TAV Baskonia

  • Barrenak astintzera noa... Saskibaloia gustuko dut. Barçazalea naiz txikitatik. Caja Laboralekoak dira koadrilakoak, badakizue, TAU ohiaren aldekoak. "Barçak dirua du, TAUk borrokarako grina", kokoteraino naukate Caracter Baskoniarekin. Zoritxarrez, noizean behin izaten dut euren odol beroa apaltzeko aukerarik. Pasa den asteburuan lortu nuen azkenekoz, Baskoniako jokalarien kamisetetan, Caja Laboral-eko logoaren azpian, "TAV Y Euskadi" publizitatea ikusi nuenean.


2009ko urriaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Kontxo. Lehenengo Caja Laboral-Euskadiko Kutxa eta orain Tren de Alta Velocidad-Abiadura Handiko Trena. Herriak herriarentzat sortutako bi enpresa-proiektu saskipea dominatzen. Caja Laboralenak ez ninduen harritu. Normala eta logikoa da erabat. AHTren publizitateak ordea gogor kolpatu nau. Egia da instituzio publikoak kirol taldeen babesle moduan ikustea ohitu egin garela jada, baina TAV marka horrela saltzea... Ez da Baskonia, gainera, haren publizitatea erakutsiko duen bakarra. Bizkaia Bilbao Basketek ere hala egingo du BECen jokatuko dituen partidetan, eta litekeena da aurrerago Donostiako Lagun Aro taldeak jokaldia borobiltzea. AHTren irudia gizarteratzeko estrategia ona da. Eztabaida gizarteratzeak ez du zentzurik.

Jon Iñaki Uribe AHT-ren Aurkako Asanbladako kideak hauxe dio Sindominio.net-en:

"Ez da kasualitatea Athletic-ek bere kamisetan erakutsi duen lehendabiziko publizitatea Petronor-ena izatea. Muskizko (Bizkaia) Koke plantaren aurkako mugimendua bizi-bizi zegoenean, publizitate kontzeptu berria frogatu zuten. Ezaugarri gisa ditu eztabaida soziala isilaraztea, oposizioa marketin kolpe bidez deuseztatzen saiatzea eta sinboloaren (futbol taldea) eta markaren (dirua) artean sentimenduzko identifikazioa sortzea. Estrategia horren bigarren urratsa Bizkaia Bilbao Basket eta Caja Laboral Baskonia 'TAV Euskadi'-rekin patrozinatzea izan da. Kirol profesionala, masa ikuskizun mediatiko gisa, erabaki politikoak legitimatzeko plataforma bihurtzen da, sozialki erroturik dauden instituzioen erabilera manipulatzaile eta pribatizatzaileen bidez".

Badakit Baskoniazale askok iritzi horrekin bat egiten dutela. Badakit nahiago luketela AHTren publizitaterik ez eramatea. "Baina kirola kirola da". Eta dirua diru, Bartzelonan, Gasteizen, Bilbon eta kintokarajon.

AHT aurrera, AHT atzera...

AHTren erritmoan jolasten gera. TAV-Baskoniaren kontuari Eusko Jarularitzaren 2010erako aurrekontuek eman diote segida aste honetan. Asteartean onartu zituzten, eta asteazkeneko egunkarietako titularretan AHT zen protagonista. Carlos Agirre Ekonomia sailburuak zioen zenbait sailetako aurrekontu murrizketak AHTri eragingo ziola, obrak mantsotu egingo zirela. Iñaki Arriola Garraio sailburuak ezetz, erritmo berean jarraituko dutela. 2010ean 225 milioi euroko inbertsioa izango du Abiadura Handiko Trenak. Aurten egindako obretan 50 milioi euro gastatu dira, 2009ko aurrekontuetan 517 milioiko partida onartu bazen ere. Hortaz, 2010ean aurten halako bost jasoko du AHT-k. "Obrak ez dira mantsotuko, azeleratu baizik", esan du Arriolak. Denborak esango du.

Informazio gehiago:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
AHTren Ezkio-Itsasoko loturak “arazoak” dituela dio Espainiako Gobernuak eta Gasteizkoaren alde egin du

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.


AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: “Trena benetako garraiobide bihurtu dadin”

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
“Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da”

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik “urtetxo” batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude