2007an desagertzear dauden espezieak

  • Natura zaintzeko munduko elkarteak (UICN) argitara eman du 2007ko zerrenda gorria izenekoa, hau da, desagertzeko arriskuan dauden espezieen zerrenda. Berri on bakarra Maurizio irlako Psittacula eques espezieko loroak eman digu, iaz “desagertzeko zorian” baldin bazegoen ere, aurten “arriskuan” mailara igo baita.
Oro har, UICNren arabera, landare zein animalien bizitzarako munduan dauden arriskuak handitu egin dira azken urtean eta espezieen zainketarako egiten diren ahaleginak ez dira nahikoak.

Lehen aldia da koralak arestian aipatutako zerrenda gorrian azaltzen direla, hain zuzen ere Galapagos irlako 10 koral azaldu dira zerrendan. Horietatik “desagertzeko zorian” azaltzen dena Rhizopsammia wellington espeziekoa da eta horren erantzule nagusia El Niño gertaera klimatikoa omen da, jakina baita El Niñoren eraginez urak behar baino gehiago berotzen direla eta hori batez ere, aldaketa klimatikoengatik gertatzen dela uste da.

Yantseko izurdea (Lipotes vexillifer) ere azaltzen da zerrendan. 2006ko amaieran erabat desagertuta zegoela uste zen, baina igaro berri den abuztuaren amaieran txinatar batek ale bat ikusi zuela adierazi zuenean, ikerlariek azterketak abian jarri dituzte behin-betiko ezer adierazi baino lehen. Indian eta Nepalen bizi den Gavialis gangeticus espezieko krokodiloa ere zorioneko da, “desagertzeko zori”tik “arrisku”ra igaro baita.

Tximino handien egoerak txarrera egin du. Gorilaren (Gorilla gorilla gorilla) populazioak %60 egin du behera azken 25 urteotan, bere haragiaren salerosketarengatik eta ebola birusarengatik. Beraz, une honetan “desagertzeko zorian” dago. Orangutana ez dago egoera hobean: Sumatrakoa “desagertzeko zorian” dago eta Borneokoa “arriskuan”. Horren arrazoi nagusia palmeren landaketak dira, azken 20 urteotan 2.000 kilometro karratutik 27.000 kilometro karratura handitu baita landatutako eremua, orangutanen ekosistemaren kaltetan.

Denera zerrenda gorrian 41.415 espezie azaltzen dira; horietatik 16.306 –2006an baino 188 gehiago– “desagertzeko zorian” daude, 785 espezie desagertuta daude –2006an baino bat gehiago– eta 65 kaioletan edota negutegitan baino ez dira mantentzen.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude