“Utopiatik nator eta banoa”

  • Ekologista mediatikoa da,
    gazte-gazterik hasi zen unibertsitatean irakasle,
    bizkaieraz egiten duenean bularra puzten zaio.
Iñaki Barcena
Iñigo Azkona

“Nuklearrik? Ez eskerrik asko” pegatina autoan daramazu, hain zuzen tubo-eskapearen gainean...


Bai, saiatzen naiz kontraesanetan bizitzen. Kotxerik gabeko lagunek enbidia puntu bat ematen didate, onartu behar dut. Baina autoa pekatua bada, zentral nuklearrak mortalak dira.

Erandion jaioa, Sestaon hazia, Deustun ikasia, Larrabetzun bizi zara... Zeu bai bizkaitarra!


Sabinoren antzera. Bizkaiko leku eta errealitate desberdinek herrialde honi bere izaera berezia ematen diote. Euskal Herriko anai-arreba nagusia izanik, biztanle kopuruagatik sikiera, ojala bide eta pausu zuzenak markatuko bagenitu.


AHT sarea osatzen ari dira Espainia eta Frantzia: Euskal Herria zergatik gelditu behar da kanpo?


Frantzian oraindik ez. Eta Espainia laster Europako AHT kilometro gehien duen Estatua izango da. Eskola porrotean ere lehenengo postua du. Loturen alde nago abiadura dezenteko trenarekin baina dagoen bidea erabiliz eta ez soilik porlanezko negozioari begiratuz .


Zuzenbidea euskaraz irakasten hasi zinen garaia nola gogoratzen duzu?


Oso sasoi polita izan zen. Klasetik kanpo ikasleekin ibiltzen nintzen gehienetan, KEIA taldekideekin adibidez eta klasean euskal “ikasia”-ren sindromea gainditu behar izan nuen. Barberak kaleratu gintuen baina orain lan kontratua legala eta normala dugu, zorionez.


Zure “guapo fama” handia zen unibertsitatean: gaur egun baita ere?


Zuek ipini zenidaten eta oraindik lotsa puntu bat ematen dit.


Irakasle kaleratuen auzian barrikadaren zein aldetan sentitu zinen?


Nintzen eta nago pankartakoekin. Oraingo errektore taldeak justizia egin nahi du eta betiko moduan trabak ari dira jartzen. Nahiz eta erabili ziren metodo batzuk konpartitu ez, errebindikazio justua da eta izan zen.


Hymalayista izan zara besteak beste. Orain Nepalen ministro maoistak daude gobernuan... Troskistak nahiago?


Nepaleko maoistena Kike De Pablori entzun nion behingoz. 18-20 urterekin entzun nuen baita ere troskistak Sri Lankako gobernuan ari zirela baina berehala porrot egin zuten. Izandako troskistak Bush, Blair eta Zapateroren gobernuetan dabiltza egun eta hori seinale ona ez da. Suerte on, beraz Nepaleko maoistentzat.


Gure mendietako aize-errotekin ederra sartu ote diguten susmoa daukat...


Ez nago ados. Leku batzuk, Orduña, Ordunte… ez dira aproposak baina ikusiko bagenu Nigerian edo Ekuadorren, Bolivian zein Iraken ari direna egiten modu krudelean, gure kontsumorako agian petrolio gutxiago eta energia berriztagarriei gehiago erreparatuko genioke.


Zure ekolojista ibilbidean utopiatik zatoz ala utopiarantz zoaz?


Nire gusturako denbora eta sasoiak ez dira linealak eta zentzu bakarrekoak, ziklikoak baizik. Utopiatik nator eta banoa. Baina utopia ez da mitoa. Pentsa eta asma daiteke, berba eginez eta arrazoiez utopiak bildu behar ditugu.

Azkenak
2024-09-25 | Gedar
Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean

Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.


Sail Ofiziala. 5.eguna
Langile klasearen erretratu bat

Marko baten barnean beti, baina denetarik ikusten ari gara Zinemaldiko Sail Ofizialean. Eta hori, egia esan, eskertzen da. Alde handia dago toreatzaile horren pelikulako dozenaka “olé tus huevos”-etatik On Falling-eko isiltasun amaigabeetara.

Sare... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Libanon “ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadak

Asteartean Beirut hiriburua bonbardatu du Israelek, aurreko egunetan erasoak nagusiki herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ostean. “Ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadako burua Herzi Halevik. Gerra “eskualde osora” zabaltzeko... [+]


NBEko Batzar Orokorrak gehiengo zabalez agindu dio Israeli okupazioa amaitzeko urtebeteko epean

181 estatu kideetatik 124k babestu dute neurria, eta hamalauk soilik bozkatu dute kontra. Ez da erabaki loteslea, eta ez da espero honen ondorioz Israelek jarrera aldatzerik.


2024-09-24 | Mikel Aramendi
Mintegi akademiko batek astindu ote dezake potentzien geoestrategia?

Tximeleta efektua deituaren bertsio eguneratua ematen du: unibertsitate-mintegi arrunt eta ziztrin samarra baino asko gehiago ez lirudikeenak belarri guztiak tentetu arazi ditu Asia Ekialdean, bereziki Japonian. Baita gugandik gertuago ere.


2024-09-24 | ARGIA
6.000 emakume ari dira prostituzioan Hego Euskal Herrian, gehienak hegoamerikarrak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 5.158 emakume eta Nafarroan 817 ari dira prostituzioan, orotara 5.975, Espainiako Gobernuaren Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritzak emandako datuen arabera. Espainiako Estatuan, 18 urtetik gorako emakumeen  %0,56 ari da prostituzioarekin... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita

Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Ehunka sare komunitarioa martxan da Bilbon

Larunbatean aurkeztu dute Ehunka San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako sare komunitarioa, hiru auzoetako bizi baldintzak hobetzearen alde lanean dabiltzan eragileek osatua.


Eguneraketa berriak daude