Hainbat hausturarekin, larri dago ospitalean trenak harrapatutako Mozal Legearen aurkako ekintzailea

  • Usurbilgo tren geltokian, 14:05ean Mozal Legearen aurkako ekintza batean, larri zauritu bat izan da, trenak kolpatu ostean. Ospitalean dago, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan 48 ordu egingo ditu ARGIAk jakin ahal izan duenez. Lehen azterketen arabera, ondorengoa da egoera: femurra hautsita, pelbisa hautsita, orno bat fisuratua, saihets-hezurrarekin birika ukitua eta buruan kolpea. Kontziente dago zauritua.

Lander Arbelaitz @larbelaitz
2017ko maiatzak 13

Trena Usurbilgo geltokira heldu denean, Donostiako Eleak-Libre mugimenduko 15 laguneko taldea "EAJ, Mozal Legeari ez" zioen mezua pintatzen hasi dira trenaren albo batean.

Trena geltokian geldi mantentzeko asmoz, M.G. inizialak dituen donostiarra trenaren aurrean jarri da puxika laranja batekin, geldi mantentzeko esanez. Trena berriz abiatu eta aurrean jarri den pertsona zauritu du, lurrera botaz.

Lekukoen arabera, shock egoeran geratu da. Odola zuen buruan, eta hanka batean kolpe handiarekin. Ekintza egiten ari ziren hainbat kide bera laguntzen geratu dira eta anbulantzia joan da bertara.

Makinistak dio ez duela ekintzailea ikusi

Ekintzailea harrapatu duen treneko gidariak ez du hura aurrean jarri zaionik ikusi. "Zumaiaraino joan da, eta han esan diote zer gertatu den", ARGIAri gidariaren lankide eta Euskotreneko makinista batek adierazi dionez. "Grafitero batzuk pintaketak egiten hasi zaizkiola eta jendea jaistean aurrera egin duela esan dienean lankideei, haiek esan diote pertsona bat aurrean harrapatu duela. Makinistak ez du ikusi aurrean jarri zaion ekintzailea. Antsietate krisiak eman dio eta erreleboa eman diote", adierazi dio ARGIAri makinistaren lankide batek.

"Trena altu dago eta 0 metrotik 3 edo 4 metro bitarteko espazioa ez dugu kabinatik ikusten. Bisibilitate arazoak ditugu gertukoarekin, aurrera begiratzeko eginak baitaude trenok. 5 metro ingurutik aurrera jarri izan balitz, ikusiko zukeen, baina gure perspektibatik ez dugu gertukoa ikusten".

EAJri Mozal Legea ez aplikatzeko eskatuz

Eleak Libre-tik EAJri Mozal Legea ez aplikatzeko eskatuz pintaketa egiten ari ziren. 2016ko ekainaren 22an Eusko Legebiltzarrak aipatu legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu arren, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak emandako azken datu ofizialen arabera, 8.087aldiz aplikatu du Ertzaintzak, 2015eko apiriletik 2016ko abendura. ARGIAk egindako infografia segidan.

 

Kanal hauetan artxibatua: Mozal legearen mehatxua  |  Usurbil

Mozal legearen mehatxua kanaletik interesatuko zaizu...
2017-07-03 | Xalba Ramirez
Mozal Legearen aurka Gasteizen eta Donostian

Mozal Legearen bigarren urteurrenean honen kontra kalera atera dira ELEAK-Librek deituta, beste herri mugimenduekin batera. Gasteizen manifestazioa egin dute eta Donostian giza katea bulebarrean.


2017-07-02 | Axier Lopez
"Arriskua beti dago, baina ezin gara ezkutatu gerta litekeenaren beldur"

Usurbilgo geltokian Mozal Legearen aurkako protesta batean parte hartzen ari zela tren batek oso zauri larriak eragin zizkion Martin Goitiandia Roquero 20 urteko donostiarrari. Gertatutakoak bazterrak astindu zituen Donostialdean, eta handik gutxira Euskal Herriko txoko askotara heldu ziren elkartasun keinu eta protestak. Koman bi astez izan da eta hiru ospitalean. Orain, etxean, ari zaio orduan gertatutakoari tamaina hartzen.


Itsu, mutu, gor nahi gaituzte langileok

Bilboko portuko suhiltzaile desobedientearen aurkako zigor eskaera dela eta Mozal Legearen bigarren urteurrenarekin batera,  protesta sozialen aurrean langileek izan beharko luketen jarrerari buruzko iritzi artikulua idatzi du Eleak-Libre dinamikako kide Asier Colomak.


Osasun zerbitzu euskalduna aldarrikatzeagatik isuna Mozal Legea aplikatuz

Nafarroako Gobernuaren menpeko Foru poliziak bi herritarri Mozal Legea aplikatuz isuna jarri die otsailean Arrotxapea auzoan osasun zerbitzu euskalduna aldarrikatzeko egindako giza-katean parte hartzeagatik, Xabier Euskeraz Taldeak facebooken zabaldu duenez.


2017-06-28 | Xalba Ramirez
"Rockeroen zeinuarekin agurtzeagatik" Mozal Legea aplikatu dio Ertzaintzak Bilboko tabernari bati

Ekainaren 23an, Bilboko Alde Zaharreko lagun bat "Rokanrrol!" oihukatuz eta rockeroen zeinu ezagunarekin agurtu ostean hainbat ertzainek identifikatu eta isuna jarri diotela jakinarazi du Bilboko tabernari batek.


2017-06-28 | Hala Bedi
Desobedientzia dinamika abiatu dute Mozal Legearen bigarren urteurrenaren atarian

Uztailaren 1ean bi urte beteko dira Hiritar Segurtasunerako Legea edo ‘Mozal Legea’ indarrean sartu zenetik. Egun horretan, manifestazioa deitu du Eleak Mugimenduak Gasteizen eta Donostian, ‘Mozal Legeari ez. Herriak desobedientzia!’ lelopean eta herri mugimendu ezberdinekin elkarlanean. Gainera, desobedientzia dinamika abiatu dute guzti honen harira, mobilizazioaren aurreko asteetan zehar ekimen gehiago iragarriz.


Nafarroako Parlamentua, Mozal Legearen aurka

Foru Poliziak "oinarrizko eskubideak ez urratzeko protokolo bat" egiteko onetsi dute, bai eta Nafarroako Gobernuak aholkularitza judiziala eskaintzea lege hori dela eta kaltetuak izan direnei.


2017-06-26 | Axier Lopez
"Arriskua beti dago, baina ezin gara ezkutatu gerta litekeenaren beldur"

Usurbilgo geltokian Mozal Legearen aurkako protesta batean parte hartzen ari zela tren batek oso zauri larriak eragin zizkion Martin Goitiandia Roquero 20 urteko donostiarrari. Gertatutakoak bazterrak astindu zituen Donostialdean, eta handik gutxira Euskal Herriko txoko askotara heldu ziren elkartasun keinu eta protestak. Koman bi astez izan da eta hiru ospitalean. Orain, etxean, ari zaio orduan gertatutakoari tamaina hartzen.


Mozal Legearen aurrean, desobedientzia!

Datorren uztailaren 1ean bi urte beteko dira Mozal Legea indarrean sartu zenetik. Bi urte oinarrizko eskubide zibil eta politikoen aurka eta, zer esanik ez, azken urteotan herri mugimenduok garatu ditugun mobilizazio moduen aurka legea estutu zutenetik. Eta bi urte eta gero zer?


2017-05-24 | ARGIA
Eragile ugarik babesa eta eskerrak eman dizkiote Usurbilen trenak zauritutako ekintzaileari

Mozal Legearen kontrako ekintzan zauritutako lagunarekin lotura zuten eragile norbanako ugarik prentsaurrekoa egin dute Donostian; elkartasuna eta eskerrak adierazi dizkiote egindako ekimen bakoitzagatik, eta desobeditzen jarraitzeko deia zabaldu dute.


Eguneraketa berriak daude