Twitterrek euskaratzeko gunea ireki du

  • Twitterrek bere plataforma euskaratzeko eta ondoren bere sisteman txertatzeko prest dagoela iragarri du. Bere blogean argitaratutako Sei pauso gertuago munduko pertsona guztiengana heltzeko  artikuluan iragarri dute zein hizkuntzetara ireki zuten zerbitzua: euskararekin batera, katalanera, ukranierara, grezierara, txekierara eta afrikaansera. 140 milioi erabiltzaile aktiborekin, Twitter egungo teknologia berrien alorrean mundu mailako enpresarik garrantzitsuenetako bat da. Zenbait kanpainaren ostean hartu du erabakia.


2012ko maiatzaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Twitter euskarara irekitzeko eskatzen zuen irudia.

Twitter egun 28 hizkuntzatan erabil daiteke. Enpresak emandako datuen arabera, milioi erdi bat itzultzaileko komunitateak lagundu du lan horretan. Euskaratzea eskatzeko zenbait kanpaina egin dituzte erabiltzaileek sarean, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek hasitakoa, edo Joseba Kamiok "Maite zaitugu, maita gaitzazu zuk ere" lemapean abiatutakoa.

Euskaraz itzultzeko gune honetan eman behar da izena eta esaldiak banaka itzultzen joan.

Dena den, albistea zabaldu zenean sare sozialean erabiltzaile batek proposatu zuenez, indar metaketa hau software librea darabilten proiektuak itzultzeko baliatu behar luke euskaldunen sareko komunitateak.

Azken hilabetean Identi.ca itzuli zuten librezale.org-eko erabiltzaileek eta Whatsapp aplikazioak ere bere itzulpen zerbitzua ireki zuen euskaratze lanak egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Twitter
X sare sozialak erabiltzaileen datu biometrikoak jasoko ditu, segurtasunaren izenean

X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.


2023-07-09 | Diana Franco
Teknologia
Izena duena da

Zis edo zisgnero hitzak erabiltzen dira jaiotako sexuarekin edota hezitako generoarekin eroso sentitzen diren pertsonak izendatzeko. Jaiotako sexuarekin edota ezarritako generoan eroso sentitzen ez direnak trans pertsonak izango lirateke. Errealitate hau beti existitu da, baina... [+]


2023-07-05 | Sustatu
Erabilpen mugatuko Twitter, Muskek eskaini digun azkena

Uztailaren 1ean erabiltzaileak hasi ziren igartzen, goizetik, Twitter ez zebilela oso ondo. Aplikazioan eguneratzeak geratu egin zitzaizkien, edo "muga" bat gainditu zutelako abisuak jaso. Elon Muskek argitu zuen zer gertatu zen geroago: Bakoitzak ikus ditzakeen txioen... [+]


2023-06-30 | Sustatu
Umap hil da, akabo Twitterreko euskarazko biltegia

Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]


Twitterrek prentsaren galderei ? emojiarekin erantzuten die automatikoki

2022ko azaroan, Elon Muskek Twitter erosi zuenean, langileen erdia baino gehiago kaleratu zuen, tartean komunikazioko talde ia osoa. Geroztik, kazetarien informazio eskaerek ez dute erantzunik jaso izan. Orain, egoera aldatu da, press@twitter.com helbide elektronikora idatzitako... [+]


Eguneraketa berriak daude