Mario Gaviria: "El Perdoneko baseak Iruñea misilen helburu bihurtzen du"

  • Ugari izaten ari dira azken urteotan militarre mugimenduak Nafarroako zoluan. Bardeetaho tiroketa poligonoa adibiderik nabarmenena delarik, ez da ahaztu behar Urbasa mendia militarren probalekua izan ohi dela, ez eta duela urte gutxi Belagoan ezarritako koartelaren kasua. Bestalde, Iruñeako Udaletxeak erosi zien militarrei, ederki ordainduta, Gotorlekua, zeina militarren eskura pasatu baino lehen herriarena bait zen. Eta hori bezalako negozio borobilaren ondoren, orain "El Perdon"eko koartelarekin mehatxuka datozkigu. Ez dirudi azken denbora hauetan izandako magimendua kasualidadea denik. Aitzitik, azpitik estrategiaren bat izan daitekelakoan, M. Gaviria soziologoari galdetu diogu arazo honetaz.


2007ko otsailaren 21an

Nafarroa eta militarrak, militarrak eta Nafarroa. Egiguzu honetaz, Historiari begira, gogoeta txiki bat
Historikoki Iruñea Pirineotako atea da, Jaka edo Seo diren modu berean. Hau XVII. mendetik gertatzen da, muga lehen aldiz egin zenetik. Pirineotatik bospasei aran biltzen dira Iruñeara. Horregatik, erromatarren garaitik garrantzi estrategiko hori kontutan hartuta izan da. Felipe IIrekin Gotorlekua eraikitzen da. Honen funtzioa biztanlegoa, herria kontrolatzekoa da, eta, bigarrenik, Frantzia aldetik etor zitezkeen erasoak kontrolatzea. Hala ere, nik esango nuke bigarren kasu honetan ez dela inoiz funtzionala izan. Hain zuzen, frantsesak etorri zirenean gotorlekuak etsi egin zuen berehala. Beraz, militarren kabia eta biztanlegoarekiko kontrola suposatu du gehienbat. Gero, artilleria hobetzen joan zen heinean, beste enklabe bat sortu zen, San Kristobalgo fuertea, Ezkaba mendian. Konturatzen bazara, Jaca-ko estruktura berdina dugu hemen. Gerora datoz Aizoain-go koartelak, eta orain "El Perdon"goa dator.

Esan daiteke koartelarekin ikuspegi estrategiko berri baten aurrean gaudela?
Koartel edo base berriak hiru funtzio beteko lituzke: Batetik, lehen Gotorlekuaren bidez egiten zen bezala, Iruñearen kontrola, bigarrenik CAV-etik sor litezkeen matxinaden kontrola eta hirugarrena eta inportanteena, META delako planaren barruan ematen zaion papera. Plan hau OTAN-en estrategiaren barruan dago eta ez kasualidadea Martxoko erreferenduma pasatu ta gero azkartu dela. META barruan 14 base daude eta horietako bat "El Perdon"ekoa da. "El Perdon"eko basea, Baionarako errepide-proiektoa eta Donostirako autobia, guzti horiek OTAN-en plan berberaren aspektoak dira. Guzti hori pentsatuta dago gerra izan Europa Erdialdean eta gaizki atera ezkero atzera jotzeko, errepliegea egiteko. OTAN-en erretaguardia asuntua da.

Azaldu ezazu zerbait gehiago errepide eta komunikabideena, interesgarria dirudi eta.
Orain artean mugarako bideak baziren (Belate, Azpiroz etabar). Egin nahi dituzten bi berri horiekin (Aldudeserainokoa eta Donostirainokoa) bost izango lirateke mugarako bideak (bide inportanteak, noski). Autobiaren kasuan, ezkerra ez da ongi jokatzen ari, nere ustez. Dagoen bidetik autobia berria egin beharrean, Leizaran izorratu nahi dute, eta hori militarren interesen alde bakarrik. Gero bada beste plan bat, Iruñatik Logroñora errepide berria egitearena, alegia, hobetzeko bi tokien arteko komunikabidea militarren ikuspegitik, noski. Nola bestela esplikatzen da bide berria egitea 700 kotxe eguneko ibiltzen badira bakarrik?

Nola osatzen da azpiegitura?
Batetik, Noaingo aeroportua ondo ondoan dago, Elomendi eta "El Perdon" bertako transmisio-zentruak, eta Campanas-en bada trena ere. Horretaz gain Potasas-eko meazuloen asuntua dago. Potasas itxi zen baina meazuloak hor daude eta gainera mantenimientoak funtzionatzen du oraindik. Meazulo horiek, El Perdon-etik oso oso gertu, armen gordelekua edo ofizialen babeslekua izan daitezke. Ezin tokirik aproposagorik aurkitu, meazulo horiek ia ia estanko dira ta.

Guzti hau OTAN-en sartzearen ondorio zuzena da?
Bai eta ez. Plana aurretik egina izango zen. Imajinatzekoa da hemengo PSOEk instrukzioak jasoko zituela, lurra eskeintzeko militarrei. Eskeintza hau truke bat bezala aurkeztu nahi dute: "El Perdon" Ezkaba eta Aizoaingo koartelen truke. Eskeintza egin eta gero militarrek baietz esango zuten. Guzti hau OTAN-eko erreferenduma baino lehen. Gero, Estatuan erreferenduma irabazi zutelarik, dana azkartu zen. "El Perdon"koa publiko bihurtu zen, Aldudes-eko errepide-proiektoa aprobatu zuten, lehen ez zela beharrezkoa beti esaten zutelarik. Donostiko autobiarena ere aprobatu zuten parlamentuan proiekto bera ere ezagutu egin gabe. Militarren planak eta asmoak beti sekretuak direnez, ezin frogarik eman, baino nik uste dut indizio nahiko dagoela nondik nora doazen gauzak deduzitzeko.

Guzti honen ondorioak grabeak izan daitezke.
Txarrena, hasieran, Iruñea etsaien misilen helburu bihurtzen dela da. Hori, ikuspegi militar hutsatik ikusita. Gero beste ondorio soziologiko batzu datoz. 6.000 soldaduk esan nahi du 500 ofizial, 500 ofizialek esan nahi du, familia eta guzti, 2.000 pertsona. Ditugun 12.000 OPUSeko ikasleen eragin soziala nabarmena ez balitz, bezala, orain hau. Iruñea ez da inoiz hiri kastrensea izan orain arte. Gauza batek harritzen nau; "El Perdon"etik hegoaldera dauden herriak elkartu dira koartel edo basearen kontra borroka egiteko, basea hegoaldeko magalean egongo delako, eta Iruneako jendeak ez du oraindik arriskua ikusi. Badirudi irunearrek uste dutela kontua ez doala beraiekin, eta hori astakeria galanta da. Koartelak Iruñea hondatuko du beste ezer baino lehen, Irunea bihurtzen du objektibo militarra.


JA
Militarren egitasmo eta estrategiak ezer gutxi aztertu izan dira gure artean. Oraingo arazo honi Gaviriak puntua jarri dio.
Frankoandia izeneko soroan eraiki nahi da kuartela. Ez da beste txiki haren oroimenez izango?

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Eguneraketa berriak daude