Egoera begetatiboan zegoen gizona, “esnatua”

  • Orain dela sei urte izandako garuneko lesio larriak gutxieneko kontzientzia-egoeran –GKE izenaz bataiatuko dugu euskaraz– utzi zuen Ipar Amerikako hiritar bat. GKE komaren antzeko egoera da, gaixoak noiz edo noiz konorte zantzu txikiren bat edo beste eduki dezakeen arren.
Bada, sei urtez garuneko funtzioak aztertzen aritu ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako hainbat ospitaletan diharduten profesionalek lan taldea osatu zuten. Nicholas Schiff doktorearen zuzendaritzapean, terapia berria probatu zuten garuneko gaixotasunak dituzten eriak tratatzeko: elektrodoak erabiltzea, hain zuzen ere. Eta sei hilabetez aldizkako deskarga elektrikoak eman zizkioten 38 urteko gaixoari. Garunean eman zizkioten zuzenean, berriro ere haren neurona-sareak aktibatu eta martxan jartzea lortu zuten arte.

Orain arte Parkinson gaitza zutenekin erabili ohi zen teknika hori, arrakastatsu gainera, baina sekula ere ez zitzaien ezarri egoera begetatiboan zeuden gaixoei. Lortutako emaitzarekin pozik daude medikuak. Hala ere, argi utzi dute tratamendu berri hori kasu gehiagotan erabili nahi bada, asko ikertu beharko dela oraindik.

Schiff-ek eta haren taldeak burututako prozesua Nature aldizkari ospetsuak jaso zuen orain dela hilabete batzuk. Tratatutako pertsona berriro ere hitz egiteko eta bere kasa jateko gai izan da, baina oraindik ez ditu berreskuratu traumatismo kranioentzefalikoa izan aurretik zituen gaitasun eta ahalmen guzti-guztiak. Hala ere, familia pozak zoratzen dago lortutako aurrerapausoekin, duela hilabete gutxi erabat ezinezkoa iruditzen zitzaien bizi-kalitatea erdietsi baitu gaixoak, sei urte luzez ia ezertarako gai ez zela egon ondoren.

Azkenak
Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude