argia.eus
INPRIMATU
Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko hizkerak liburuan
  • Koldo Zuazo eta Urtzi Goiti dira egileak eta Bizkaiko hiru eskualdeotako hizkerez gramatika, hiztegia eta mapak bildu dituzte.

ARGIA @argia 2016ko irailaren 16a
Urtzi Goiti eta Koldo Zuazo liburuaren aurkezpen egunean.

EHUk argitaratu du 189 orrialdeko liburua. Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea euskararen ipar-mendebaleko ertzean daude, eta egileen arabera, hizkera berezia da. Hiru eskualdeetan 25 herri biltzen dira, hala nola, Leioa, Zamudio, Derio, Mungia eta Getxo.

Liburuak hiru atal ditu. Lehenengoan gramatika landu dute, bigarrengoan hiztegia, eta hirugarrengoan egitura dialektala. Hiru atalez gain 41 mapa ditu liburuak.

Apirilean Hiruka Uribe Kostako agerkari digitalak elkarrizketa egin zion Koldo Zuazori www.euskalkiak.eus webgunearen aurkezpenaren harira. Elkarrizketa hartan Zuazok euskalkiez orokorrean eta zehazki Uribe Kostako euskalkiaren egoeraz eta ezaugarriez hitz egin zuen. Lotura honetan duzue Hirukak argitaratutako elkarrizketa.