Yann Fouéré hil da, Bretainiako mugimendu abertzaleen aita

  • Asteburu honetan hil da 101 urterekin Yann Fouéré, askorentzat Bretainiako mugimendu abertzaleen aita. Bere bizitzan Bretainiako mugimendu abertzaleen historia kontraesankorra gertutik ezagutzeko aukera izan zuen. Gaztetatik eskoletan bretoiera irakasteko Ar Brezhoneg er Skol mugimenduan buru-belarri ibili zen. Bretainiaren "berreskurapen nazionala" lortzeko, garrantzi handia ematen zion hizkuntzari.


2011ko urriaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Yann Fouéré

Fouéré bereziki ezagun egin zen, 1958an, erbestetik itzultzean, Bretainiaren Antolakuntzarako Mugimendua sortu zuenean. Hori izan zen ondoren etorri diren mugimendu bretainiar abertzale guztien erreferentzia.

Fouérék lehendik bizitu zuen bere herrikide asko naziekin kolaboratzen ibili izana, pentsatzen zutelako modu horretan independentzia errazago lortuko zutela. Nahiz eta berak ez zuen talde politiko kolaborazionistetan parte hartu, atxilotu egin zuten egunkarietan idatzitako artikuluengatik, eta erbesteratu egin zen gero, Galesen, non herrialde zeltiarretako mugimendu abertzaleak batzeko lanean aritu zen.

Irlandan egin zituen harremanek lagundu zuten Bretainiako Askapen Fronte (FLB) klandestinoa IRArekin harremanetan hastea. 1975ean berriz atxilotu zuten, baina urte baten buruan aske utzi zuten. Behin kalean, Bretainia Aske Antolakuntzako Alderdiaren ohorezko lehendakari izendatu zuten, eta Europako alderdi abertzale eta erregionalisten batasunaren alde hitz egin zuen beti.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bretainia
2023-08-16 | Euskal Irratiak
Bretainiako herritarren %8a besterik ez da mintzo bretoieraz

220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.


Aktibistak kriminalizatzea da justiziaren jolas berria Europan, galdetu Vincenzo Vecchiri

Inork oraindik Vincenzo Vecchi zein den ez badaki, has dadila bere izena ikasten. Ez da mende hasierako anti-globalizazio manifestazioetan ibilitako aktibista soila. Hamabi urtetik hona Bretainian aterpetua, italiar justiziak estraditatu egin nahi du Mussoliniren garaiko lege... [+]


2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


Nantes Revoltée hedabide independentea desegin nahi du Frantziako Gobernuak

Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.


Iberdrolaren ontzi batek 16 kilometroko hidrokarburo isuria eragin du Bretainiako kostan

Aeolus ontziak astelehenean eman zuen isuriaren abisua. Konpondu artean, gertaturikoa ikertzen ari da fiskaltza.


Eguneraketa berriak daude