Konponbide iraultzailea Islandian

  • Krisialdi ekonomikoak kolpatutako  herrialdeen artean, Islandia izan da konponbide propioa, originala eta, beraz, iraultzailea topatu duen bakarra. Erreferendum bidez, erantzukizuna krisiaren benetako errudunei, bankuei egotzi diete eta bankuetako arduradunak atxilotu eta epaitu dituzte.

Islandia izan zen 2008an finantza krisia nozitzen lehena. Irudian NDFren kredituaren kontra islandiarrak protestan.
Islandia izan zen 2008an finantza krisia nozitzen lehena. Irudian NDFren kredituaren kontra islandiarrak protestan.NATO

Konponbide baten bila ari dira lanean azken urteetako finantza eta ekonomia krisiak kaltetutako herrialdeak. Gehienek krisiaren zama herritarren gainera bota dute, gizarte eskubideak murriztuta, eta finantza entitateak salbatu dituzte, krisiaren benetako errudunei diru publikoa injektatuta. Aitzitik, Islandiak, 320.000 biztanle inguru besterik ez dituen iparraldeko herrialde txikiak, konponbide iraultzailea aukeratu du: herritarrei, erreferendum bidez, bankuen porrota ordaintzeari ala ez ordaintzeari buruz galdetzea. Islandiarrek dagoeneko bi erreferendum egin dituzte, bata, 2009ko abenduan eta bestea, iragan apirilean, eta beren bankuen zorrak ordaindu nahi ez dituztela esan dute. Gainera, bankarien jarduera ikertzeko eskatu dute eta, behar izanez gero, baita bankariak espetxeratzeko ere. Eta Islandiako gobernuak, orain arte, herritarren nahia bete du. Islandiako banku nagusietako baten presidentea Londresen duen etxadian atxilotu zuten.


Islandia AEBetako krisiaren aurrekaria

Islandiako krisialdia 2008an hasi zen, gero Europan eta munduko gainerako herrialdeetan hedatuko zen AEBetako finantza sistemaren krisia piztu baino lehen. Bi krisien ezaugarriak oso antzekoak dira: banku sistemaren gehiegikeriak, diruzalekeria eta jarduera publiko eta pribatu okerrak, ustelkeria barne. Islandiako analista eta herritar askoren ustez, krisia gutxi batzuek egindako arpilatzea izan zen.

Analista horien arabera, arpilatzea 30 pertsona inguruk antolatu zuten: dozena bat bankarik, enpresari gutxi batzuek eta esku bete politikarik. Islandiako 63 parlamentarietatik hamarrek, 1944tik agintean egon den alderdiko bi buruek barne, 10 milioi euroko mailegu pertsonal bana zuten. Horrek guztiak eten zuen munduko per capita irabazkinik altuenetakoa izatea lortu zuen ekonomiaren goraldia.


Icesave-k banku guztien porrota eragin zuen

Islandiako krisiaren kasurik nabarmenena Lansbanski, Islandiako banku nagusietakoaren Icesave izeneko Interneteko adarrarena izan da. Interes tasa altuko aurrezki kontua eskaintzen zuen, %15 ingurukoa, eta horrek Britainia Handiko eta Herbehereetako aurreztaile asko (medikuak, salerosleak, erretirodunak) erakarri zituen. Gobernu britainiarrak bankua kapitalak sorterriratzen hasi zela antzeman zuen, eta funtsak izozteko terrorismoaren aurkako legea ezarri zion. Horrexek piztu zuen krisia, banku guztiek sailean porrot egitea eragin baitzuen. Herbehereetako eta Erresuma Batuko gobernuek gordailuen %100 itzuli zizkieten aurreztaileei, eta orain Islandiari diru hori ordaintzeko eskatu diote: 4.000 milioi euro, Islandiako BPGren herena.


Gizartearen mobilizazioa eta erreferenduma

Islandiako gobernuak akordia lortu zuen herritarrek zorra 15 urtetan eta %5,5eko interesarekin ordain zezaten. Baina herritarrak antolatu egin ziren, eta akordioa bertan behera utzi zuten, 2009ko abenduko erreferendumean ezezkoak botoen %90 bildu ondoren. Bigarren akordioa hobea zen –%3ko interes tasa eta 37 urtetan ordaintzeko aukera–, baina herritarrek, apirilaren 10ean egin berri den erreferendumean, berriro atzera bota dute. Hala, garbi adierazi dute ez daudela prest bankuen gehiegikeriak ordaintzeko.

Eva Joly magistratu ohi eta parlamentari frantziarrari bankuak ikertzeko eskatu zioten, eta zera adierazi du: “Islandiarrek mirari neoliberaltzat zuten beren herrialdea, politikarekiko interesa erabat galdua zuten, eta deigarria da orain herritarrek patua beren eskuetan eduki nahi izatea”. Islandiarren jarrerak izan ditzakeen ondorioak ezin dira aurreikusi, baina jarrera horri eutsiz gero, Islandia Europar Batasunean sartzea asko zailduko litzateke. Gainera, Erresuma Batuko eta Herbehereetako gobernuak Islandia nazioarteko auzitegietara eramaten ahaleginduko dira. Gobernu horiek aurka izan arren, Olafur Ragnar Grimson Islandiako presidenteak, berak deitutako bi erreferendumei esker,  “2008an Islandiako ekonomia amildu zenean galdutako konfiantza berreskuratu” dutela dio.  Bere ustez, emaitzek “demokrazia indartzen dute”.

Islandia, bankari bihurtutako arrantzaleak

XX. mendearen hasieran, Islandia Europako herrialderik pobreena zen. 320.000 biztanle ditu, eta Europaren, AEBen eta zirkulu polarraren artean dago. Muturreko klima eta geografia ditu, baita Europako tradizio demokratikorik zaharrenetakoa ere. 1980ko hamarkadan gobernuak arrantza pribatizatu zuen: kuotatan zatitu zuen eta, ondorioz, arrantzale gutxi batzuk asko aberastu ziren. Ronald Reagan eta Margaret Thatcherren eraginpean, herrialdea eredu liberalaren gailur bihurtu zen. Politika ekonomikoan zerga baxuak, pribatizazioak edota erregulaziorik eza nagusitu ziren. Per capita irabazkinak munduko altuenetakoak izatera iritsi ziren, langabezia %1ean egonkortu zen, eta herrialdeak energia berdean, aluminioaren industrian eta goi mailako teknologian  inbertitu zuen.

Bilakaera hori XXI. mendean burutu zen, bankuak pribatizatu zituztenean. Bankariak herrialde barruan nahiz atzerrian hedatzen hasi ziren. Horretarako “arrazoi” bikainak zituzten: finantza erregulaziorik ez zegoen, interes tasak %15ekoak ziren, eta horrek Alemaniako erretirodunak eta Herbehereetako salerosleak erakarri zituen. Bankuak erotu egin ziren: bankuen aktiboak herrialdearen BPGa baino 12 aldiz handiagoak izatera iritsi ziren, burtsaren balioa 9 aldiz hazi zen 2003tik 2007ra, etxebizitzen prezioa hirukoiztu egin zen. Hondamena sekulakoa izan zen. Inflazioak eztanda egin zuen, BPG %15 jaitsi zen, bankuek 100.000 milioi dolar galdu zituzten, eta islandiarrak aberats izaten jarraitu zuten, baina lehen baino askoz gutxiago.
 


Azkenak
2024-09-25 | Gedar
Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean

Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.


Sail Ofiziala. 5.eguna
Langile klasearen erretratu bat

Marko baten barnean beti, baina denetarik ikusten ari gara Zinemaldiko Sail Ofizialean. Eta hori, egia esan, eskertzen da. Alde handia dago toreatzaile horren pelikulako dozenaka “olé tus huevos”-etatik On Falling-eko isiltasun amaigabeetara.

Sare... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Libanon “ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadak

Asteartean Beirut hiriburua bonbardatu du Israelek, aurreko egunetan erasoak nagusiki herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ostean. “Ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadako burua Herzi Halevik. Gerra “eskualde osora” zabaltzeko... [+]


NBEko Batzar Orokorrak gehiengo zabalez agindu dio Israeli okupazioa amaitzeko urtebeteko epean

181 estatu kideetatik 124k babestu dute neurria, eta hamalauk soilik bozkatu dute kontra. Ez da erabaki loteslea, eta ez da espero honen ondorioz Israelek jarrera aldatzerik.


2024-09-24 | Mikel Aramendi
Mintegi akademiko batek astindu ote dezake potentzien geoestrategia?

Tximeleta efektua deituaren bertsio eguneratua ematen du: unibertsitate-mintegi arrunt eta ziztrin samarra baino asko gehiago ez lirudikeenak belarri guztiak tentetu arazi ditu Asia Ekialdean, bereziki Japonian. Baita gugandik gertuago ere.


2024-09-24 | ARGIA
6.000 emakume ari dira prostituzioan Hego Euskal Herrian, gehienak hegoamerikarrak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 5.158 emakume eta Nafarroan 817 ari dira prostituzioan, orotara 5.975, Espainiako Gobernuaren Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritzak emandako datuen arabera. Espainiako Estatuan, 18 urtetik gorako emakumeen  %0,56 ari da prostituzioarekin... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita

Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Ehunka sare komunitarioa martxan da Bilbon

Larunbatean aurkeztu dute Ehunka San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako sare komunitarioa, hiru auzoetako bizi baldintzak hobetzearen alde lanean dabiltzan eragileek osatua.


Eguneraketa berriak daude