FIFA Nazioarteko Futbol Federazioak zortzina urteko zigorra ezarri die Joseph Blatter FIFAko presidente ohiari –urrian kargugabetu zuten– eta Michel Platini UEFAko presidente eta FIFAko presidente-ordeari, opariak banatu eta jasotzeagatik eta interes-gatazkagatik, besteren artean. Iruñean, Sadar aldean ere urak ez dira bare. Ustelkeria futbolean.
Kirolak 2015ean eman duenari so egitean, ezinbestekoa da bi auzi potolo horiei heltzea. Baita, tamalez, dopin salaketei –atletismoaren edota Urdaibai arraun taldearen ingurukoei–, sarri azaleratzen den matxismoari –Betisen futbol zelaian entzundakoak, emakumezko kirolari eta arbitroek jasan behar dituztenak, podiumeko nesken papera...– eta eskola kirolak fintzeke dituen kontuei, besteak beste.
Badira gauza positiboak, noski, eta horietako batzuei ere egin diegu tartea amaitzear den 2015ean: parekidetasunaren aldeko urratsak, euskal selekzioaren ofizialtasuna xede duen Jauzia plataformaren lana, txirrindularitza ardatz duen Gabiria Koparen lehendabiziko edizioa, erremontista gazteen bultzada eta abar.
Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)