Nature aldizkarian argitara emandako artikuluan azaldu dutenez, antibiotikoek bakterioei eraso egitean azken hauek mutatzen hasten dira, eta mutazio horien eraginez bakterio kopuru txiki bat sortzen da, antibiotikoari aurre egiteko eran. Bakterio indartsu horiek, mutatzen eta ugaltzen segitu beharrean, bakterio ahulei laguntzen diete, eta horretan gastatzen dute euren indarra. Bakterio gehienak gai direnean antibiotikoari aurre egiteko, orduan hasten dira bakoitza bere bidea egiten.