Roaming-a historiara pasako da Europar Batasunean

  • Jatorrizkoa ez den beste herrialde batetik egindako dei, bidalitako mezu edo erabilitako datuengatik gainkostuak izatearena bukatu dira ekainaren 15etik aurrera EBn. Gida txiki bat prestatu dugu puntuz-puntu azaltzen duena zer izango den hemendik aurrerakoa.

Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria
2017ko ekainaren 15a
(Irudia: huffingtonpost.ca)

Eztabaida azken hamarkada osoan zehar egon da, eta asko izan dira konpainia handiei eskatu dietenak roaming gainkostu horiek kendu eta EBko herrialde guztietan etxean bezalako tarifak mantentzeko.

Baina zer da benetan roaming-a kentzearekin gertatuko dena?
  • EBko 28 herrialdeak sartu dira honetan, baita Erresuma Batua ere. Herrialde hauetan guztietan dabilenak bere jatorriko herrian duen konpainiaren tarifak mantenduko ditu bertatik deietarako, mezuetarako eta datuen erabilerarako.

                                                                                          

  • Kontratu bidezko linea dutenei automatikoki aktibatuko zaie roaming gabeko tarifa, eta konpainiak behartuta daude bezeroari aldaketak azaltzera.

 

  • Roaming gabeko tarifak mugak izango ditu. Bidaian, ikasketetan edo lanean dagoen jendearentzako neurri bezala definitu dute, eta beraz, jatorrizko herrialdean urtean denbora gehiago egin beharko du EBko beste herrialdeetan baino. Beste herrialde batean egon daitezkeen tarifa merkeagoetara jotzeko aukera kentzeko hartutako neurria da hau.

 

  • Azken lau hilabeteetako deiak kontrolatzeko aukera izango dute konpainiek, eta ezer arrarorik sumatzen badute bezeroarekin harremanetan jarriko dira hark demostra dezan oraindik ere jatorrizko herrialdean duela bizitokia eta kanpoan dagoela ikasketa, bidaia edo lan arrazoiengatik. Demostratzerik ez badu roaming-a ezarriko zaio berriz.

 

  • Jatorrizko herrialdetik kanpora deitzeak, baina, nazioarteko tarifa izango du, nahiz eta deia jasotzen duenari ez zaion ezer kobratuko. Beraz, Euskal Herrian zertxobait aldatzen zaigu egoera, hegoaldetik iparraldera joan, edo alderantziz, eta ez dugulako datuen erabilera moztu beharko edo ez dugulako deiak egiteko beldurrez ibili beharko. Baina jatorrizko lekutik mugaz bestalde deitzen badugu oraindik ere nazioarteko tarifa berezia ordaintzen jarraitu beharko dugu.

 

  • Beste prezio batzuk garestitzeko arriskua dago. Roaming-a kentzearekin konpainia nagusiek galduko dituzten diru-sarrerak berreskuratzeko beren tarifak igotzeko beldurra du batek baino gehiagok. Dagoeneko antzeko mugimenduak ikusten hasiak direla aitortu dute Europar Batasuneko agintariek, eta “gaia seriotasun osoz hartuko dutela” nabarmendu du Merkatu Digital Bakarrerako politiken arduradunak, Andrus Ansip komisarioak.
Kanal hauetan artxibatua: Mugikorrak  |  Europar Batasuna

Mugikorrak kanaletik interesatuko zaizu...
Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?

Gaurdaino sakelekorik gabe irautea lortu baduzu The Last of the Mohicans moduko filma baten protagonista izan zaitezke. Txoko honetan errespetua eta kasik miresmena ere zor dizkizugu.


2017-03-12 | Jon Torner Zabala
Internetekoa ez da bizitza birtuala

Litekeena da inoiz telebistak saltzen dituzten denda batera sartu eta ume bat ikustea hatza pantailaren gainean irristatzen, belaunaldi berriek teknologiarekin duten harremanaren erakusgarri. Koxkortzen doazen heinean, arriskuak etengabe errepikatzera mugatzen gara askotan helduok, kontziente izan gabe adin txikikoen identitate digitala eraikitzeko prozesuan gure jardunak zuzeneko eragina duela. Interneten zu zeu izaten jarraitzen duzula barneratzea, funtsezkoa.


Ikasleen esperimentu arrakastatsua: jaso duzu Nicoren mezua?

Niri asteazkenean iritsi zait mezua, whatsapp bidez: “Lagundu iezadazu munduari itzulia ematen. Nico naiz” (ikusi irudia). Ziztu bizian zabaldu da astearte goizean Madrilgo ikastetxe batean abiaturiko esperimentua: helburua, ohartzea irudiak zeinen azkar hedatzen diren, inongo kontrolik gabe.


Greenpeaceren ekintza Mobile World Congress-en, Samsung-i eskatzeko lau milioi telefono birzikla ditzala

Igandean, Mobile World Congress-eko prentsaurreko baten erdian, Greenpeaceko aktibistek Reuse, recycle, rethink (berrerabili, birziklatu, birpentsatu) zioen pankarta bat zabaldu zuten. Samsung enpresari eskatu diote plan arduratsu bat egin dezala merkatutik kendu dituen 4,3 milioi telefonoak birziklatzeko.Talde ekologistak txosten bat kaleratu du telefono adimendunek uzten duten ingurumen aztarnaz ohartarazteko.


2017-02-22 | Librezale
Android gailuetarako teklatu euskaldun librea: AnySoft Keyboard

Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua da eta teklatuaren kalitatea aldakorra da. Ondorioz jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa da. Bestalde teklatu hauetako askok pribatutasun aldetik zalantzak sortzen dituzte, idatzitako guztia miatu eta zerbitzari batetara igo ohi dutelako


Ez ahaztu museora sakelakoa eramatea

Esther Ferrer artista donostiarrak egindako proposamena: ibilbide poetikoa Donostian zehar. Donostia 2016k Poesiaren Ibilbidea egiteko enkargua eman zion. Kale erakusketa da, 12 puntutan daude panelak, hala nola, Easo plazako kioskoan, Konstituzio plazan, Zurriolako erlojuan, Tabakaleran eta Koldo Mitxelena Kulturunean. Eman dezagun Easo plazako kioskoan gaudela. Panelaren barrenean QR kodea dago. Patrikatik sakelakoa atera eta QR irakurgailuaren bidez kodea eskaneatuko dugu. Webguneak esango... [+]


Nire ‘Smartphone’ak poeta txinatar prekarioa darama zirkuituetan

Blackberry, iPad, iPhone edo Kindle deitu, Apple, Microsoft, Sony, Amazon nahiz Samsungi erosirik errutinazko bilakatu zaigun tresneria elektroniko berri gehienak Txinako lan ia esklaboz eginik daude. Orain, gainera, robot berriek sortutako konkurrentzia berriarekin mehatxatzen dituzte obrero txinatarrak, fabriketako lan baldintza zanpatzaileak gatazkarik gabe onartu ditzaten.


Mobile World Congress-i aurre egiteko lau egun Bartzelonan

Bartzelonako Fira gunean Mobile World Congress-en (MWC) edizio berria ospatuko dute otsailaren 22 eta 25 bitartean. Garraioaren sektoreko greba deialdiek eta Telefonicako langileek deitutako Korrika Prekarioak markatuko dute aurtengo edizioa. Mugimendu sozialetatik eta gizarte zibiletik antolatutako ekimenen bidez ekitaldi honek aldarrikatzen duen eredua zalantzan jarriko dute.


Maitasuna kontrolarekin parekatzen duen iragarkia, jasotako kritikengatik baztertua

Harreman berriak egiteko Tinder aplikazioan elkar ezagutu duten bi gazte dira iragarkiko protagonistak. Mutilak etengabe kargu hartzen dio neskari, badakiela neskak Tinder erabiltzen jarraitzen duela eta “atsegin dut” ematen diela beste mutil batzuen profilei.


2016-02-03 | Axier Lopez
Mugikorren estaldura ere okupatutako eremua da Palestinan

Zisjordaniako kolono israeldarrek 3G edo 4G sare estaldura azkarraz gozatzen duten bitartean, palestinarrak gaitasun urriko 2G sareak erabiltzera mugatuta daude.


Eguneraketa berriak daude