Mainosa, andere eta jabe

  • Sagardoa aspaldiko berezienetakoa ezagutzen ari naiz aurten. Bere kasakoa joan zen iazko uda eta sagarrak heldu ezinik; azukrez eskasa denak alkohola ere tamainan eta gerora sagardo hori ondu eta bizi luzea izateko nahikoa lan; sekula baino azkarrago botilaratu ditugu bada aurten etxekoak, ilbehera honen hasieran azkeneko upela.
Mimosa
Mimosa zuhaitzaMimosa, hori biziz jantzia
Klima sasoi bereizien ondoren antzeko xelebrekeriak ohikoak direla hausnarrean nenbilkienean danba, lehenengoa muturraren aurrean. Beterriko neure paisaia edo ikuspegi honetan, neuretzat behinik behin, ikuskizun berria: horitarren loraldi bateratua. Ugaztunaren oritza ez, landareen horitza nagusi. Jose Luis Zumetaren margolanetan bezala neguko oihalean horidurak ageri dira, ez horikail, ez horikaratu eta hori-aire xalo bat hartu, ez horixe! Horia, horibegitutako beilegia jaun eta jabe...

Garaiz kanpo, inoiz baino kanporago, hurritzaren (Corylus avellana) loraldi laru deigarria ohikoa dena baino pare bat hilabete atzera. Antzeko lore laruak zabaldu ditu lehen sahats ilunak (Salix atrocinerea), peto egin gabe, berea duen sasoi peto-petoan.

Ote zuriak (Ulex europaeus) eskarda arteko lore biziak urrutira erakutsiz gustuko duen neguari diosala dio. Bizietan udaberri lorea (Primula vulgaris) ere azaldu da bere izenari muzin egin eta berri berrienen artean bere burua erakusteko ahalegin ikaragarrian. Sasoi honetan hori deigarririk bada, ordea, mimosarena (Acacia dealbata). Eskuarki, neguko ekinozioaren plazan, eguna luzatzen hasi ordurako loratzen da. Aurtengoan berandu antzera dabil eta asko ustekabekoak topatu ditu bere loralditzarrari posturaka, lehia egin nahian bezala, gajo errukarri alaenak! Ez bai da aurrekoetako inor mimosak paisaian eransten duen horitza arrasto larriaren mailara hurreratu ere egiten. Pinuak (Pinus radiata) ere ia igartzen ez diren loreak ireki eta bazter guztiak polen horiz estaliagatik ez dio aurrea hartzen mimosa mainosa andere eta jabeari.

Horitzaren ondoren datorrenaren mokoa ageri da eta, garaiz kanpo hau ere, haltzak (Alnus glutinosa) bere urardozko loretza zintzilik du dagoenerako. Baina zuriak datoz indarrean. Erne, etxe gaineko elorri beltza (Prunus spinosa) zuritu da. Kate luzea da zuriena, hurrengoa maaltza (Pyrus communis).

ASTEKARIA
2008ko otsailaren 10a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude