Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko hizkerak liburuan

  • Koldo Zuazo eta Urtzi Goiti dira egileak eta Bizkaiko hiru eskualdeotako hizkerez gramatika, hiztegia eta mapak bildu dituzte.


2016ko irailaren 16an - 11:45
Urtzi Goiti eta Koldo Zuazo liburuaren aurkezpen egunean.

EHUk argitaratu du 189 orrialdeko liburua. Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea euskararen ipar-mendebaleko ertzean daude, eta egileen arabera, hizkera berezia da. Hiru eskualdeetan 25 herri biltzen dira, hala nola, Leioa, Zamudio, Derio, Mungia eta Getxo.

Liburuak hiru atal ditu. Lehenengoan gramatika landu dute, bigarrengoan hiztegia, eta hirugarrengoan egitura dialektala. Hiru atalez gain 41 mapa ditu liburuak.

Apirilean Hiruka Uribe Kostako agerkari digitalak elkarrizketa egin zion Koldo Zuazori www.euskalkiak.eus webgunearen aurkezpenaren harira. Elkarrizketa hartan Zuazok euskalkiez orokorrean eta zehazki Uribe Kostako euskalkiaren egoeraz eta ezaugarriez hitz egin zuen. Lotura honetan duzue Hirukak argitaratutako elkarrizketa.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntzalaritza
Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


2024-01-05 | ARGIA
Mikel Perez
"Euskara eta gaztelania nahastearen arrazoi bakarra ez da hizkuntza gaitasuna"

Mikel Perez Gonzalez hizkuntzalaria hitz egiterakoan erabiltzen den kode alternantzia aztertzen ari da, alegia, euskaldunek nola nahasten dituzten euskara eta gaztelania. Alternantziaren arrazoietako bat euskara gaitasuna da, baina Perezek gehiago ere kontatu ditu.


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Eguneraketa berriak daude