Literatura

Urrezko Biblioteka digitalaren alde

  • Elkar argitaletxeak iazko azaroan Urrezko Biblioteka saila jarri zuen martxan, 1990eko hamarkadatik Literatura Unibertsala bilduman publikatutako liburu deskatalogatuak berriz ere merkaturatzeko. Jarraian kontatuko duguna joan den mendeko argitalpen politikaren historiatxo bat da.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2012ko apirilaren 22a

Literatura Unibertsala bildumako liburuak zergatik dauden deskatalogatuta esplikatzea tokatzen da aurrena. Durangoko Azokan jakin nuen duela urte bi edo, Ibaizabalen standera hurbildu nintzenean, sailean argitaratutako titulu baten xerka –editorial horrek kaleratu zituen bildumako hasierako tituluak; gero Alberdania-Elkar tandemak hartu zuen lekukoa–. Ez zeukatela esan zidaten eta ez, preseski, publikatutako ale guztiak saldu zirelako. Antza, liburu horiek ez zeuden jada mundu honetan, gillotinatu egin zituzten, paper-ore bihurtu, biltegian urte luzez hautsa hartzen eduki ondoren. Ray Bradburyren Fahrenheit 451eko eszena bat etorri zitzaidan gogora –exageratzeko berezko ohitura daukat–. Baina pena hartu nuen, hori da egia, itzulpenak egiten hainbeste izerdi eman ondoren debaldeko lana izan zela pentsatuta.

Balio literario handikoak dira, baina ez bestseller izateko asmoz argitaratutako liburuak; atzerriko hizkuntzetatik euskarara ekarritako obra klasikoak gutxi saltzen dira eta Eusko Jaurlaritzak 1989an EIZIErekin sinatutako hitzarmena baino lehen, argitaletxeek mohikanotasunez publikatzen zituzten tankerako lanak, dirua galtzeko arriskuarekin, euren betebeharra zela pentsatuta. 1990eko hamarkadan aldatu zen kontua aipatu hitzarmenari esker eta gaurdaino 150 obra itzuli dira sailaren barruan.

Bestelako problemak sortu dira ordea, eta ez da txikiena izan, liburuak merkaturatzeko modu egokirik aurkitu ez izana. Aurreikusitako tiradak ere handi samarrak ziren, artikulua ilustratzen duen Edgar Allan Poeren Kontakizunaken lehen edizioan 2.000 ale atera ziren inprimategitik adibidez, nobedade arrunt baten bikoitza gutxi gorabehera. Eta saltzen ez. Eta biltegian pilatzen ari. Eta azkenerako, stock guztia suntsitu beharra.

Pentsa liteke beraz, Urrezko Biblioteka martxan jartzea pozteko moduko notizia dela, inongo dendetan aurki ezin zitezkeen obrak berriz ere irakurlearen esku jarriko direlako. Eta bada poztekoa, baina ez hainbeste; orain artekoa ikusita, leku berera iritsi eta berriz ipurdiz gora jausteko arriskua sumatzen baitut apustu horretan. Gainera, badaude alternatibak. Ez da txarrena Pentsamenduaren Klasikoak bildumarekin egindakoa: argitaratutako 130 tituluetatik ia denak www.ehu.es/ehg/klasikoak helbidean doan deskarga daitezke. Zentzu handiagoa ikusten diot horrelako zerbaiti, gutxi salduko direla jakinda paperean berriz argitaratzeari baino. Klaro, baina horretarako XXI. mendeko ikuspegia eduki behar. Badakizue, Internet eta gauza horiek.

PS: Literatura Unibertsala bildumako lan batzuk badaude sarean dagoeneko, www.armiarma.com/liburu-e helbidean, EPUB eta PDF formatuetan. http://ekarriak.armiarma.com helbidean berriz, bildumako 100 liburu inguru aurki daitezke HTML formatuan.


Azkenak
2016-05-29 | ARGIA
Babes eta ekimen berriak batu dira herri galdeketetara

Gure Esku Dago egitasmoaren baitan, euskal estatuari buruzko galdeketa egingo dute Barrikan, Lemoizen, Urdulizen eta Sopelan. Hala iragarri du Uribe Kostako elkarte sustatzaileak. Eskualdeko herri gehiagok parte hartu nahi badute, ateak irekita dituztela gaineratu dute. 2017ko apirilaren 2an egingo dute herri galdeketa.


2016-05-29 | Irati Elorrieta
Ekintzaile izan nahiari buruz

Irakurketa ekintza aktiboa omen da eta ez dut kontrakoa argudiatuko. Irakurtzea beste aktibitate mota batzuetarako traba ere izan daiteke ordea. Irakurtzeak xurrupatzen digun denbora, energia eta emozioak ez baititugu beste zerbaitetan ematen. Orain arte, ez dut ezertxo ere idatzi ahal izan errefuxiatuen krisia delakoaz, er

...

Rossano Ercolini, Zero Zabor Europako lehendakaria
"Zero Zabor errepublika zabal bat da, behetik gorako mugimendua: etorkizuna gurea da"

Goizean eskolan ari zen umeekin Capannorin, eguerdian hegazkina hartu Pisan, Loiun barrena gauerdian heldu, larunbatean Hernanin hitz egin errausketaren aurkako aktibistei, “zorionak zuri!” entzun (61 bete ditu) bazkaritan, igande goizez Zubieta eta Usurbil, bazkal ostean hegazkina eta astelehen goizean eskolan ariko da berriro.


2016-05-29 | Xabier Letona
Publikoki plazaratu da ezker abertzalearen zatiketa

Askatasunaren Bidean sortu da eta honekin ofizialki gauzatu da egiazkoa zen ezker abertzalearen barruko zatiketa politikoa. Horrek erakusten du Euskal Herria ez dela beste herrialde batzuetatik oso desberdina, hainbatetan pentsatu eta aldarrikatu izan den kontrara. Irlandan ere eman zen prozesu hori, aski giro gordinagoan g

...

2016-05-29 | Unai Brea
Oharkabean, hemen dugu TTIPen klona

Greenpeacek zabaldutako ezkutuko agiriei esker, badirudi AEBen eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko hitzarmenak (TTIP) lortu duela, azkenik, txoko bat iritzi publikoan, txoko txikia bada ere. Are arreta urriagoa bereganatzen ari da Kanadak eta Europak honezkero sinatuta –baina oraindik onartzeke– duten molde bereko akordioa: CETA. Datozen hilabeteotan hasiko da EBn berreste prozesua; haren aurkarien esanetan, dakartzan mehatxuak TTIPen berdin-berdinak dira.


2016-05-29 | Mikel Asurmendi
Jean-Michel Coscarat, Baigorriko auzapeza
“Herritarren harremanak aldatzen ari dira, euskara orain ez da politika afera"

Baigorri, 1958. Bi urte auzapeza dela, Aintzina Baigorri hautagaitzaren izenean. Ez dago ezein alderdi politikori atxikia. Sukaldaritza Eskolako irakaslea da Donibane Garazin. Baigorri –herria eta eskualdea– ezaguna da, eta aurten are gehiago ezagutzera eman da: errefuxiatuen krisia dela eta, etorkinak aterpetu ditu duintasunez. Postetxea zabalik atxiki du gartsu. Nafarroaren Eguna arrakastatsua izan da berriz ere. Etxauzia Jauregia erosi nahi dute Nafartarren Etxea antolatzeko:  “Proiektu hori erreusitzen badugu, Baigorrin zerbait handia abiatu dela erakutsiko dugu” , erran digu auzapezak. 


Lasarte-Oriaren berreuskalduntzea
Ederki izerdituta lortutako miraria

Lasarte-Orian euskararen bilakaera. Atzera begira, aurrera begiratzeko mahai-ingurua. Hizlariak, Mailu Arruti, Pello Sasiain eta Marga Iturriza, harro daude lortutakoaz. Atzera begira hasi eta irribarrea ateratzen zaie.
Biztanleen %80 inguruk euskararik ez zekien udalerriaz ari dira hizketan. Egun, gazteen %85 da euskaraz hitz egiteko gai. Iturrizak “miraria”ren bi giltza esaldi bakarrean bildu ditu:  trebetasun politikoak eta gaitasun teknikoak bat egin zuten.

ARGIAk Ttakun kultur elkartearekin batera antolatu zuen mahai-ingurua maiatzaren 12an, bi eragileek antolatutako Lasarte-Oria ikusteko beste betaurrekoak ekimenaren barruan.


Claude Vaillancourt, Attac-Quebec elkarteko presidentea
“Zerbitzuen pribatizazioari irekitzen dio bidea CETAk”

Badu hogei urte pasa merkataritza askeen aldeko akordioak izenpetzen dabilela Kanada, eta Vaillancourtek dioenez, herritarrek amore emanik, Ekonomia eta Merkataritza Hitzarmen Osoaren (CETA) aurkako mobilizazioa ez dabil azkar. Alta, ondorio konkretu latzak pairatzen dabiltza merkataritza logika horren ondorioz. CETAk ekarriko luke merkatu publikoek ateak konkurrentziari irekitzea. Hor du kaltearen itzala ikusten. Akordio horrek herrien eta herritarren botere galtzea dakar, multinazionalen onuran.

ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA