Frantzian 29 urte preso daramatzan Parot libanotarra

  • Giza eskubideen aldeko eta ezkerreko hainbat talde eta elkartek deituta, martxoaren 16an manifestazioa egin zuten Baionako presondegiaren murruen inguruetan. Frantziak azken 29 urteotan preso daukan Georges Ibrahim Abdallah militante libanoarra askatzea eskatu zuten.

1999tik baldintzapeko askatasunean behar luke Abdallah militante libanoarrak.

Parisko auzitegi antiterroristak 1987an bizi osorako espetxealdira kondenatu zuen Abdallahk segurtasuneko epea 1999an osatu zuen, eta geroztik baldintzapeko askatasunean irteteko eskubidea badu. Hala ere, agintariek behin eta berriro ukatu diote kaleratzea, azken aldiotan Rachida Dati ministroa zenean indarrean jarritako legediaren aitzakian. Espainian famatu egindako Parot doktrinarekin gertatutakoen antza badu, hein batean, Abdallahrekin jazotzen ari denak.

Libanoko iparraldean jaio zen Georges Ibrahim Abdallah 1951n, familia kristau batean. Oso gazterik sartu zen Palestinaren Askapenerako Fronte Popularrean (FPLP frantses sigletan). 1982an Israelek Libano inbaditu zuen, eta “Bakea Galilean” operazioak eragin zituen 25.000 heriotza, 45.000 zauritu, Beirut suntsitzea, Sabra eta Xatila errefuxiatu kanpamenduetako sarraskiak, eta abar. Palestina eta Libanoko gerrillariek mundu osora zabaldu nahi izan zuten erantzuna. Frantziaren kasuan, Libanoko Indar Armatu Iraultzaileek (FARL frantsesez) bi hilketa oso berezi egin zituzten: Charles Ray AEBek Frantziako enbaxadan zeukaten arduradun militarra eta Yakov Barsimantov Israelgo zerbitzu sekretuen –Mossad delakoaren– Frantziako arduraduna. Bitxikeria argigarri modura, 2012ko urtarrilean Abdallah askatzea eskatu zuen bera arrastatu zutenean DST zerbitzu sekretuetako buru zen Yves Bonnet orain diputatuak.

Abdallahren izenak Frantziako jendeei urte hartan Parisen gertatutako atentatuak dakarzkie burura. 1984an arrastatu zuten polizia frantsesek, atxilo aldi luze bezain polemikoa abiatuz. Baionako manifestaldirako deialdia egiten dutenen agirian irakurri daiteke Abdallahren arrastatze eta kondena loturik daudela zerbitzu sekretu frantsesen manipulazioekin. Haren abokatu Jacques Vergèsek, berriz, aspaldi salatu zuen AEBetako Gobernuaren presioz daukatela oraindik espetxean.

 


Azkenak
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


2024-05-14 | Hala Bedi
Kutxi kaleko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


Nafarroan egunean sexu-transmisioko hiru infekzio detektatzen dira

Iaz 1.343 infekzio erregistratu ziren, duela zazpi urteko zifrak laukoiztu dira. Adituen arabera "arriskuaren pertzepzioa galtzen ari da" eta hartara prebentzio neurri gutxiago hartzen dira.


Eguneraketa berriak daude