Bilduma izatera iritsi ez zen bildumakia

Pau Barceló

Euskal Erria, Salvador Espriu

Itzultzailea: Juan San Martin

Egan, 1967

Hilaren hamarrean beteko zituen Salvador Espriuk ehun urte artean bizirik balego. Narratzailea, antzerkigilea, baina batez ere poeta, are Kataluniako poeta nazionala. Ospakizunetan dugu aberri ttikia: Espriu urtea 2013.a, suziri-girlandak dira nagusi, idazleari, idazlearen obrari eginiko gorazarreak. Estaturik gabe baina nazio izanik jokatzearen abantailak.

Gurera, poeta izan da esklusiboki ekarria. Jose Antonio Loidik poema bat, 1965. Koldo Izagirrek eta Gerardo Markuletak gerora, garaikideago. Baina Juan San Martin izan da Espriu gehien euskaratu duena. Haren bi lan garrantzitsu, Sinerako liburua (66) eta Zezen larrua (83-86). San Martinek itzulitako beste lantxo batek, ordea, jartzen du makinaria guztia martxan.

Egan aldizkaria, 1967ko alea. Bertan, hiru poema: “Illargia”, “Karlos Ospetsuaren illobia”, “Aizea”, Espriuk idatziak –lehen-azkenaren tituluak orijinalean euskaraz–, San Martinek itzuliak. Dena hortxe geratuko zen, oso ondo, hiru poematxo, Espriuk hainbeste maite omen zuen Euskal Herriari eskeiniak, hartuko ez bazenitu 68ko obra osoak, aukeratuko ez bazenu Poesia liburukia, irekiko ez bazenu Zatikiak, bertsetak, intentzioak, matizak izeneko atalean. Hara, lau poema, País Basc epigrafepean: “Ilargi”, “La tomba de Carles el Noble”, “Aizea”, gehi 67-08-06ko data daraman “Biar”. Saski-naski bat da atal hori, enkarguz idatziriko poema sortak dira gehienak, baina badira bildumakiak. Euskal Herriari itxuraz idatzi nahi izan zion bildumaren ernamuin horren gisakoak. Bilduma idatzi nahi zuela ez dago zehatz inon jasoa, baina gauza jakina da inork eskatu gabe idatzi zituela poemok. Logikatik badu: 58an adierazi zuen “kolektibitatearen zikloa” hasteko asmoa, poesia zibikoago bat, bertsoen diskurtsibitatea, salaketa bokazioa, herriaren errealitate politikoaren presentzia identifikagarria. 60ko La pell de brau-k erakusten dizkigu ezaugarriak: transizio liburua dugu, Sinerako mitotik –aberri ttikia eta mundu galdua– Sepharadenera –iberiar penintsulari hala esaten zioten diasporako judutarrek–. Adituek diote: hasten da konbinatzen heriotzaren eta giza kondizioaren gaineko hausnarketa lirikoa, Espainia frankistaren gaineko kritika irmoarekin. Eta gero dago Euskal Herriarekiko Espriuren miresmena. Lehendakariari idatzi zion 83an: esku abil eta jakitunetan zegoela Euskadiren kausa gorena, bere sentitzen zuena.

Obra osoen ondorengo edizioetan, guztira sei dira Euskal Herriari eskeinitako poemak: aurrekoei gehitu behar dizkiegu “Gau” (69) eta “Abesti bioztun bat naiz” (70). Eta onena: antza, oraindik geratzen da ineditoren bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


Babesten gaituen itsasoa

Oihane Jakaren poema liburua ireki eta eskaintza bi aurkituko ditugu. Aitari bata, seme-alabei bestea. Aipagarria da, topatuko ditugun poemekin lotura zuzena baitute.

Liburuaren egiturak hiru atal ditu: Hamaika urte, Hamaika hilabete eta Hamaika egun. Hamaika zenbakia asko... [+]


2024-05-07 | Estitxu Eizagirre
Ziburuko Liburu eta Disko Azokak aurten Daniel Landart omenduko du

Ziburuko Baltsan elkartean aurkeztu dute antolatzaileek euskara hutseko liburu eta disko azokaren 5. edizioa. 41 argitaletxe izango dira bertan (inoizko gehienak), 120 metro erakusmahai beteko dituzte denen artean (inoizko gehienak) euskarazko irakurgai eta musikarekin eta... [+]


Eguneraketa berriak daude