Gorputz hotsak

Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu du Hego Euskal Herrian ez dagoela zeinu hizkuntzako unibertsitate gradurik eta interpreteak falta direla.

Gorputz hotsak
"Herrietan lumek lekua daukate, edo behintzat, nire gorputzak kabitzea lortu du"

Joten erritmora harro erakusten du luma Itxi Guerra aktibista antikapazitistak (Madril, 1998). Gorputz desgaituek bizi dituzten biolentziak balioztatzeko eta sistemari aurre egiteko saretzearen garrantziaz mintzatu da. Gorputzaren bizigarritasuna aldarrikatu du:... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Gorputz hotsak
"Ederrena izanen zen okupa motorizatu guztiak desagerraraztea"

Behar ez den lekuan autoa aparkatzen duten gidariak salatzen hasi zen Juan Larreta (Iruñea, 1968) duela bost urte. Esklerosi anizkoitza duenez, desgaituak diren pertsonentzako aparkalekuetan autoa uzteko txartela dagokio. Urteak daramatza Nafarroako txartelen erregistro... [+]


Lan publikoko deialdietan adimen desgaitasuna duten pertsonak kontuan hartzeko eskatu dute

Enplegu publikoko plazen %2 adimen desgaitasuna duten pertsonentzat gorde behar den arren, sarri ez da betetzen, eta oposizioak deitzerakoan aintzat har ditzatela eskatu dute: "Funtsezkoa da, konturatu gaitezen gizarte hau denona dela, ez gutxi batzuena".


Manu Agirre. Ume itsuekin akordatzen?
"Gu ez gara Euskal Herri politiko eta instituzionalean bizi"

Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]


Lexuri Badiola. Emakume ahaltsua
"Aulkian egoteak ez dizu eragozten zure bizi-proiektua aurrera eroatea"

Duela bi urte komunikabide askotan agertu bazen ere, ni neu lagun batek jarri ninduen Lexuri Badiolaren arrastoan. “Badakit zeini egin behar diozun elkarrizketa bat”, esan zidan. Ez zebilen batere oker. Badiolarekin parez pare topatzen denak berehala jasotzen ditu... [+]


Garun-paralisia duen Usurbilgo ikasleak lortu du: behar duen laguntza jasoko du azkenean

"Borroka luze eta gogor baten ostean", garun-paralisia eta %87ko desgaitasun motorra duen Usurbilgo ikasleak jardunaldi osoko laguntzailea lortu du ikasturte honetarako eta familia guztia "oso pozik" dagoela jakinarazi dio ARGIAri ikaslearen amak. Joan den... [+]


Garun-paralisidun bi ikasleren borroka

Premia bereziak izan arren, behar izan duten laguntzarik ez dute jaso artikulu honetako bi protagonistek. Biek garun-paralisia dute eta borrokan eman dute pasa den ikasturtea, euren eskubideen alde borrokan. ARGIAn kontatu ditugu bi kasuak.