Bakterioek elkarri laguntzen diote

  • Bostongo Unibertsitatean, James Collons-en lantaldeak behatu du bakterioek elkarri laguntzeko sistema garatu dutela, antibiotikoei aurre egiteko.
Nature aldizkarian argitara emandako artikuluan azaldu dutenez, antibiotikoek bakterioei eraso egitean azken hauek mutatzen hasten dira, eta mutazio horien eraginez bakterio kopuru txiki bat sortzen da, antibiotikoari aurre egiteko eran. Bakterio indartsu horiek, mutatzen eta ugaltzen segitu beharrean, bakterio ahulei laguntzen diete, eta horretan gastatzen dute euren indarra. Bakterio gehienak gai direnean antibiotikoari aurre egiteko, orduan hasten dira bakoitza bere bidea egiten.

Azkenak
PSC irabazi ditu hauteskundeak Katalunian, eta independentismoak kolpe latza hartu du

Itxura guztien arabera, PSCko Salvador Illa izango da Generalitateko hurrengo presidentea, norbait izatekotan. Bestela, hauteskundeak errepikatzeko aukera dago. Egungo presidente Pere Aragonés eta ERCk jaitsiera handia izan dute. Abstentzioa %41ekoa izan da.


Hiru itun zail Kataluniako Generalitateko presidente izateko

Kataluniako Parlamentuko gehiengo independentistaren galerak eta hemizikloa eskuinerantz eta espainolismorantz biratzeak gobernagarritasuna zailtzen dute. Maiatzaren 30eko Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak, Amnistiaren Legea bozkatu behar duenak, eta ekainaren 9ko... [+]


Materialismo histerikoa
Isilean


Eguneraketa berriak daude