Etxauri

Iruñerriko txikiena euskalduntzen aitzindari

  • Hizkuntzaren ordezkatze prozesua berehala gertatu zen Etxauribar bailaran XIX. mende hasieratik aurrera. Eskualdeko euskalduntzean Etxauri udalerria da aitzindaria. 2001ean udalerriko haurren erdia baino gehiago euskalduna zen.
Saioa Labaka
2009ko martxoak 22
Etxauri
Etxauribar eskualdean azkar galdu zen euskara XIX. mende hasieratik. Gauzak aldatu dira: Etxaurin, 1986an %5,7 ziren euskaldunak, eta 2001ean %14,9. Batik bat haur eta gazteek berreskuratu dute euskara. Argazkian: euskarazko jolas tailera Etxaurin.Josu Astrain
Nafarroa erdialdean dago Etxauri, Iruñerriko eskualdean. Etxauribar izeneko bailara historikoan kokatua dago, Etxarri, Bidaurreta, Ziritza, Belaskoain, Ubani, Arraitza eta Zabaltza herriekin batera. Arga ibaiak zeharkatzen du bailara osoa ipar-hego norabidean. 870 biztanle bizi dira bailara osoan, eta Etxauri da udalerririk jendetsuena; 567 pertsona bizi dira han. Nafarroako hiriburutik 15 kilometrora dago, eta hango biztanle gehienak Iruñerriko beste herrietara eta Iruñera joaten dira lan egitera. Etxauri, bailarako udalerri nagusia bada ere, ez da inguruko merkataritza eta zerbitzu gunea, denda bakarra eta bizpahiru taberna baitaude bertan.

Miquel Gros i Lladós soziolinguista katalanak 2007an Recuperación del euskera en Navarra liburua plazaratu zuen, eta han Nafarroako udalerrietan euskarak 1986-2001 urte bitartean izan duen bilakaera aztertu zuen. Grosen arabera, XIX. mende hasiera arte, Iruñerria euskalduna izan zen, oro har. Handik aurrera etorri ziren aldaketak eskualdera, eta Etxauribar bailaran hizkuntzaren ordezkatze prozesua laster batean gertatu zela dio.

Etxauriko euskaldunen kopurua 1986tik 2001era bitartean ia hirukoiztu egin dela azaltzen du Grosek bere ikerketan, eta berezitasun hori azpimarratu egiten du. Egileari bitxia iruditzen zaio, Iruñerri osoan biztanle gutxien duen ingurua izaki, euskalduntze prozesuan aurrendaria izatea. Era berean, nabarmentzekoa iruditzen zaio udalerriak euskararekin izan duen kontzientziazio maila altu hori ere. Soziolinguistaren arabera, 1986an %5,7 ziren euskaldunak, eta 2001ean, berriz, %14,9.
Soziolinguistika Klusterrak eta Aztikerrek elkarlanean egindako euskararen datu estatistikoen biltegi bat da Euskararen Datu-Basea, eta han topa daitezkeen azken datuen arabera, 2001ean, haurren hizkuntza gaitasunari dagokionez, %54,5 dira euskaldunak, %14,5 ia euskaldunak eta %30,9 erdaldunak. Etxauriko 2-14 urte bitarteko haurretatik erdiek baino gehiagok euskaraz jakitea, berreskuratze ikusgarriaren adierazlea dela esan daiteke.

Etxaurin ez dago eskolarik eta hango haur gehienak D eredua eskaintzen duen Iruñeko Sanduzelai ikastetxe publikora joaten dira autobusez. Badira bi urte Orkoiengo San Migel ikastetxeak D eredua eskaintzen duela Haur Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan, eta bertara ere hasi dira joaten haurrak. Egun, Etxauriko haurren %95ek ikasten dute D ereduan. Oro har, Etxauriko gurasoek euskararen aldeko jarrera positiboa daukate; eta gero eta guraso gehiago dira euskaldun berriak. Datozen urteetan guraso bihurtuko den belaunaldia D ereduan ikasitakoa izango da hein batean, eta aurreikus daiteke honek guztiak haur euskaldun gehiago ekartzea. Euskararen aldeko kontzientziazioa gero eta handiagoa da herrian. Hala, euskararen aldeko katea luzatzen ari da, nolabait. Euskararen Datu-Baseko informazioaren arabera, 2001ean Etxauriko helduen %8,1 ziren euskaldunak eta %16,3 ia euskaldunak. 25-64 adin tarte horren hizkuntza gaitasunaren bilakaera ere positiboa da urtez urte. Etxauriko adinekoen taldea da, aldiz, 2001ean euskaldunik ez zuen talde bakarra.

Eremu mistotik euskaldunerantz

1986ko Euskararen Legearen arabera, Etxauri Nafarroako eremu mistoan dago. Eremu honetan euskara ez da ofiziala; baina, era berean, Administrazioan eta Hezkuntzan zenbait erabilera ofizial aurreikusita daude. Herritarrek, Administrazioari zuzentzeko garaian, euskara eta gaztelania erabiltzeko eskubidea dute, baina Administrazioa ez dago behartuta euskaraz jakitera, eta, hortaz, euskaraz erantzutera ere ez. Hezkuntzari dagokionez, berriz, derrigorrezko eskolatzean euskarazko adarrak sortzeko aukera egon badago, eskari nahikoa badagoela frogatuz gero.

Miquel Gros i Lladós soziolinguistak Nafarroako udalerrien euskararen egoera aztertzeaz gain, 1986ko Euskararen Legeak ezarritako eremuen banaketa ere aztertu zuen liburuan. Nafarroako Gobernuak hiru hizkuntz eremuen banaketa nola egin zuen azaltzean, laburki eta orokorki bada ere, hauxe zioen: euskararen ezagutza %10 baino gehiagokoa zuten udalak eremu euskaldunean sartu zituela, %5 baino gehiagokoak eremu mistoan eta %5 baino gutxiagokoak erdaldunean. 1986ko mapa linguistikoa berrikusi eta aldatu beharra dago, Grosen iritziz. 2001eko galdeketaren datuak ikusirik, eremu euskalduna hegoalderantz mugitu beharko litzatekeela ondorioztatzen du, eta kasu honetan Etxaurin euskarak ofiziala izan beharko lukeela ere gaineratzen du. Esan bezala, Etxaurin %14,9 ziren euskaldunak orain zortzi urte.

Euskara sustatzeko ekintzak

Etxaurik, Orkoiengo, Oltza Zendeako eta Bidaurretako udalekin batera, Euskara Zerbitzua dauka, eta Orkoienen zentralizaturik dago. Euskara Zerbitzuak euskara sustatu eta normalizatzeko programak diseinatzen eta garatzen ditu; bai udal administrazioetan, baita osatzen duten udalek barne hartzen dituzten udalerrietan ere. Programa horietako gehienak Nafarroako Euskara Zerbitzuaren Sarearen barnean dauden gainerako Euskara Zerbitzuekin batera egiten dira. Sentsibilizazio kanpainak egiten dira: haurren eta helduen matrikulazioetarako, transmisioaren inguruko kanpainak, Administrazioan euskararen erabilera sustatzeko kanpainak eta abar.

Etxauriko Udalaren politikak euskararen aldeko hautua egin izan du azken urteetan. Ahalegin berezia egiten da haurrentzat eta gazteentzat zuzenduriko jarduerak eta egitasmo kulturalak euskaraz izan daitezen. Esaterako, Etxauriko 3-12 urte bitarteko haurrek euskaraz eskaintzen den ludotekara joateko aukera dute; D ereduan ikasten duten haurrei zuzendua dago. Iruñerrian euskara hutsez eskaintzen den ludoteka bakarra da hau. Astean hiru egunez eta arratsaldez dago irekita, eta larunbatetan ere zabalik egoten da. Ludotekak haurrak jolastu ahal izateko eta ongi pasatzeko guneak izaten dira, eta euren trebetasunak, ahalmenak eta nortasuna garatzeko ere baliagarriak dira. Egitasmoaren xedeak euskara ikasgeletako lau horma artetik nolabait ateratzea eta jolasen bidez hizkuntza komunikazio-tresna ere badela ikusaraztea dira.

Berezia da Etxauriko kasua; izan ere, gisa honetako jarduerek bertan izaten baitute harrerarik eta erantzunik onena, inguruko udalerriekin erkatuz gero.

Azkenak
2017-08-18 | Xabier Letona
Bartzelona, gerra gurean

Samina, elkartasuna, dolua eta protestaren unea da Estatu Islamikoaren erasoaren ondoren barreiatzen diren lehen sentimenduak, logikoa denez. Gutariko edonor izan zitekeen atzo Bartzelonako Rambletan edo Cambrilsen, bertako euskaldunen lekukotza zuzenek erakutsi diguten moduan.


2017-08-18 | Jon Torner Zabala
Musuen gibelean loratzen diren arazo estrukturalak

Kirola tradizioz gizonezkoen eremua da. Apurka-apurka, baina, gauzak aldatzen ari dira, bai joko-eremuan, baita handik kanpo ere, txirrindularitza probetako podiumek erakusten duten moduan, zeresan gehien eman duen auzia aipatzearren. Azafaten inguruko eztabaidak, zeharka bada ere, ekarri du gizon eta emakume kirolarien arteko berdintasun eza are gehiago azaleratu eta funtsezko kontzeptuak mahai gainean jartzea.


2017-08-18 | Xabier Letona
Atentatua eta prozesu independentista, denak balio du erasorako

Urriaren 1eko erreferenduma dela eta, Kataluniako Gobernua eta Madrilgo Gobernuaren artean dagoen tentsioa ere nabaritzen ari da Bartzelonako atentatuaren erantzunean. Baita hainbat hedabide espainiarren balorazio erasoetan ere.


2017-08-18 | Xalba Ramirez
Turismo ereduaren kontra mila lagunetik gora bildu dira Ernaik deituta Donostian

17:30ean abiatu da "zuen turismoa gazteon miseria" lelopean Ernaik Donostian deitutako manifestazio jendetsua. Azken asteetan polemika handia izan da gaiarekin eta hedabide ugari gerturatu dira. "Kalitatezko turismoaren aurrean, kalitatezko bizitzak" eskatu dituzte.


2017-08-18 | ARGIA
19 hildako eta ehundik gora zauritu Bartzelona eta Cambrilseko erasoetan

Egoera konplexua sortu da Katalunian osteguneko Bartzelonako atentatuarekin. Furgonetaren erasoak hamahiru hildako eta ehundik gora zauritu utzi ditu. Eta, horrez gain, ostiral goizaldean Mossoek bost pertsona hil dituzte Cambrilsen, ustez hauek beste erasoren bat egitera zihoazenean.


2017-08-18 | ARGIA
Dolu eta elkartasunezko elkarretaratzeak gaur Katalunian, Euskal Herrian eta edonon

Gaur, ostirala 18, eguerdiko 12:00etan elkarretaratzeak burutu dira Katalunian bezala Euskal Herrian eta beste hainbat lekutan azken eraso jihadistek eragindako hildako eta zaurituekiko dolua eta elkartasuna azaltzeko.


2017-08-18 | Xalba Ramirez
Rafa Diezi ongi etorri jendetsua egin diote Lasarte-Orian

Jendetza bildu da Lasarte-Oriako Okendo plazan Rafa Diez preso politiko ohiari harrera egiteko. Ostegunean goizean goiz aske utzi dute El Duesoko kartzelatik (Santoña, Espainiako Estatua) eta Muskizen lehen ekitaldia egin ostean 19:30ean iritsi da jaioterrira.


2017-08-18 | ARGIA
Poliziak bost lagun hil ditu tiroz Cambrilsen beste eraso batean

Tarragonako Cambrils herri turistikoan auto batek mossoen kontrola gainditu eta hainbat lagun harrapatu ditu. Tiroketa baten ostean bost erasotzaileak hil dituzte.


2017-08-17 | ARGIA
13 hildako eta 80 zauritu Bartzelonan, Estatu Islamikoak bere gain hartu duen atentatuan

Atentatua ostegun honetan 17:00 orduen bueltan izan da Bartzelonako Rambletan, furgoneta zuri bat Kataluniako Plazaren aldetik abiatu denean abiadura bizian, zigi-zaga eginez eta ahalik eta jende gehiena harrapatuz.

 

2017-08-17 | ARGIA
Hildako ugari Bartzelonan furgoneta batekin egindako erasoan

Kataluniako hiriburuko Rambla etorbidean ezezagun batek furgoneta batekin harrapatu ditu bertan zeuden herritarrak, hildako eta zauritu ugari eraginez. Atentatu terrorista gisa hartu dute gertaera eta gutxienez atxilotu bat legoke.


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude