibiltzea. Etengabe esku hartutako natura ez da natura. Animaliek kalterik egin ez dezaten kontrolatzeko bide bakarra ehiztariak baldin badira, ekosistema zuzen ez dagoenaren seinale. Ez naiz esaten ari ehiztariek uxaldiak egin behar ez dituztenik, baina orekaren biziraupenerako bermatzaile izendatzea… Zenbat orkatz eta basurde dago Gipuzkoan eta zenbat hiltzen dituzte? Diputazioak erantzun beharko lituzke halako galderak. Ehiztariek ez dute gaitasun teknikorik erantzuteko. Orkatz eta basurde kopuruaren arazoa da oraindik ez duela herrialdeak onartzen duen muga gainditu. Horregatik doa gorantz. Herrialdeak onartzen dituen mugak ez datoz bat gizakiek jarritakoekin.

Oilagorraren ehizari dagokionez, atseden egunak jarri beharko liratekeela diozue.

Basoan gorde ohi da oilagorra, egunero leku berean hartuko du atseden, eta ehizatzeko aukerak handitu egiten dira. Astean bi atseden egun emanda –oilagorra ehizatzeko debekua jarrita– arnas pixka bat emango genioke [Bizkaian, ostiraletan ezin daiteke oilagorrik ehizatu]. Oilagorrei ehiza-postuetatik tiro egitea debekaturik dago. Hala ere, egunaren hasieran erdi-ilun dagoenez, basoan sartu aurretik ehiztari batzuek tiro egiten diete. Azaroaren 30era arte goizeko 7:30etik aurrera ehiza daiteke, eta abenduaren 1etik 8etatik aurrera. Ordu erdi atzeratzea proposatzen dugu.

Jatetxeek ezin dute oilagorrik saldu, ehiztari furtiboei hegoak mozteko. Askotan, ordea, kartatik kanpo eskaintzen dute. Niri usapala eskaini zidaten Gipuzkoako jatetxe batean duela gutxi, eta hura ere ezin da komertzializatu. Bestalde, badira baserritarrak soroan dabiltzanak aitzurra esku batean eta eskopeta bestean, egunsenti zein ilunabarrean, oilagorrak azaldu zain. Badut ezagun bat, guardak ikustean arma letxuga artean ezkutatzen duena…


ASTEKARIA
2013ko urriaren 20a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Eguneraketa berriak daude