Javier López Sánchez

"Mexikok hizkuntza dibertsitatea duela onartzen hasi dira mexikarrak"

  • Mexikoko Hizkuntza Indigenen Institutu Nazionaleko (INALI) zuzendaria da Javier López Sánchez (Oxchujk’, Chiapas, 1968). Bi urte daramatza karguan eta, duela gutxi, Euskal Herrian izan dugu, hizkuntza indigenen berri emanez. Euskarak badu beste ispilu bat non bere buruari begiratu.

Miel Anjel Elustondo
2012ko urriak 14
"Bilera egina dugu Google-koekin, bilatzailea hizkuntza indigenetan ere izan dadin".Zaldi Ero

Hamaika hizkuntz familia, 68 hizkuntza, 364 aldaera. Zazpiren bat milioi mexikarrek hizkuntza indigenen bat hitz egiten dute, milioi bat inguru elebakar dira hizkuntza indigenan. Beren hizkuntzan bizitzeko eskubidea dute, egiazko eskubidea da, ala paper errea?

Aldarrikapen juridikoa da, gauza guztien gainetik. Aldarrikapena 2001ean egin zen, gure konstituzioan ere jasoa dago. Herri indigenen hizkuntza eskubideen lege nagusia 2003an egin genuen. Oraintxe abiatu gara lanean.

Zein oztopo dituzue aldarrikapena gauzatzeko garaian?

Batera joan behar dute baliabideek eta gizarte kontzientziak. Kontzientzia, hala indigenena, nola indigena ez den jendearena. Izan ere, hizkuntza indigenak baliorik gabeko dialektotzat jo izan dira, eta beraz, Mexikoko gizartearen mentalitatea aldatu behar dugu, hizkuntza indigenak benetan hizkuntzatzat har ditzaten, nola ikusten duten espainola. Horretarako, kanpainak eta kanpainak egin beharra dago telebista eta gainerako hedabideetan, eta nahitaez, horretarako diruketa behar da. Eta ez dugu! Hala ere, ez gaude geldi.

Nondik hasi, nola jokatu, 68 hizkuntza indigena izanik Mexikon?

Lehendakaritzarako hauteskundeak izan zirenean, esaterako, 68 haietarik zortzi baino ezin izan genituen jarri telebistan, legeak lagundurik. Hiztun kopuru handiena duten hizkuntzetarik batzuk aukeratu genituen batean baina bestean, baita hiztun kopuru txikiena dutenen batzuk ere. Oreka lortzea zen helburu.

Hezkuntzan zein hizkuntza indigena baliatzen dira?

Denak, lekuan-lekuan. Hezkuntza Elebidun Kulturartekoa du izena abiarazi dugun egitasmoak. Hezkuntza herri indigenetara eramateko instantzian, metodologia egokiak asmatzeko lanean ari gara, irakasleekin batera, umeek beren hizkuntza indigenan ikas dezaten, espainola bigarren  hizkuntzatzat ikasiz. Horretan ari gara oraindik, hizkuntza indigenak irakasteko metodologia sortzen.

Hizkuntza indigenen idazkera normalizatzeko lanak ere zeuen gain hartu dituzue institutuan.

Hizkuntza guztiek idaztarauak izan ditzaten nahi dugu. Oraintxe, zortzi hizkuntza idazteko arauak finkatu ditugu. Herri indigenekin batera egiten dugu lan, aditu indigenak eta indigena ez direnak ondoan ditugula, baina hiztunek beraiek erabakitzen dute nola idatziko den beren hizkuntzan, adituen laguntzaz. Hamasei hizkuntzarekin ari gara lanean oraintxe. Beste urte eta erdi beharko dugu lan hau amaitzeko. Badago zer egin, beraz. Diru-baliabide bila ari gara, ikertzaile gehiago lanean ari daitezen, lana azkartzeko asmotan, idaztarauak hizkuntza guztietan finkatzeko, gainerakoan mantso ibiliko gara-eta.

Hizkuntza indigenaren gizarte prestigioaz bada zerbait.

“Hizkuntza txikiak” eta “hizkuntza handiak” bereizteko usteari kontra egin nahi diogu, finean, hizkuntza indigenak eta espainola berdin balora ditzan gizarteak. Hizkuntza indigenen erabilera bizitza publiko eta instituzionaleko arlo guztietara eraman nahi dugu, dela hedabideetan, osasun arloan, lanean, justizian, eta abar. Hasiberri gara horretan. Hauteskundeetan, esaterako, Yucatango maia hizkuntza erabili zen kanpainan, eta sinetsi gero, maiak ez ziren haserre! Beren hizkuntza entzun zuten telebistan, eta pozik ziren. Maia ez ziren batzuek ere gozatu zuten: “Yucatanera joan gabe ere, entzun dut maia hizkuntza. Bikaina!”. Prestigioa, alegia. Hizkuntza indigenak denda eta banketxeetan ere erabil daitezen da helburua, baina horretarako asko geratzen da oraindik. Internet, ziber-espazioa… Hori ere hor dago. Asko eta handi da egitekoa. Bilera ere egina dugu Google-koekin, bilatzailea hizkuntza indigenetan ere izan dadin. Ari gara.

Hizkuntza indigenak bizirik daude?

Denetarik dago. 364 hizkuntz aldaera direla esan dugu arestian, eta horietarik 64 desagertzeko arrisku gorrian daude, ez baitago hizkuntza horiek hitz egingo duen komunitaterik, hau da, hiztun bakan batzuk besterik ez dira geratzen, 100 hiztun baino gutxiago. Badira hizkuntza batzuk bi hiztun baino ez dituztenak, 15, 36 hiztun… Beste aldean, badira hizkuntza batzuk 1.500.000 hiztun dituztenak, naua hizkuntza, kasu; 800.000 hiztun baino gehiago ditu maia hizkuntzak; 500.000 dituzte zapoteco, misteco, maia tzeltal –nire hizkuntza– eta tzotzilek… 364 hizkuntza horiek denek ez dute berehalako batean galtzeko perilik, baina gutxi-asko denak daude mehatxupean, erabilera baldintza egokirik ez dute banketxeetan, hezkuntzan eta bestetan.

Institutuak berdin babesten ditu hizkuntza guztiak?

Ez, jakina ezetz. Hiztun kopuru txikiena dutenetan, hizkuntza dokumentatzen ari gara, grabazioak egiten batik bat, hizkuntzen soinua biltzeko. Hizkuntzaren biziberritzea ere oso gogoan dugu, helduek txikienei beren hizkuntzan hitz egiten erakuts diezaieten. Bizitasun handiena duten hizkuntzen kasuan, hizkuntzaren erabilera publikoa sustatzen ari gara, eztabaidak, literatura emanaldiak, material didaktikoak sortzea. Kasuaren arabera, beraz.

Zertan da hizkuntza komunitateen kontzientzia linguistikoa?

Hizkuntza zein den. Errolda Institutuarekin batera jardun dugu lanean berriki, haiek eratzen duten galdetegian kolaboratzeko. Besteak beste, hizkuntzaren gainean galdetu diogu jendeari. Bada, 2005eko erroldan, hamar, hamabi milioi ziren indigenak, edo bere burua indigenatzat jotzen zutenak, bederen. Gaur egun, erroldan ezarriak ditugun galderen ondorioz, hamasei milioi dira egoera horretan. Kontzientzia linguistikoaren lehen maila bat duzu. Besterik da hizkuntza hitz egitea… Gainera, zera lortu dugu, hizkuntza indigena ez zuela hitz egiten esaten zuen jendeak, orain aitortzea hitz egiten dakiela. Horixe gertatu zaigu Tabasco estatuan, hegoaldean, non azkeneko errolda baino lehen bi hiztun besterik ez zituen ayapanecoak, eta orain aldiz, hogeita bat lagunek jotzen duten bere burua ayapanecotzat, nahiz eta hizkuntza ez hitz egin.

Mexikoko populazio ez-indigenak nola hartzen ditu hizkuntza indigenak?

Diskriminazioaren Kontrako Kontseilu Nazionalak azterketa egina du mexikarren artean, herri indigenei buruz zer nolako pertzepzioa duten jakite aldera, eta dioenez, jendeak bestelako sentiberatasuna du gaur egun, lehen ez zuena. Hasteko, Mexikok hizkuntza dibertsitatea duela onartzen hasi dira. 2001ean, Mexikok bere burua herrialde kulturaniztun eta eleaniztuntzat jo zuen legez, konstituzioan. Horrek ekarri du mexikarrak ere aniztasun horretaz jabetzea eta, batzuetan, baita dibertsitatea onartzea ere.

Diskriminazioaren kontrako batzordea baldin bada, diskriminaziorik badela esan nahi du.

Ez da gauza orokorra, oraindik bada diskriminaziorik, bai, indigena direnen kontra, hizkuntza indigenen bat hitz egiten dutenen aitzi, baina zer edo zer aldatzen ari da, bai indigenetan, bai gizartean oro har. Kontzientzia areagotu beharra dago, hala ere.

Maia tzeltal da zure hizkuntza.

800.000 hiztun ziren lehen, Chiapasen. Orain, 1.200.000 gara. Gaur egun, gazte askok hizkuntza indigenan osatzen dituzte musika taldeak, eta pop, rock, reggae edo mariachi kantatu. Kontzientzia adibide dira, bere burua era jakin batera ezagutzeko modua. Joan deneko lehendakaritzarako hauteskundeetan, 132 izeneko mugimenduaren baitan, gazteek sare sozialak erabiltzera jo zuten, hizkuntza indigenak baliatuz. Kontzientzia ernetze bat gertatzen ari da, nola pertsona larrietan, hala gazteetan. INALI gazte indigenen biltzar nazionalak antolatzen ere ari da, beraiek eztabaida dezaten hizkuntzak hezkuntzan, justizian, lanean, genero berdintasunean, sare sozialetan, Interneten… duen garrantziaren inguruan. Gazte biltzar horiek antolatzen ditugu, gazteek beren hizkuntzaren erabileraz zer dioten jakin nahi dugulako, horren arabera erabakiak hartzeko. Gazteak oso inportante dira, bisagra-lana egiten dutelako haur txikien eta gurasoen artean. Guraso askok uko egin diote hizkuntza indigenari, “ez du balio erabiltzerik”, eta aldiz, gazteak bestela ari dira. “Gure hizkuntza inportantea da!”, diote.

Zu zeu Oxchujk herrikoa zara. Zertan da egoera han?

Utzidazu esaten Oxchujk gure herriaren izena dela, baina espainoldua. Hitz horrek, horrela esanik, ez du esanahirik, baina tzeltal hizkuntzan esaten badizut, Oxchujk’ (’ glotal hori eta guzti), “hiru korapiloren herria” esan nahi du. Hor bada historia, jakina, nola heldu ziren inbasore haiek, bertakoak aurkitu zituztela, arbolari lotu zituztela, hiru korapilo eginez…

Gaztelaniaz ondo ez egiteagatik eskolan zigortzen zintuzten.

Sei-zazpi urte nituela hasi nintzen espainola ikasten. Gure komunitatean tzeltal hitz egiten genuen, baina eskolan espainolez behar zenuen. Zigorrak kastillanotu gintuen. Gogoan dut zigor bat, neure azalean bizi nuena. Maisua bera tzeltal hiztuna genuen, geure talde etniko berekoa, baina guk espainolez ondo hitz egin behar genuela esaten zigun. Hitzak errepikarazten zizkigun eta, behin, ‘r’-a esaten ausartu nintzen. Bada, carro [gurdia] ordez, caro [garesti] esan nuen. Zigortu egin ninduen: erratza eskuan hartu, patiora irtenarazi ninduen, eskua gora erratza jasoarazi, eta eguzki galgatan, ehun aldiz carro errepikarazi zidan, ikas nezan. Nik ezin, ordea, ‘r’-a ez zelako nire hizkuntzaren alfabetoan ageri. Nire ahots-aparatuak ez zuen hura ezagutzen.

Zeuen hizkuntza bizirik zenuten, beraz, tzeltala.

Umetan, familian, komunitatean, elkarbizitzan, ibaian, soroan… hizkuntza indigena, tzeltala. Eskolan, espainola. Lehen Hezkuntzan tzeltala erabiltzen uzten ziguten, hein batean, baina Bigarren Hezkuntza orduko baztertu egin behar genuen, ondoko mailetara tzeltala hitz egin gabe heltzeko. Unibertsitatean, hizkuntza indigena guztiz bazterturik genuela heldu ginen. San Cristobal de las Casaseko gizartea oso diskriminatzailea da, arrazista, eta larrutik frogatu nuen. Eskolan, eta eskolatik kanpora. Indigenek eta ez indigenek, mestizoek ere bai tartean, iseka eta burla egiten ziguten, espainolez ondo ez ahoskatzeagatik, edo tzeltal sintaxia erabiltzeagatik hizketan ari nintzela. Uste dut berdin gertatu zela Euskal Herrian…

Bada liburu bat, Koldo Izagirrek orain bi urte egina, Autopsiarako frogak. Gaztelaniaz, edo tzeltalez!, balego, jakingo zenuke… Tzeltala bizirik dago Oxchujk’-en gaur egun?

Bizi-bizirik, baina egia da, era berean, haur askok, gazte askok, ez dutela tzeltal hitz egiten. Beste askok bai. Irakasle asko dira, ordea, hizkuntza berreskuratzeko lanean, eta udan bertan, esaterako, tzeltal ikastaroak antolatu zituzten. Hori Oxchujk’-en, nire jaioterrian.

Kanal honetan artxibatua: Mexiko

Mexiko kanaletik interesatuko zaizu...
2016-11-16 | Lumaltik Herriak
Nortzuk dira zapatistak?
MULTIMEDIA - erreportajea

Txiapaseko zapatisten eskolak EZLNren sorreraren arrazoiei eta beren balioei buruz egindako lana.


2016-11-02 | Lumaltik Herriak
Zapatismoaren ekarpenak borroka feministara
MULTIMEDIA - erreportajea

EZLN eta zapatismoaren borrokak feminismoarekin duen harremanaz. Bizilur elkartearekin batera egindako bideoa da eta Medeak, EHko Bilgune Feminista eta Munduko Emakumeak taldeko kideek parte hartu dute.


Gurutzne Etxeberria, euskara irakaslea
"Mexikon oso esker oneko jendea izan dut inguruan beti"

Amezketarra Mexiko DF-n euskara irakasle, unibertsitateetan eta euskal etxean. Baina ez da ikasle gaztearen urtebeteko pasadizoa, bertan errotu den emakumearen ibilia baizik.


Zapatistek emakume indigena bat proposatuko dute Mexikoko lehendakarigai

EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak antolaturiko V. Indigenen Kongresu Nazionalean 2018ko estatuko hauteskundeetan parte hartzeko asmoa azaldu dute. Hautagai independente bat aurkeztuko dute horretarako, emakumezkoa.


2016-10-21 | Axier Lopez
Argazki bilduma
"Patriarkatuarena da nahi dugun heriotza bakarra"

Hilaren hasieran 16 urteko Lucia Perez argentinarra bi gizonek bortxatu, torturatu eta hil izana izan da azken tanta, honezkero oso beteta dagoen matxismoaren biolentziaren edalontzian. Eta horri aurre egiteko kalera atera dira milaka emakume Argentinan, Mexikon, Txilen eta Hego Amerikako beste hainbat herritan; “Ni una menos” (ezta bat gutxiago ere) leloaren atzetik.


Bi urte Ayotzinapako desagerpenetatik: kasua argitzeko eskatu dute munduko zenbait hiritan

2014ko irailaren 26an eskola normalistako 43 ikasle desagertu ziren, poliziak atxilotu eta gero. Bertsio ofiziala arbuiatzen dutenek Mexikoko Estatuaren erantzukizuna salatzen dute.


Yoyes
Mitoak estalitako jardun intelektuala

30 urte pasa dira 1986ko irailaren 10ean ETAk Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes hil zuenetik eta geroztik asko idatzi da haren ibilbide politikoaz eta pertsonalaz; gutxiago akaso, eta zoritxarrez, haren jakin-min intelektualez. Idatzita utzi zituen egunerokoetan oinarrituta, bere irakurketetara hurbilduko gara.


Artea eta iraultza EZLNk antolaturiko CompArte festibalean, Txiapasen

Askapen Nazionalerako Armada Zapatistak (ENZL) Mexiko hegoaldeko San Cristobal herrian antolatu du CompArte festibala, uztailaren 23 eta 30 bitartean. Milatik gora artisten lanak egon dira ikusgai, 45 herrialdetatik etorriak. Artea, poesia eta musika uztartu dituzte.


Sulem Estrada, Mexikoko irakasle eta sindikalista
"Irakasleak beti izan dira indar sozial garrantzitsua Mexikon"

Ayotzinapako landa-eskolako 43 ikasle desagertu ziren 2014an, poliziarekin izandako liskar bortitzen ostean. Kapitulu berri bat bizi dute orain Mexikon: hezkuntza publikoaren alde Oaxaca eta Chiapasen egindako mobilizazioei, odolarekin erantzun die Gobernuak. 12 hildako guztira. Sulem Estrada Mexiko DF-ko irakasle, sindikalista eta militantearengana jo dugu.


Gutxienez zortzi irakasle hil ditu Mexikoko poliziak, hezkuntza erreformaren aurkako protestan

Agenteek tiro egin dute manifestariak sakabanatzeko, 45 lagun balaz zaurituz. 22 desagertu eta ehunka zauritu daude, Isabel Infantek Mexikotik adierazi duenez.


Mexikok duela 75 urte galdu zuen drogen gerra

1940an lau hilabete laburrez drogen ekoizpen eta kontsumoa aske izan ziren Mexikon, Lázaro Cárdenas lehendakari aurrerazaleak mediku eta adituen aholkuz hala erabakita. AEBak, ordea, drogen errepresioan murgiltzen ari ziren: yankien xantaiari ezin egin izan zien aurre Cárdenasek. Mexikoko gaurko kaosa aukera galdu haren umea da.


Mexikoko Ayotzinapako hilketen ikerketaren buruetako bat hilda azaldu da

Miguel Ángel Jiménez Blanco tiroz hil dute Guerrero probintziako Xaltianguis herrian. Jimenez Blanco Unión de Pueblos y Organizaciones del Estado de Guerreroko (UPOEG) taldearen polizi herritarraren parte zen.


Estatu krimenak salatzeagatik bost persona hil dituzte Mexikon

Mexikoko Hiritik gertu bost pertsona hilik aurkitu dituzte. Tartean Ruben Espinosa kazetari eta argazkilaria, eta Nadia Vera antropologoa. Uztailaren 31an aurkitu zituzten Colonia Narvarten – Mexiko Hiritik gertu – eta denek tortura zantzuak zituzten.


Hezkuntza
Montessori eredua eskola publikoan integratzeko lanean

XX. mende hasieran Maria Montessori hezitzaile italiarrak sortu zuen eredu pedagogikoari buruzko masterra bukatzear da Estitxu Elgorriaga lesakarra. Haur Hezkuntzako irakasle hau Mexikon izan da hilabetez, han gertutik ezagutu ditu aspalditik Montessori ereduan oinarritzen diren hiru ikastetxe, eta ikasitakoa bere gelan ari da lantzen, iazko maiatzetik.


2015-06-09 | Goiena
15 urte zapatisten alde Eskoriatzan

Txiapasen Aldeko Taldeak, Esko Zap %100 amets haziak lelopean, egitarau zabala prestatu du aste zapatistarako.


TTIP eta osasuna: Mexikon gertatuak irakatsi diguna

Europar Batasunaren eta AEBen arteko merkataritza araurik gabe utziz liberalizatu nahi duen TTIP itunak AEBen eta Mexikoren arteko TLCAN edo NAFTAn dauka aurrekaria. Nekazaritza birrintzeaz gain, elikaduraren banaketa korporazioen esku utziz jendearen jateko ohiturak aldatu ditu eta osasun arazo larriak epidemia bilakatu.


2015-03-15 | Joxerra Aizpurua
Itzalaldi analogikoak kutsadura larria eragin dezake Mexikon

2015eko abenduaren 31n telebista seinalea aldatuko da Mexikon, egungo seinale analogikoa digital bihurtuko baita.

Aldaketa horrekin batera, Mexikoko Gobernuak telebista digital bana jarriko du hamalau milioi etxebizitzatan. Ekimen interesgarri horrek ifrentzua du, ordea: zer egingo dute ordezkatuko diren hamalau milioi

...

2015-02-04 | Estitxu Eizagirre
Emakume indigenek uko egiten al diete beren eskubideei euren herria defendatzeagatik?

Sylvia Marcos-ek “Más allá del feminismo. Caminos por andar” liburua aurkeztu du Mexikon. 20 urte bete dituen mugimendu zapatistan emakumeek eginiko lorpenez eta feminismoa deskolonizatu beharraz dihardu.


2015-01-14 | Malen Aldalur
Mexikoko alkate ohi bat atxilotu dute 43 ikasleren desagerpenaren harira

José Luis Abarca Igualako (Mexiko) alkate ohia atxilotu dute joan den urteko irailean bahitu zituzten 43 ikasleen kasuarekin lotuta.

ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude