PPk "Mozal Legea" onartu du Espainiako Senatuan

  • Ostegunean onartu du Espainiako Senatuak "Mozal Legea" PPren aldeko 134 botorekin eta oposizio guztiaren kontrako 84 botoekin. Orain Kongresuak eman beharko dio azken oniritzia lege proposamenari.


2015eko martxoaren 13an - 11:05
Espainiak Senatuak PPren bozkekin baiezkoa eman dio lege proposamenari. (Argazkia: kaosenlared.net).

Legea martxan izateko azken pausoa falta da. Espainiako Senatuan oposizioaren zortzi beto eskaera atzera bota ditu PPk eta bost zuzenketa onartu, horien artean EAJren bi. Jeltzaleen zuzenketak konpetentzien ingurukoak ziren, hala nola, zerga, gizarte segurantza eta altxortegi datu base nazionalak autonomia erkidegoekin elkarbanatzea.

Lege proiektuaren aurkako astea

Iraitz Salegiren kasua eta Mozal Legearen gaiak sozializatzeko hilaren 9tik 15era bitarteko astea baliatu nahi dute Mozal Legearen gainetik, kazetaritza ez da delitua manifestuaren bultzatzaileek.

71 hedabidetako ia 400 kazetari, argazkilari eta kazetaritza irakaslek sinatu dute manifestua. Gaiaren inguruko kazetaritza lanak sortzeko deia zabaldu dute, baita sare sozialetan lan horiek biltzeko #KazetaritzaEzDaDelitua traola erabiltzeko ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude