Manu Marañon

Komunikatzea ez da magia, gimnasia baizik

  • “Airearen kalitateak zure arnasketan eragiten du. Zure komunikazioaren kalitateak zure bizitzan”.

Sustrai Colina
2012ko azaroak 18
Manu Marañon, aste honetako pertsonaia
Manu Marañon, aste honetako pertsonaiaDani Blanco

20 urte eman dituzu EHNE sindikatuan lanean. Erraz esaten da.

Zuzenbidean lizentziatua banaiz ere, nire benetako unibertsitatea EHNE izan da. 25 urterekin hasi nintzen, herrialde mailako sindikatuak zirenak Euskal Herri mailako batean gorpuzteko ahaleginean. Horrek eman zidan Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldea ezagutzeko aukera, eta egun dudan Euskal Herriaren ezagutza zabala EHNEri zor diot. Oso momentu berezi eta korapilatsuak bizitzea egokitu zitzaidan. Espainia Europar Batasunean sartzea erronka izugarria izan zen guretzat. Bistakoa zen aldaketa ekonomiko eta politikoa zetorrela, baina orduan Europa existitzen bazen, nekazal politika bat zegoelako zen. Orain politika komunak beste arlo batzuetara zabaldu dira, baina ez da ahaztu behar nekazaritzatik eraiki dela Europa. Guretzat oso prozesu konplikatua zen, aberatsa bezain gogorra, konturatzen ginelako oso baldintza kaskarretan sartu ginela Europan, nekazariak Espainia sistema demokratiko horretan kokatu eta onartzeko trukeko txanponak baizik ez zirela. Horiek horrela, izugarri ikasi dut baserritarrengandik. Motibazio handiko jende fin, langile, jator eta umilarekin egin dut topo, eta oso harro nago Euskal Herri mailako mugimendua bertebratu genuelako. Orain dela hamar urte utzi nuen, eta handik hona, EHNEren baitan krisi batzuk egon eta ikusgarritasuna falta bazaio ere, etorkizunean euskal nekazal sindikalgintza oso aberatsa izango delakoan nago.   

Ikusgarritasuna lortzea: hori da elkarte, sindikatu, mugimendu eta komunikazio aholkulari askoren obsesioa.

Bi arazo daude. Bat izan daiteke komunikatu ahal izateko gauzak egin egin behar direla, eta geldirik dagoenak, proiekturik aurkezten ez duenak, edo ezer interesgarririk sortzen ez duenak, komunikabideetara jo arren ez duela arrakasta handirik izango. Hor bakoitzak pentsatu behar du zer egiten duen ondo eta zer txarto. Alferrik da besteei erruak egoztea ez badugu gure erantzukizuna hartzen. Beste arazoa, gizarte zibileko mugimendu sozial askori gertatzen zaiena da: oso lehengai ona daukate, baina ez dute produktua ondo saltzen. Funtsezkoa da lanari ekitea, proiektuak garatzea, mezu argia izatea, baina baserritar bati, fruta eta barazki onak izateak ez dio baserritik bizi ahal izatea bermatzen. Bizi nahi badu saldu egin behar du. Nire irudipena da herri mugimenduek oso lan ona egiten dutela, baina saltzerako orduan, gutxitan borobiltzen dutela jokaldia. Bitartean, enpresa munduko jendea, politika mundukoa, nolabait esateko botere esferetan dabilena, egundoko ahalegina egiten ari da trebakuntza soziala jasotzeko. Jabetu dira mundua aldatu dela. Badakite orain arteko bertikalitatea bukatzear dagoela eta geroz eta horizontalagoak izan beharko dutela harreman sozial eta ekonomiko askoz konplikatuagoen aurrean. Pena da mugimendu sozialak ez konturatzea.

Mugimendu, talde eta elkarteak ez ezik, pertsonok ere komunikazioaren alanbrean bizi gara.

Komunikatzeko beharra ez da arazo bat, aukera bat baizik. Komunikatzea gure esku dagoen aukera da. Askotan jendeak pentsatzen du komunikatzeko jaio egin behar dela, berezko dohain baten jabe izan. Ez da hala. Jakina da denok ez dauzkagula baliabide berdinak eta ahalegin bera eginda batzuek lehen mailan jokatuko dutela eta besteek hirugarrenean, baina komunikatzea ez da magia, gimnasia baizik. Horrek ondo komunikatzea denon eskura dagoela esan nahi du, beste gauza asko bezala trebakuntza eskatzen duela, eta trebakuntza horri esker autonomia handiagoa, ziurtasuna, malgutasuna eta izugarrizko autokonfiantza irabaziko ditugula. Horrek balioko digu jendearekin harremana izateko, jende aurrean hitz egiteko, negoziatzeko, talde bat zuzentzeko, iniziatiba bat lideratzeko... Hori guztia da komunikazioa, eta hori guztia ikasi, landu eta entrenatu daiteke. Gainera, kontua ez da denok lehen mailan jokatzea, bakoitzak jokatu behar duen mailan gustura jokatu ahal izatea baizik.

Ahozko komunikazioa hain premiazkoa izanik, zergatik ez da gehiago lantzen ikastetxeetan?

Irakaskuntza anglosaxoiarekin konparatuta gure hezkuntza arautuan oso gutxi lantzen den trebakuntza da. Hegoaldean nola ikasi dugu? Irakurriz eta irakasleari entzunda, ez hitz eginez, eta gauzak zer diren, ikasteko era eraginkorrena hitz eginez ikastea da. Ikaslea dakiena azaltzen jartzen baduzu ikasketa prozesua borobilduta geratzen da. Hori gutxi ez, eta txikitatik hitz egiten trebatuz gero, akabo jendaurreko beldur eszeniko kritiko hori! Baina ez, hemen isilik egotea hobea dela uste dugu, aho itxian ez dela eulirik sartzen, eta jakina, kasualitatez hitz egitea egokitzen zaigunean blokeatzen gaituzten kirio eta sentsazio eskasei egin behar diegu aurre. Harrigarria da, orain 100 urteko ebakuntza-gela bat gaur egungo batekin konparatuta ez daukate zerikusirik, eta ez dago arazorik Amerikako Estatu Batuetako ikerketen emaitzak hemengo jakintzan txertatzeko. Orain 100 urteko sukaldeak eta gaur egungoak ere erabat desberdinak dira, baina aldaketak aldaketa, nik ikasi nuen ikasgelak eta gaur egungoek antz handia daukate. Horregatik diot, ahozkotasuna txertatu eta ahoz ikastea dela irakaskuntzaren erronka handiena.

Nola egiten zaio aurre jende aurrean hitz egin beharrak dakarren beldur eszeniko horri?

Sakoneko arazo horri detaile txikiekin egiten zaio aurre. Oso garrantzitsua da hitz egin baino ordu bi lehenago ur asko edatea, eztarria ondo hidratatzea, horrek oreka ematen duelako hitzaldi garaiko eztarri lehorraren aurkako ur trago sistematikoen aurrean. Bestalde, toki ezezagun batean hitz egin behar baduzu, joan zaitez ordubete lehenago. Partida etxean jokatu nahi baduzu tokiarekin familiarizatu behar duzu, zure burua eta publikoa kokatu, eta espazioaren jabe izan. Azkenik, oso garrantzitsua da ahozko muskulua ondo berotzea lehen unetik argi eta garbi berba egiten hasteko. Trikimailuak trikimailu, sinesmen arazoa da. Jendeak badaki hitz egiten, formalidaderik gabeko espazio pribatuetan egoki moldatzen da, baina jendaurrean aritu behar duela esatean ez dakiela adieraziko dizu. Sekulako dibortzioa dago bakoitzaren sentsazioen eta errealitatearen artean. Praktika bat grabatu eta jendeak bere burua ikusten duenean, harrituta geratzen da, gehien-gehienek uste baino hobeto egiten dute. Nire lana jendearen konfiantza, autoestimua eta sinesmena piztea da, ez jaungoikoak direla pentsa dezaten, euren maila eman dezaten baizik. Horixe da hobetzeko tresnak bereganatzeko lehen pausoa. Gertatzen dena da, herri honetan, ez daukagula ohiturarik jendeari ongi egiten dituen gauzak onartu eta aitortzeko, eta hitzaldi bat bukatu orduko hasten garela akatsei buruz eztabaidatzen.

Aitorpen bat: hitzaldi batera lagungarri bisualik gabe agertzen denari arraro begiratzen zaio. Ez al da PowerPoint-a erabiltzea PowerPointa ondo erabiltzea baino garrantzitsuagoa bihurtu?

Egia da hitzaldi zorrotz batean egoki txertatutako lagungarri bisual on batek balio erantsia eman diezaiokeela aurkezleari. Baliteke jendea informazio gehiagorekin geratzea edo arlo emozionalari atea irekitzea. Gertatzen dena da ez dagoela PowerPointa erabiltzen ez duen profesionalik, eta gehien-gehienetan, txarto erabilita daude. Askotan testua jartzeko erabiltzen dira, eta ez dago aldi berean testua irakurriko eta aurkezlea entzungo duenik. Noiz ulertuko  dugu hitzaldi guztiek ez dutela lagungarri bisualik behar eta PowerPoint eskas batek ponentzia on bat izorratu dezakeela? Pozoia dosian dago. Ni tematuta nago testuz beteriko PowerPointak ezinbestekotzat dauzkaten profesionalei eurena diapositibamendua eta tortura audiobisuala dela ulertarazten. Hitzaldiari lagungarria zaiona baizik ez da jarri behar, oso irudi eta testu gutxirekin. Pentsa, aditu estatubatuar batek dio ez direla sekula sei hitz baino gehiago jarri behar transparentzia batean.

Transparentziaz ari garela, zer iruditzen zaizu politikarien komunikazio maila?

Ahalegina egiten ari dira beraien komunikazioa eraginkorra izan dadin. Saiatzen dira errekurtso ezberdinak egoki erabiltzen: eskuak, keinuak, mugimenduak, ahotsa... Mezua igortzerakoan, inguruan dauzkaten aholkulari eta estrategei esker, nahiko ondo zaintzen dute parafernalia hori. Kontua da komunikazioa ez dela hori bakarrik, eta komunikazio ekintza ororen atzean galdera inplizituak daude. Koherenteak ote dira? Sinesgarriak? Esaten dutena eta egiten dutena bat ote datoz? Zer gertatzen da hitzen eta jarreraren artean kontraesana badago? Eta aurrekoan hartutako konpromisoak ez badituzte bete? Politikan hedabideetan ondo zaindu beharrekoak baloreak dira, bakoitzaren ezaugarriak. Komunikatzen duena pertsona bat da, eta pertsona horrek izan dezake sekulako komunikatzeko gaitasuna, izugarrizko gorputz espresioa, eszenaratze bikaina, baina zer egin dezake jadanik engainatu nauelako ez badiot sinesten? Horregatik, nago, politikariak arlo teknikoan asko saiatzen direla eta aurrerapauso itzelak eman dituztela, baina sinesgarritasunean erantzun gabeko galdera handiak dauzkatela. Ez da kasualitatea gizarteak errezeloz hartzea.

Kasualitatea da mitinetan trebe eta eztabaidetan kamuts ibiltzea?

Politikariak egunero agertzen dira komunikabideen aurrean, eta erraztasun gehiago edo gutxiagorekin, denak saiatzen dira titularrak eta zeresana ematen. Dena den, nahiko produktu lataratuak izaten dira, ondo lotuak, plastikozkoak ia. Horrek freskotasuna, naturaltasuna eta sinesgarritasuna kentzen die. Dena borobiltzeko perfekzio nahiak kalte egiten dio politikariari. Gainera, eztabaidatzen, legebiltzarrean galderak erantzuten, edo tertulietan entzuten ditugunean, nabarmena da askoz maila eskasagoa dutela. Alabaina, horri konponbidea jarri beharrean, hori saihestu eta estaltzeko joera dago. Esaterako, orain urte batzuk pentsaezina zatekeen galderarik gabeko prentsaurreko bat, baina eguneroko ogia da orain. Detaile horiek askoz gehiago zaindu eta landu behar lirateke, eboluzioa politikaren sinesgarritasunaren kaltetan eman baita.

Eta zer diostazu eguna joan eguna etorri geroz eta motzagoa dirudien kirolarien komunikatzeko gaitasunaz?

Gizartearen erreferenteak izanik, izugarria da hizkuntzentzat, eta zer esanik ez hizkuntza txikientzat, kirolariek duten rola. Hor dago Guardiolak munduan zeharreko prentsa-aretoetan katalanez hitz eginez katalanari eman dion katxea. Horrek sekulako eragina dauka gizartean zein hezkuntzan. Hemen alderantziz da, euskarak oso presentzia murritza du kirolarien ahotan, eta euren mezuak sinpleak ez, sinplistak dira! “Irabaziz gero gorantz begira hasiko gara”, “3 puntuak lortzea da garrantzitsuena”, “gure helburua partidaz partida joatea da”... Ordu erdiko kirol albistegia entzun eta deprimitu egiten naiz! Horri gehitzen badiozu gehienen euskalkia “eta bueno” dela... Uste dut kirolariek oso tratu eta irudi txarra ematen diotela euskarari, eta hizkuntz normalizazioaren ikuspegitik oso serio heldu behar geniokeela gaiari euskararen presentzia handiagoa bermatuz. Lotsagarria da, penagarria. Gehienak hor esan beharrekoak esateko gai dira, baina ez dute lantzen, ez dira saiatzen, eta azkenean...

Lehentasun kontua ez ote den...

Guardiolak lortutakoa lortzeko lan asko egin du, Mourinhok berdin, eta mikro aurrean arraina uretan bezala mugitzen direnak lana beltz egin dutenak dira. Nik ez dut ulertzen egunero jendaurrean agertu behar duena desastre hutsa izatea berba egin behar duen bakoitzean. Ez dut ulertzen nolaz ez dioten behar besteko garrantzirik ematen, nolaz ez duten lehentasunetan sartzen. Beraien irudi eta produktua hobea izateko funtsezkoa da ondo komunikatzea. Baina hori ez da kirolean bakarrik gertatzen. Ez dut ulertzen zenbait jende, kolektibo edo elkarterengana trebakuntza eskainiz ahalegin berezia eginda zuzendu eta aukera ez aprobetxatzea. Baina gero, kontrapuntuan, jadanik oso formatua dagoen jendea, berez askoz behar-izan txikiagoa duena, askoz interes handiagoarekin nire hitz bakoitza zukutzen ikusten dut, eta neurri batean, gorputz txarra uzten dit dikotomia horrek. Nik herri mailako aldarriak zuzentzen dituzten jende, sindikatu, herri mugimendu eta elkarteekin egin nahi dut lan. Oso lan interesgarria egiten dute, landu gabeko diamanteak dauzkate esku artean, eta egundoko pena ematen dit diamante horiek gaizki saltzen ikusteak.

Nortasun agiria: Manu Marañon

1957ko abenduaren 6an jaio zen Diman. Deustuko Unibertsitatean zuzenbidean lizentziatua, 1983tik 2002ra EHNE sindikatuan egin zuen lan, eta 1994an egindako irrati eta telebistako komunikatzaileen masterrari esker, 2004tik hona komunikazio coach-a da, eta prestakuntza ikastaroak ematen ditu (www.komunikarte.org).

Azken hitza: "Aholkua"

“Jendeak negoziatzeko, konfrontatzeko, informazioa ondo bideratzeko, egoera zailei aurre egiteko edo adimen emozionala lantzeko formakuntza berezia aholkatzeko eskatzen didanean, hori asko kostatzen dela eta milaka euro balio duten ikastaro eta kurtsoak daudela erantzuten diet. Baina era berean, portaleko komunitateko presidente izateko gomendatzen diet. Existitzen diren master guztiak baino osoagoa izango da”.

Kanal honetan artxibatua: Komunikazioa

Komunikazioa kanaletik interesatuko zaizu...
Nafarroako Komiki Azokak zentsuratu duela salatu du H28 aldizkariak

Nafarroako Komiki Azokak H28 aldizkariko bi lan zentsuratu ditu, euskarazko komiki agerkariak publiko egin duenez.


Olinpiar Jokoetan hedabideek emandako hamar izenburu matxistenak

Eskubaloiko atezaina gizena dago, Chourraut ama da, Belmontek bikotekide olinpikoa dauka, ipurdi ederra dauka boleiboleko jokalariak. Horrelako gaiak jorratu dituzte Espainiako hedabide batzuek emakume kirolariez ari direla. Umorez, hamar izenburu onenak eskaini dizkigute Locas del coño blogean.


2016-08-23 | Kalea guztiona da
50x70: Zumaiako zentsuraren neurriak

Ez dakigu udal gobernu hau adierazpen askatasunari neurria hartu ezinda dabilen edo gu, herritar eta eragileak gabiltzan udal gobernu honen erabakiei neurria hartu ezinda.


'zgr Gndem' egunkari kurduko zutabegile bat espetxeratu dute

Egunkaria itxi ondorengo sarekadan atxilotu zuten Argitalpen Kontseiluko kide eta zutabegile Aslı Erdogan abuztuaren 16an, beste 24 kazetarirekin batera. Hiru egunez izan zuen Poliziak atxilo eta abuztuaren 19an espetxeratu dute.


2016-08-19 | Ibai Trebio
#DCLeaks filtrazioa: ARGIAko kolaboratzaileak George Sorosen zerrenda beltzean

Ibai Trebiño eta Asier Blas ARGIAko kolaboratzaileak George Soros milioidunak eskatutako zerrenda batean agertu dira berriki ezagutu den filtrazio baten arabera. Trebiñok egoeraren bere balorazioa egin du.


2016-08-19 | ARGIA
Aske geratu dira 'zgr Gndem' egunkari kurduko 22 kazetari

Abuztuaren 16ko sarekadan atxilotu zituzten Özgür Gündem egunkari kurduko 22 kazetari aske geratu dira ANF berri agentziak jakitera eman duenez.


Istanbulgo sarekadan atxilotutako 22 kazetarik elkartasun deia zabaldu dute

Abuztuaren 16an Özgür Gündem egunkarian Turkiako Poliziak egindako sarekadan atxilotutako 25 kazetarietatik 22 Istanbulgo epaitegietara lekualdatuko dituzte. Fiskalaren aurrean deklaratu beharko dute, “atxiloketan erresistentzia” leporatuta.


25 kazetari atxilotu eta 'zgr Gndem' egunkari kurdua itxi ditu Turkiak

Recep Tayyip Erdogan presidentea buru duen gobernuaren errepresioak ez du etenik Turkian. “PKKren propaganda zabaltzea” egotzita Özgür Gündem egunkari kurdua itxi du abuztuaren 16an, ANF News-ek argitaratu duenez. Poliziak egunkariaren bulegoa zigilatu du bertan zeuden kazetariak atxilotu ondoren. “Ez dugu etsiko” titulupean argitaratu da gaur egunkaria, errepresioak errepresio.


2016-08-02 | Lander Arbelaitz
Mozal Legearekin zigortu dituztela eta desobeditu egingo dutela jakinarazi dute 34 gaztek

Mozal Legea desobedituko dutela adierazi dute Gasteizko Legebiltzarrera kateatu ziren eta isunak jaso dituzten Ernaiko 34 gazteek. Euskal preso politiko eta iheslarien etxeratzea eskatzeko eraikinera kateatzeagatik 602 euroko isuna jarri diote bakoitzari, guztira 21.000. Prentsaurrekoan isunak hautsi dituzte.


2016-07-31 | Estitxu Eizagirre
Komikilariak jorran

IRRI BIHURRIZ heltzen diot toalla ertzetik tentatzen nauen komiki liburuari. Baratzea asko maite, bere fruituez gozatu baina praktikatzen ez dugunontzat propio egina dirudi. Zortzi marrazkilari kaletarrek iruditegi oso bat eta egungo gakoetan egindako umorea eman diote baratzeari. Porru eta aza artean ageri zaizkigu

...

Japonian badute ARGIAren berri

Sho HAGIO izena du ARGIAko harpidedun japoniarrak. Fukuoka probintzian bizi da, Tokiotik 1.000 kilometrora, eta han jasotzen du aldizkaria. Orain aste gutxi Karel Sterckx flamenkoari egin genion galdera bera bota diot emailez japoniarrari ere: nola eta noiz ikasi duzu euskaraz, eta nolatan zara ARGIAko

...

2016-07-31 | Aritz Galarraga
Ingrid Guardiola. Sareak ez du hil telebista izarra
"Eraginkortasun handia jarraitzen du izaten telebistak"

Zaila da Ingrid Guardiolak egiten duen guztia hitz gutxitan laburbiltzea. Irakasle, programatzaile, ekintzaile, horiek eta gehiago ere bada. Baina telebistaz hitz egitera gonbidatu dugu hemen, ez alferrik Miniput izenekoaren antolatzaile baita, kalitatezko telebistaren erakusketa izan nahi duen jaialdia.


2016-07-29 | Axier Lopez
"Herriko mural guztiak ezabatu nahi dituztela esan digu alkateak"

Kaleari ezarritako mugen eta debekuen gaia pil-pilean dago Euskal Herriko hainbat herritan. Horietako bat da Lekeitio. Emakumeen gorputzaren gaineko presioa salatzeko talde feministak hondartzan egindako murala ezabatu izanak piztu du polemika. Potxuak Martxan eta Kalia Danona Da taldeetako kide Jone Larrauri Frailerekin hitz egin dugu.


Turkiako gobernuak 130 komunikabide baino gehiago itxiarazi ditu

Fehtullah Güllen opositorearen aldeko jarrera izatea egotzita itxi dituzte. Hedabideetako kazetari eta zuzendari batzuk atxilo hartu, eta beste zenbait atxilotzeko agindu du Erdoganek.


2016-07-28 | Gaizka Izagirre
Udako 6 telesail onenak

Pantaila txikiaren arloan, udara beti izan da estreinaldi eskaseko garaia. Ez dut esango maila goreneko telesail mordoa estreinatzen denik, baina urteko top horren barruan sartuko diren izenak azaldu dira.


Erdoganek 42 kazetari atxilotzeko agindu du, estatu kolpearekin zerikusia dutelakoan

Fehtullah Güllen oposizioko buruarekin lotutako “inperio ekonomikoaren komunikazio adarrarentzat” lan egitea egozten diete hedabideetako langileei.


Santurtzi ARGIAren arkupe

Erretiroa hartu du Arkupe kioskoko jabe zaharrak eta testigua pasa dio Joxi gazteari. Ilusioz beterik hartu du lan berria. Santurtziko Mamariga auzoa, 2010eko uztaila. Sei urte dira Joxi Martin prentsa eta liburu saltzaile hasi zela, eta sei urte dira baita ere bere dendan ARGIA saltzeko aukera egin zuela. Zergatik ARGIA?

...

2016-07-22 | Estitxu Eizagirre
Mozal Legeari buruzko hitzaldia antolatu du Azkoitia Zutikek

Mozal Legearen mehatxua jasan ostean, gaia lantzeari ekingo dio 22an Azkoitia Zutikek. Eleak-Libreko Zigor Olabarriak hitzaldia emango du 19:00etan plazan.


2016-07-19 | Baleike
Urriaren 26an hasiko dira 'Game of Thrones' Zumaian grabatzen

Grabaketa Itzurunen izango da, sei egun iraungo du, baina bazpahiru asteko aurrelana egin behar dute eskenatokia prestatzeko. Ekoizpenean 400 bat langilek hartuko dute parte. Oier Korta alkateak jakinarazi duenez, abuztuan lan poltsa zabalduko da udaletxean.

ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude