Lombrosoren kriminal errugabeak

Lombroso
Torino (Italia), 1878. Torinoko Unibertsitateko medikuntza legaleko irakasle Cesare Lombrosok (1835-1909) L’uomo delinquente bere obra nagusia idatzi zuen eta, horrenbestez, positibismo kriminologikoaren oinarriak ezarri zituen. Korronte horren arabera, kriminaltasuna jarauntsia da eta “kriminal jaiotako” norbanakoak ezaugarri eta akats fisikoei erreparatuta identifika daitezke.

Urtetan kriminalen gorpuen azterketa antropometrikoak egin eta gero, Lombrosok kriminaltasunaren adierazletzat jo zituen zenbait ezaugarri, hala nola prognatismoa, aurpegi asimetrikoa, garezur asimetrikoa edo matrailezurraren eta belarrien forma jakina. Ezaugarri fisionomikoez gain, baziren bestelako eragileak ere; kriminalek oinazea sentitzeko eta ukimenerako ahalmen txikiagoa dute, ikusmen zorrotzagoa, banitate eta krudeltasun handiagoa. Horrez gain, gaizkileek argot berezia dute eta tatuajeak egin ohi dituzte azalean.

Hala ere, gizakiak delituak egitera bultzatzen dituzten faktoreak ez ziren soilik jaiotzetikoak. Lombrosoren eskola positiboaren esanetan, eragile sozialak ere baziren: inguruaren orografia, biztanleriaren dentsitatea, elikadura, alkoholismoa, hezkuntza, egoera ekonomikoa, erlijioa edo klima. Italiako probintzia bakoitzaren urteko tenperatura eta homizidio kopurua alderatuta, beroak delitu horiek bultzatzen dituela ondorioztatu zuen, metodo zientifikotik urrun.

Emakumezkoek lapurretarako eta hilketarako joera txikiagoa dutela zioen, baina hori sustatzeko ez zituen argudio bereziki feministak erabili: emakumeak gizonez menpekoak dira naturalki eta gainera joera kriminal murritzak prostituziora bideratzen dituzte nagusiki.

Lombrosoren kriminalek ezinbestean burutzen dituzte delituak eta, hortaz, ezin zaizkie egotzi. Baina zenbat eta erantzukizun txikiagoa izan, orduan eta arriskutsuagoak dira eta zigor zorrotzagoa ezarri behar zaie. Logika horrek talka egin zuen erabat garaiko joera juridikoekin. Baina bere metodoek egungoekin zerikusi gutxi izan arren, profil kriminologikoen bide oparoa (eta zuzenagoa) zabaldu zuen.

Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude