Udaberrian kopla musikatuak loratuko dira Arabako kaleetan

  • Arabako Bertsozale Elkarteak "Altxa kopla hori" ekimena jarri du martxan: maiatzaren 5etik ekainaren 23ra, zortzi herritan, kopla saioak egingo dira kalean: bakoitzean lau bertsolari eta herriko bi musikari ariko dira bat-batean, gai-jartzailearekin. Taldea sortu den herrietan bertso sorta bat osatuko dute herritarrek aurrez, emanaldi horretan kantatzeko.


2017ko maiatzaren 02an - 13:15

Neguko areto barruko saio trinkoekin kontrastean, udaberrian kaleko saioak bultzatzea pentsatu dute Arabako Bertsozale Elkartean. Bertako kide Asier Lafuentek kontatu digunez, udaberria da Araban saio gutxien sortzen diren garaia, eta horri aurre egiteko, Elkarteak formula berri hau jarri du martxan. Kopla neurri herrikoia hautatu dute, plazan ibilbide luzea ez duten bertsolariak ere izena ematera tentatzeko. Emaitza bistakoa da: neguan Arabako Txapelketan 18 bertsolarik parte hartu zuten eta udaberriko formato honetan, aldiz, 28 bertsolari ariko dira plazan.

Kalekoa, bizia, herritarra

Herriko bi musikarirekin adostuko dute bertsolariek zein kopla doinutan kantatuko duten, eta musikarik gabeko kopla saioak ere izango dira. Tabureteetan eserita ariko dira kalean edo plazan. Eta taldea osatu den herrietan, saioa baino astebete lehenago bertso sorta bat idatziko dute herritarrek Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten laguntzarekin. Idatzitako sorta hori kaleko saioan kantatuko dute egileek, eta presentzia berezia izango du emanaldian.

Udaberriko zortzi saioak

Hauexek dira maiatzaren 5etik ekainaren 23ra kalean egingo diren kopla saioak:

- Maiatzak 5: Araia. 20:30ean herriko plazan. Bertsolariak: Manex Agirre, Orlando Arreitunandia, Izar Mendiguren eta Markel Yoyer.

- Maiatzak 12: Bitoriano. Bitoriano Txokoaren ondoan. Bertsolariak: Paula Amilburu, Zigor Enbeita, Iker Pastor eta Iñaki Viñaspre.

- Maiatzak 19: Kanpezu. 20:30ean herriko plazan. Bertsolariak: Xabier Antia, Andere Arriolabengoa, Xabi Igoa eta Xabier Rico.

- Maiatzak 26: Artziniega. 20:30ean hiriko atean. Bertsolariak: Aroa Arrizubieta, Unai Bengoetxea, Asier Otamendi eta Julen Zulaika.

- Ekainak 2: Oion. 20:30ean herriko plazan. Bertsolariak: Oihane Perea, Ruben Sanchez, Aitor Ugarte eta Felipe Zelaieta.

- Ekainak 9: Bastida. 20:30ean herriko plazan. Bertsolariak: Paula Amilburu, Rikardo Gonzalez de Durana, Peio Ormazabal eta Asier Rubio.

- Ekainak 16: Agurain. 20:30ean Kale Nagusian. Bertsolariak: Peru Abarrategi, Jagoba Apaolaza, Izar Mendiguren eta Aitor Najera.

- Ekainak 23: Amurrio. 20:30ean udaletxearen ondoko Larrinaga kalean. Bertsolariak: Aroa Arrizubieta, Xabi Igoa, Serapio Lopez eta Jon Ruiz de Pinedo.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsozale Elkartea
Bertso saioetan parte hartzen duten gizon eta emakumeen proportzioa parekatzen ari da

Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruan txostena argitaratu du. Bertsolari emakume eta gizonen arteko desoreka eta belaunaldiartekotasuna aztertu ditu, besteak beste.


2023-06-05 | Bertsozale.eus
Haira Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa

Anttonmari Aldekoa-Otalorak jantzi dio txapela bertsolari lapurtarrari. 180 lagun bildu dira ekainaren 3an Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoian, saioa bertatik bertara jarraitzeko. Hamar bertsolari aritu dira guztira kantuan, lurraldeetako ordezkari. Eki Mateorena izan da... [+]


2022-11-22 | Bertsozale.eus
Mikel Laboa Katedrarekin deitutako ikerketa sariak banatu ditu Bertsozale Elkarteak

Maddi Soroaren "Bertsolariaren formazioan bertsoa sortzeko eta interpretatzeko konpetentzia arloak" gradu amaierako lanak eta Iñaki Viñasprek, Izar Mendigurenek, Oihane Pereak eta Ruben Sanchezek taldean aurkeztutako "Bertso-eskola Zaballako... [+]


2022-11-15 | Bertsozale.eus
Iñaki Muruak jantziko dio txapela aurtengo irabazleari

Bertso munduan egindako ageriko zein isilpeko lan handia eskertu nahi dizkio Bertsozale Elkarteak.


Eguneraketa berriak daude